Lionel Messi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lionel Messi
Lionel Messi
Datu pertsonalak
Izen osoa Lionel Andrés Messi Cuccitini
Ezizena Leo, Lio, La pulga, El Messias
Jaio 1987ko ekainaren 24a (27 urte)
Rosario (Argentina)
Posizioa Aurrelaria
Garaiera 169 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
2004- FC Barcelona

Lionel Andrés Messi Cuccitini, ezagunagoa Leo Messi izen-deiturez, (Rosario, Argentina, 1987ko ekainaren 24a) argentinar futbolaria da, Argentinakoaz gainera Espainiako nazionalitatea ere baduena. Rosarion jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera.

Gaur egun Bartzelona taldeko jokalari da, eta Argentinako selekziokoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da. Inoizko futbolari onenetarikoa dugu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Messik 5 urterekin hasi zuen bere ibilbide futbolistikoa , bere auzoko futbol taldean, Grandoli izenekoan , non bere aita entrenatzailea zen . 2 urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “bakarrik Maradonak egindakoak “ .

11 urte zituenenean River Plate talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala ormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, 900 dolar hilero 3 urtetan zehar.Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari ,baina geroago problema ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.

Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera.Carles rexach zen garai arteko entrenatzailea.Proba horiek 15 egunetakoak ziren baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen,eta horrela izan zen.Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskeini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko zuela agindu zuen.

Bartzelonara heldu zenetik progresio handia izan du (Infantil A, Cadete B, Cadete A, Juvenil A, Barça C, Barça B eta maila absolutura),baina kosta zitzaion kategoria horietara iristea.13 urterekin iritsi zenean, paperak ez zituen eta horregatik ezin izan zuen denboraldi hasieran partidurik jolastu. Behin paperak izanda,jolastu zezakeen baina hasi eta gutxira lesionatu egin zen. Infatil mailatik lehenengo taldera denbora oso azkarrean heldu zen eta 16 urte zituenean bartzelonako lehen taldearekin debutatu zuen Fútbol Club Oporto-ren aurkako partiduan,José Mourinho bertako entrenatzailea izanik. Beranduago LFP-ligan debuta egin zuen,Real Club Deportivo Españolen aurka,kataluinako derbi ospetsuan,bartzelonak 0-1 irabaziz.Debut horretan Messi markak hausten hasi zen,Futbol Club Barcelona-ko jokalari gazteena izan zelako debuta egiten ligan.(16 urte).

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005-2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 16an,Futbol Club Barcelonak bigarren aldiz denbora laburrean,bere kontratuaren anpliazioa ziurtatu zuen.Anpliazo honetan Messiren soldata hobetu egin zen eta clubarekiko konpromisoa 2014-arte luzatu zen.2005eko irailaren 26an,nazionalitate española lortu zuen eta horregatik RFEFan jokalari komunitarioa bihurtu zen.Bi egun beranduago Txapeldunen ligan debuta egin zuen,Camp Nou-ean Udineseren aurka.Partidu bikaina egin zuen eta horregatik aldatu egin zutenean txalo zaparrada handia jaso zuen.

2006-2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Messi penaltia botatzen Sevillaren aurka Palop atean delarik

2006/2007.Denboraldia golak sartuz hasi zuen Messik,horietako bat irailaren 27an Werder Bremenen azkenengo minutuan lortu zuena,Txapeldunen ligako lehenengo partiduetan.Baina zoritxarrez azaroaren 12an Leo Messi lesionatu egin zen eta hilabete batzuk egon zen jokatu ezinik.

Behin lesioa alde batera utziz,otsailaren 11an jolasten hasi zen.2007ko martxoaren 10ean Leo Messi Real Madrid-en aurka bere lehenengo hat-trick-a lortu zuen,hirugarren gola partiduko azkenengo minutuan lorturik eta bere ekipoari puntu zoragarri bat emanez.Messi partidu horretan beste marka bat haustu zuen,12 urte ziren Barcelona-Real Madrid partidu batean jokalari batek hiru gol sartzen zituela.1995-ean Ivan Zamoranok eta 1994n Romariok.

