Lilavati

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lilavati (sanskritoz: |लीलावती, Līlāvatī) Bhaskara II.a indiar matematikariak idatzitako matematika tratatu bat da. Lilavati Bhaskara II.aren Siddhanta Shiromani (Sanskritotik "Tratatuen koroa") lan nagusiaren lehenengo liburukia da. Lan horren beste liburukiak Bijaganita, Grahaganita eta Goladhyaya dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritmetikako Liburu hau Bhaskara II.ak bere alabarentzat Lilavati idatzi omen zuen. Historia dioenez, Lilavati jaio zenean, aitak neskaren horoskopoa kontsultatu zuen, eta horrek ezkongabe hilko zela zioen. Hala ere, Bhaskarak, patuari aurre egin nahian, senar bat bilatu zuen alabarentzat eta klepsidra edo ur-erloju bat prestatu zuen ezkontzako ordu zehatza adieraz dezan. Baina Lilavati, irrikan, klepsidrari gainetik begiratu nahi izan zion eta, konturatu gabe, soinekoko perla bat erori zitzaion barrura. Erloju butxaturik geratu zen eta ezin izan zuen ezkontzako ordua jo. Senargaiak, astronomoek ikaratuta, ihes egin zuen.

Bhaskarak patua onartu zuen baina, alaba kontsolatzeko, haren izena daraman liburu bat idatzi zuen, neskaren eta beraren izenaren oroigarri izan zedin betiko.

Lilavati hitzak berez nire neska polita esan nahi du (sanskritotik, Līlā = polita, -vatī = nire neska).

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak hamahiru kapitulu ditu, gehien bat definizioak, aritmetika terminoak, interesen kalkulua, progresio aritmetikoak eta geometrikoak, geometria laua, solidoen geometria, gnomonen itzala, kuttaka - ekuazio zehaztugabeak ebazteko metodo bat - eta konbinazioak.

Lilavati liburuan modu bitxi batean planteatzen dira aritmetika eta geometriako hainbat problema. hona adibide bat:

Bihotzeko Lilavati polit horrek, zuk, paumak bezain begi eztiak dituzun horrek, esan iezadazu zein diren 135 eta 12 biderkatzean ateratzen diren zenbakiak. Biderketan iaioa bazara, osorik zein parteka, zatiketa bidez edo zifren banaketaz, esan, neskato zoriontsu, zein da biderkaduraren zatidura bider biderkatzaile bera?

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]