Lindano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:26, 24 iraila 2016

Lindanoa —gama-hexakloroziklohexanoa edo gamahexanoa ere deitua— hexakloroziklohexanoaren aldaera kimiko organokloratu bat da. Intsektizidatzat erabili izan da, bai eta zorrien eta hazteriaren aurkako tratamendu farmazeutikotzat ere. Bere formulazio guztietan debekatuta dago, giza osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria delako.

Historia eta erabilpenak

Lindanoa intsektizida gisa 1940ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. Produktu hau, elikagaien uzta eta silbikulturaren produktuak tratatzeko, abeltzaintzarako eta soroentzako sortu zen. Horrez gain zorrientzako eta hazteriarentzako tratamendurako ere sortu zen, xanpu eta lozio formarekin.

Estimatzen da 1950 eta 2000 urteen artean 600.000 tona lindano sortu zirela munduan eta hortik gehiena abeltzaintzan eta nekazaritzan erabili ziren. Herrialde asko izan dira lindanoa ekoitzi dutenak, esaterako: Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Brasil... gaur egun, baina, soilik Indiak eta Errusiak ekoizten dute.

Lindanoa 52 herrialdetan debekatua izan da, eta 33 herrialdetan murriztua.

Gizakiaren osasunean sortu ditzakeen kalteak

Lindanoa intsektizida organokloratu bat da, gizakiarentzako toxikoa eta arriskutsua erabilpen txarra eginez gero. Ingurumenean nahiko iraunkorra da. Horregatik beharrezkoa da arduratsua izatea eta egin beharrekoak egitea produktua erabiltzerakoan. Pertsona bat lindanoarekin intoxikatzen bada, honako sintoma hauek izan ditzake: goragalea, ezinegona, buruko mina, dardara, ataxia eta zukurutzak. Segun eta zer nolako intoxikazioa lortzen den sintoma hauek aldatzen dira. Gizakiaren gorputzak lindanoaren %10 xurgatzen du baldintza normaletan, baina gizakiaren azala zaurituta badago portzentaje hau handitzen da eta sintomak larriak izan daitezke.


Ingurumenean sortu ditzakeen kalteak

Lindanoak arrisku toxikoak dauzka uretako eta lurreko espezie guztientzat. Elikadura katean sar daiteke, eta bioakumulazioari eta biomagnifikazioari hasiera eman ahal dio, batez ere arrainetan. Ingurumenean ere nahiko iraunkorra da. Ingurumeneko kutsaduraren istilu garrantzitsu baten kasuan, beharrezkoa izango zen kontrol espezifiko bat burutzea.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.