Linus Torvalds

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Linus Torvalds
Linus Torvalds
Datu pertsonalak
Izen osoa Linus Torvalds
Jaio 1969ko abenduaren 28a
Helsinki (Finlandia)

Linus Torvalds Linux sistema eragilearen Kernelaren sortzailea da. Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969ko abenduaren 28an. Bere gurasoak Linus Paulingen izenean oinarritu ziren bere semeari izena emateko.

11 urte zituela hasi zen informatika munduan murgiltzen, 1980an bere aitonari Commodore ordenagailua erabiltzeko laguntza eskatu zionean. 1988an Helsinkiko unibertsitatean onartu zuten, Andy Tannenbaumek Minix sistema eragilea kaleratu zuen urte berean, bi urte beranduago C programazio lengoaia ikasten hasi zelarik bertan.

21 urterekin 5 urteko esperientzia zuen programatzen eta Minix sistema eragiletik ideiak hartuz proiektu pertsonal bat hasi zuen. Maurice J. Bachen Design of the Unix Operating Systemen oinarrituz eta Minix-en Kernel-ari aldaketak eginez, GNU proiektuak sortutako softwarea IBM/PC arkitektura batean exekutatzeko moldatu zuen. Horrela, 1991n Linux-en lehen bertsioa argitaratu zuen, BASH eta GCC exekutatzeko gai zena. 1992ko Urtarrilean GPL lizentzia erabaki zen Linux-entzako.

Gaur egun, Linus Torvalds Silicon Valleyn ari da lanean.

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Linus Torvalds