Lin Biao
Wikipedia(e)tik
Lin Biao (Huang-Kan, Hupeh, Txina, 1907 - Mongolia, 1971) militarra eta politikaria izan zen. Lehen Armada Gorriko buruzagia izan zen 1932an, eta Chiang Kai-sheken agindupean jardun zuen ondoko urteetan, japoniarren aurka, eta buruzagi nazionalistaren aurka borrokatu zen ondoren Maorekin batean. Maoren laguntzaile nagusienetako bat izan zen 1949tik aurrera, eta Maok, Txu-en-Laik eta Lin Biaok hirutariko nagusi bat osatu zuten urteetan zehar. 1971. urtean, ordea, Lin Biaok ihes egin zuen Maoren aurkako konplot baten ondoren, baina Mongolian Lin Biao zeraman hegazkina jo zuten eta hala hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.