Lindane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lindane edo Gama-hexachlorocyclohexane, Gammaxene, Gammallin eta gaizki esanda benceno hexachloride (BHC) bezala ere ezagututa, hexachlorocyclohexaneren aldaera organochlorine kimiko bat da. Intsektizida bezala erabili izan da, baina baita ere zorrientzako eta hazteriarentzako tratamendu farmazeutiko bezala.

Bere formulazio guztietan debekatuta dago, osasunarentzako eta ingurumenarentzako kaltegarria delako.

Eduki-taula

[aldatu] Historia eta erabilpenak

Lindaneren erabilpena intsektizida bezala 1940. hamarkadan hasi zen. Produktu hau, elikagaien uzta eta silbikulturaren produktuak tratatzeko, abeltzaintzarako eta soroentzako sortu zen. Horrez gain zorrientzako eta hazteriarentzako tratamendurako ere sortu zen, xanpu eta lozio formarekin.

Estimatzen da 1950 eta 2000 urteen artean 600.000 tona lindane sortu zirela munduan eta horren gehiena abeltzaintzan eta nekazaritzan erabili egin ziren. Historian zehar, herrialde asko sortu dute lindane, esaterako: Estatu Batuak, Txina, Brasil... baina gaur egun soilik India eta Errusia sortzen dutela esaten da.

Lindane 52 herrialdetan debekatua izan da eta 33 herrialdetan murriztuta izan da.

[aldatu] Gizakiaren osasunean sortu ditzakeen kalteak

Lindane intsektizida organoklorado bat da gizakiarentzako toxikoa eta arriskutsua da honen erabilpen txar bat egiten bada. Ingurumenean nahiko iraunkorra da. Horregatik beharrezkoa da arduratsua izatea eta egin beharrekoak egitea produktua erabiltzerakoan. Pertsona bat lindanerekin intoxikatzen bada hauek dira izan ahal dituen sintomak: goragalea, ezinegona, buruko mina, dardara, ataxia eta zukurutzak. Segun eta zer nolako intoxikasioa lortzen den sintoma hauek aldatzen dira. Gizakiaren gorputza lindaneren %10 xurgatzen du baldintza normaletan, baina gizakiaren azala zaurituta badago portzentai hau handitzen da eta sintomak larriak izan daitezke.


[aldatu] Ingurumenean sortu ditzakeen kalteak

Lindane arrisku toxikoak dauzka uretako eta lurreko espezie guztietan. Elikadura katean sartu ahal da eta bioakumulazioari eta biomagnifikazioari eman ahal dio hasiera, batez ere arrainetan. Ingurumenean ere nahiko iraunkorra da. Ingurumeneko kutsaduraren istilu garrantzitsu baten kasuan, beharrezkoa izango zen kontrol espezifiko bat burutzea.

[aldatu] Ikus, gainera


[aldatu] Erreferentziak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak