Linux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tux pinguinoa, Linuxen maskota
Fedora 9 bertsiotik pantaila-argazki bat, (2008. urtekoa).

Linux ordenagailurako nukleo [1] libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.

"Linux" hitza zehazki Linux muinari dagokio, baina ohikoa da oro har sistema eragileari buruz hitz egitean erabiltzea, nahiz eta oso egokia ez izan. Unix antzeko sistema eragile hau GNU/Linux izenaz ere ezagutzen da, Linux muina alde batetik Linus Torvaldsek idatzitakoa, eta GNU liburutegi eta tresnak bestalde, batzen baititu. Beste hainbat programa (web zerbitzariak, programazio lengoaiak, datubaseak, GNOME edo KDE bezalako Mahaigain inguruneak eta OpenOffice.org bezalako bulegotika-suiteak) barne hartzen dituzten Linux banaketa osoei buruz hitz egitean ere maiz erabiltzen da terminoa.

GNU/Linux SEak hainbat distribuzio edo banaketa ditu, esaterako: Ubuntu (Linux banaketa ezaguna), Linux Mint (Linux banaketa erabilienetako bat), Slackware (aktiboan dagoen linux banaketarik zaharrena), Debian [2](guztiz askea dena), OpenSuSE (SuSEren bertsio askea), eta "SuSE" (bertsio komertziala, ez guztiz askea) , Mandriva [3](Free bertsioa guztiz askea, eta Powerpack, guztiz askea ez den bertsioa) , Fedora Core (Red Hataren SE askea, euskaraz lokalizatzeko hobetsi den banaketetako bat[4]), Red Hat (enpresek eskaintzen duten GNU/Linuxetatik erabiliena)...

Distroen (distribuzioen edo banaketen) arteko desberdintasunak instalatzeko era, paketatzaileak eta, egia esan, gutxi gehiago izan ohi da. Adib.: Mandriva oso erraza da instalatzeko Debianen alboan.

Hasiera batean programatzaile kartsu bakar batzuk garatu eta erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM edo Hewlett Packard bezalako erraldoien laguntza bereganatu du eta gainera milaka dira SE honetan lan egiten ari direnak boluntarioki, Unix sistemaren bertsio komertzial askoren gainetik, eta Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan zuen nagusitasunari gogor eginez. Analisten esanetan, arrakasta hori Unix komertzialen ondoan Linuxek duen hardware kostu baxuari eta abiadura handiagoari zor zaio, hala nola Windowsen aldean duen segurtasun eta fidagarritasunari, eta orobat merkea izateaz gain enpresekiko independentea delako. Berezitasun hori kode irekizko garapen-ereduari zor zaiola diote.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Zerbitzariak, mainframe-ordenagailuak: Linux banaketak aspalditik erabiltzen dira sistema eragile gisa eta arlo horretan garrantzi handia hartu dute. Linux banaketen zerbitzariek LAMP konbinazioa dute ardatz (Linux, Apache, MariaDB / MySQL, Perl / PHP / Python), eta horrek lortu du ospea garatzaileen artean.

-Mahaigainekoak eta eramangarriak: Linuxen ospea , mahaigain ordenagailuetan azken urteotan handituz joan da, gaur egun banaketa gehienetan erabiltzaile grafiko bat edukitzen dute: GNOME edo KDE plasma.

-Tabletak eta smarphonak: Bere kostu baxuarengatik eta pertsonalizatzeko erraztasunarengatik, Linux asko erabiltzen da gailu hauetan. Telekomunikazio sektorean hiru talde nagusi aurkitzen ditugu, Linuxen bertsioa dutenak: Merr, Tizen eta Android. Azkeneko hau, sistema eragile nagusiena bihurtu da, 2013ko bigarren hiruhilekoan, saldutako smartphonetatik %79,3k Android zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linux Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]