Limoiondo

Wikipedia(e)tik
Limoi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Limoiondo
Citrus x lemon
Citrus x lemon


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Azpiklasea: Rosidae
Ordena: Sapindales
Familia: Rutaceae
Azpifamilia: Citroideae
Generoa: Citrus
Espeziea: C. × limon
Izen binomiala
'Citrus × limon'
(L.) Burm.f.

Limoiondoa (Citrus × limon) 6 metroko altuera edukitzera irits daitekeen fruta-arbola hosto iraunkor txikia da. Bere fruitua limoia da, zapore oso azidoa eta oso usaintsua den fruta jangarria, garrazkien taldekoa. Limoiondoak azal leuna eta ebanisterian oso estimatua den zur gogor eta horixka dauka. Botanikoki, limoiondoa Citrus generoaren espezie hibridoa da.

Limoiondoa Asiakoa da jatorriz, eta seguru asko Txinan eta Indian aspalditik hazten da. Ondoren, Ekialde Hurbilera iritsi zen K.a. 700. urte inguruan, eta musulmanek sakratutzat hartu zuten. Arabiarrak izan ziren, hain zuzen, limoia Europara eraman zutenak.

Ezaugarriak [aldatu]

Adar asko dituen adaburu zabala eratzen du. Kolore berde lustreduneko hosto eliptiko larrukarak dauzka, 5-10 cm-koak. Hostoek mutur zorrotza daukate eta ertz uhinduna edo hortz txikiduna. Loreak petalo lodiz osaturik daude. Zuri kolorekoak eta kanpoaldean arrosak edo morexkak dira. Lorezil ugari dauzka, 20-40 inguru. Loreak modu isolatuan sortzen dira.

Fruituak [aldatu]

Limoiak

Limoiondoaren fruituak Limoiak dira, hazia inguratzen duen ehuna. Limoiak hainbat erabilera dauzka, bai sukaldaritzan bai beste batzuk. Erabilera nagusia zukua ekoiztea da, nahiz eta bere mamia eta azala ere erabiltzen diren. Limoi-uraren %5a azido zitrikoa denez, bere pH-a 2 eta 3 artekoa da eta zapore garratza dauka. Limoi-ura azido merke eta oso eskuragarria da esperimentu zientifikoak egiteko hezkuntzan.

Ikus, gainera [aldatu]