Lillian Bassman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lillian Bassman (1917ko ekainaren 15a – 2012ko otsailaren 13a) argazkilari eta margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Errusiatik Estatu Batuetara emigratu zuten judu intelektualak ziren, 1905ean Brooklynen (New York) jarri ziren bizitzen. Alexey Brodovitchekin Manhattango Ehungintza Goi Eskolan ikasi zuen eta 1933an graduatu zen. Han ezagutu zuen Paul Himmel argazkilaria gero 1935ean bere senar bihurtuko zena.

1940.eko hamarkadatik 1960.ekora, Bassmanek Junior's Bazaar eta gero Harper's Bazaar[1] moda aldizkarietan lan egin zuen arte zuzendari gisara, non Richard Avedon, Robert Frank, Faurer Luis eta Newman Arnold bezelako argazkilarien ibilbideak sustatu zituen. Alexey Brodovitch argazkilari errusiarraren zuzendaritzapean bera ere modeloen argazkiak ateratzen hasi zen. Bere lanik gehienak Harper's Bazaar aldizkarian argitaratu ziren 1950 eta 1965 bitartean.

1970.eko hamarkadan moda munduan argazkiak egiteko era aldatu zen eta Lillianen forma hutsetan lan egiteko era zaharkituta zegoen. Bere proiektuetara pertsonaletara bideratu zuen lana, moda argazkilaritza albo batera utzi eta urtetan zehar argazki negatibo eta kopiak pilatu zituen. 20 urte beranduago ehundaka irudi zituen boltsa bat aurkitua izan zen, 90eko hamarkadan bere lana berriro aintzat hartua izan zen[2].

90 urte zituela teknologia digitalarekin eta koloretako argazkilaritza abstraktuarekin lan egin zuen lan sail berri bat sortzeko.

Bere lanaren ezaugarririk aipagarrienak argi eta itzalen arteko kontraste gogorra, pikor nabariarekin amaitutako argazkiak, kokapen geometrikoa eta sujetuekiko kameraren anguluak. Bassman modako argazkilaritzan haundietako bat da kontsideratua izan da.

Erakusketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974: Stämpfli Gallery, New York
  • 1993: Howard Greenberg Gallery, New York
  • 1993: "Vanité", Palais, Tokyo
  • 1994: Jackson Fine Art Gallery, Atlanta, Georgia
  • 1994: "Homage to Lillian Bassman," Caroussel du Louvre, Paris
  • 1997: Fashion Institute of Technology, New York
  • 1997: Peter Fetterman Gallery, Los Angeles
  • 2002: Garden Prado, Madril
  • 2003: Galerie f5, 6 Munich, Alemania
  • 2004: Staley Wise Gallery, New York
  • 2005: Farmani Gallery, Los Angeles
  • 2005: A touch of mystery - Triennale der Photographie Hamburg 2005, Photography Monika Mohr Galerie, Hamburgo
  • 2006: Selektion # 1 - Arbeiten in Schwarz/Weiß, Galerie f 5,6, Munich
  • 2006: Atzera begirakoa, Peter Fetterman Gallery, Santa Monica, Ameriketako Estatu Batu
  • 2010: Atzera begirakoa, The Wapping Project, London

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Daisy Fairbanks Vintage: Inspiration - Lillian Bassman". Daisyfairbanks.typepad.com. 2009-07-17.
  2. Weinberg, Lauren (2010). "Lillian Bassman". Glass Magazine (Glass Ventures Ltd) 1 (1): 64–69. ISSN 20416318