Linus Pauling
Linus Carl Pauling (Portland, Oregon, AEB, 1901 - Kalifornia, AEB, 1994) Estatu Batuetako kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Kaliforniako Teknologia Institutuan eta Munich, Kopenhage eta Zuricheko unibertsitateetan ikasi zuen.
Kimikako irakasle eta laborategiko zuzendaria izan zen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1949an, Estatu Batuetako kimika elkartearen lehendakari izendatu zuten.
X izpien difrakzioa aztertuz molekulen kristal-egitura zehaztu zuen. Lotura kimikoen azterketan aurrerapauso handiak eman zituen, eta proteina askoren egitura atomikoa, hemoglobinarena barne, aurkitu zuen. Mekanika kuantikoa atomoen kimika aztertzeko erabili zuen lehenetakoa izan zen.
Sari ugari jaso zituen: 1954an, Kimikako Nobel saria; 1962an, gerra nuklearraren aurka aurrera eraman zituen jarduerengatik, Bakearen Nobel saria; eta 1970ean, Lenin Saria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.