Lino Akesolo
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Lino Akesolo | |
| Jaio | 1911ko apirilaren 7a | |
| Dima (Bizkaia) | ||
| Hil | 1991ko irailaren 17a | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
Lino Akesolo (Dima, Bizkaia, 1911ko apirilaren 7a - Bilbo, Bizkaia, 1991ko irailaren 17a) euskal idazlea. Karmeldarra, eliz ikasketak Zornotza, Markina, Gasteiz eta Begoñan egin zituen. Donostia eta Markinako komentuetako nagusia izan zen. Bibliotekonomia ikasketak egin zituen, eta Begoñako liburutegiaren arduraduna zen. Gerraostean espetxeratu egin zuten. Euskaltzale saiatua: Euskerazaintzaren buru, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordekoa, Diccionario de autoridades del euskera hiztegiaren arduraduna, etab.
Bizkaieraz egin zuen bere lanik gehiena, euskararen eta idazle klasikoen ezagutzaile bikaina zelarik. Haren obra zenbait: Ipiña ta Ipiña´tarren barri (1958); Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri (1962); Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia (1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen: «Euskal Esnalea», «Karmen´go Argia», «Euzko Gogoa», «Karmel», «Olerti», «Jakin», «Jesus´en Biotzaren Deia», «BAP», «Agur», «Zer», etab.
Itzulpenak: Agure kezkatia (Cervantesen «El celoso extremeño»); Onbidea (Santa Teresaren «Camino de Perfección, A. Onaindiarekin batean, 1963); Salmoak (lapurteratik bizkaierara, 1963).
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Kronika
- Ipiña ta Ipiña'tarren barri (1958, Verdes-Atxirika)
[aldatu] Bilduma
- Idazlan guztiak (I, II eta III) (1989, Karmel)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Lino Akesolo literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Lino Akesolo Inguma datu-basean
- (Euskaraz) Aita Lino Akesoloren idazlan guztiak on-line
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.