Linfield F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Linfield Football and Athletic Club
Ezizena(k)The Blues (urdinak)
Sorrera1886
Futbol zelaiaWindsor Park
edukiera: 12.950 lagun
inaugurazioa: 1905 (1996an berriztua)
PresidenteaJim Kerr
EntrenatzaileaIpar Irlanda David Healy
LigaNIFL Premiership
2015-162.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Linfield F.C. (izen osoa Linfield Football and Athletic Club) Ipar Irlandako futbol talderik garrantzitsuena da, bertako Liga 51 aldiz irabazi baitu, rankingeko bigarren taldearen bikoitza. Glentoran F.C. taldearekin batera Belfast's Big Two izenaz ezagutzen da, bien artean Ipar Irlandako ia txapelketa guztiak irabazi baitituzte.

Historia

1886an sortu zen Belfast hegoaldeko Sandy Road auzoan baina 1904ean gaur egungo Windsor Parkera aldatu zen taldea. Ulster Spinning Company's Linfield Mill ehungintza lantegiko langileek eratu zuten. "Protestanteen taldea" izan da historian zehar eta jarraitzaileak anti-katoliko sutsuak izan dira. Taldeak katolikoak ez fitxatzeko ohitura izan du beti.

Ipar Irlandako 51 Liga eta 42 Kopa irabazi ditu eta Europan izandako urterik onena 1966-67 denboraldia izan zuen Europako Kopan final laurdenetara iritsi baitzen.

Palmaresa

  • Liga (51): 1891, 1892, 1893, 1895, 1898, 1902, 1904, 1907, 1908, 1909, 1911, 1914, 1922, 1923, 1930, 1932, 1934, 1935, 1949, 1950, 1954, 1955, 1956, 1959, 1961, 1962, 1966, 1969, 1971, 1975, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1989, 1993, 1994, 2000, 2001, 2003–04, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012.
  • Kopa (42): 1891, 1892, 1893, 1895, 1898, 1899, 1902, 1904, 1912, 1913, 1915, 1916, 1919, 1922, 1923, 1930, 1931, 1934, 1936, 1939, 1942, 1945, 1946, 1948, 1950, 1953, 1960, 1962, 1963, 1970, 1978, 1980, 1982, 1994, 1995, 2002, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012.

Kanpo loturak