Limoi-ezti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limoi-ezti
fruit curd (en) Itzuli

Limoi-eztia (ingelesez: Lemon curd) azkenburu edo ogitan zabaltzekoa da, izenak dioen bezala limoizkoa. Batzuetan limazkoak[1], laranjazkoak edo masusta-gorrizkoak[2] izan daitezke. Oinarrizko osagaiak hauek dira: gorringoak, azukrea, limoi zukua eta limoi azala. Batera egosten dira su txikitan nahasketa loditu arte eta hozten utzi, krema leun, likatsu eta zaporetsua lortzeko. Errezeta batzuen arabera, zuringoak edo gurina ere gehitu daiteke[3].

XIX. mende amaierako Ingalaterran, etxeko limoi-eztia ogiarekin (edo scones ogitxoekin) jaten zen tea hartzean, marmeladaren ordez, edo tartak eta pastizak betetzeko. Kopuru txikitan egiten zen, marmelada baino gutxiago irauten baitu egoera onean. Garai modernoagoan, hozkailuei esker, errezagoa da kopuru handiagoak eta denbora luzean gordetzea. Limoi-ezti komertzialek, oinarrizko osagaiez gain, kontserbatzaileak eta lodigarriak izan ditzakete[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. How to make Fresh Lime Curd. .
  2. «Cake Talk: What the terms mean» The Joy of Cooking 2005-06-29.
  3. Gordon Ramsay. (2007-06-20). Lemon and Poppy Seed Scones with Homemade Lemon Curd. .
  4. (pdf) Lemon Curd: Nutrition Facts. 2004.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]