Denboraldia amaitu eta Bartzelonak ez zuen titulu bakar bat ere ez lortu,nahiz eta denboraldi hori Messik bizi izandako honena izan momentu horretararte.Urte horretan historiako golik politenetako bar lortu zuen Leo Messi Getaferen aurka errege kopan,Diego Armando Maradonak Ingalaterrari sartutako golaren antza handia izanik.Egun gutxira liga amaitu eginzen eta Messik "Mejor Jugador Iberoamericano de la Liga Española" izendapena lortu zuen.

2007-2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko martxoaren 4an,Txapeldunen ligako partidu batean Celticen aurka Leo Messi lesionatu egin zen,lesio muskularra izan zuen eta hilabete eta erdi egon zen jokatu ezinik.Messi negarrez atera zen zelaitik baina jendean izugarrizko txalo zaparrada eman zion.Hurrengo partiduak ezin izan zituen jolastu baina txapeldunen ligako final erdietan Manchester United-en aurka jolastu zuen.Bartzelonak 1-0 galdu zuen.Partidu hori izan zen Leo Messik eta Cristiano Ronaldoko beraien artean aurka jolastu zuten lehenengo partidua.

Denboraldia amaitu zenean,aurreko urtean bezala Bartzelonak ez zuen batere titulurik eskuratu baina aurreko urtean bezala Leeo Messik izugarrizko denboraldia egin zuen.2008ko uztailaren 26an Leo Messik partidu atean kapitain moduan debuta egin zuen,Josep Guardiola entrenatzaile berri izanik.

2008ko abuztuaren 3an Leo Messi zenbakia aldatu zuen eta "10" zenbakia ezarri zioten,clubeko jokalari erreferentzia bihurtuz."10" zenbakia eraman zuen aurreko jokalaria Ronaldinho izan zen.

2008-2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Messi Txapeldunen ligako finalean Manchester Uniteden aurka

2009ko otsailaren 1ean Leo Messi Bartzelonako historian sartu zen,taldearen ligako 5.000. gola lortu zuen Racing de Santander taldearen aurka El Sardinero estadioan. Bartzelonak 1-2 irabazi zuen eta bi golak argentinarrarenak izan ziren. Gainera gol "bereziak" izan ziren, Leo Messi aulkian zegoen eta zelaira atera zenean ekipoa 1-0 galtzen ari zen. Minutu batzuk geroago Messiren bi golen esker Bartzelonak partidua irabazi zuen.

2009ko maiatzaren 2an Leo Messik Real Madrilen aurka jolastutako partiduan bi gol sartu zituen.Emaitza finala gaur egun historian dagoen emaitza da,2-6 irabazi baitzuen Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu estadioan.

2009ko maiatzaren 27an Estadio Olimpico de Roma zelaian Leo Messi eta bere taldekideek Txapeldunen liga irabazi zuten Manchester Uniteden aurka,bertako ekipoak Cristiano Ronaldo egonda.Emaitza finala 2-0koa izan zen eta Messik partiduko bigarren gola lortu zuen.Urte horretan Urrezko Baloia eta Urteko Munduko Futbolariaren Saria (Fifa World Player) tituluak eskuratu zituen,momentuko jokalaririk onena izendatuz.

2009-2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko irailaren 18an, Leo Messik bere kontratua luzatu egin zuen 2016. urterarte eta bere clausula 250 milloikoa izatera pasatu zen. 2010eko urtarrilaren 16an, 22 urte 6 hilabete eta 23 egunekin Leo Messi Bartzelonarekin 100 gol sartzea lortu izan duen jokalaririk gazteenean bihurtu zen.2010eko maiatzaren 21an Zaragozaren aurka jolastutako partiduaren ostean Messik beste marka bat haustu zuen, bi tripleta jarraian lortu izan dituen lehenengo jokalarian bihurtu zen,astebetean 8 gol sarturik.Hat-trick-a Valencia eta Zaragozari egin zion eta Zaragozaren aurka lortutako bigarren gola zuzenean Ronaldo-k Compostelaren aurka lortutako golarekin konparatu zen.Momentu horretatik aurrera Leo Messi Maradona baina hobea izango zelaren salantza sortu zen.

Lionel Messi Joan Gamper Trophy.jpg

2010eko apirilaren 6an,Leo Messi Txapeldunen ligako partidu batean 4 gol sartzeko suerte izan zuen historiako lehenengo jokalarian bihurtu zen.Aurrean zuen ekipoa Arsenal Football Club taldea zen eta Messiren lau golei esker Bartzelonak aurrera egin zuen.

Denboraldia amaitu zenean Bartzelonak liga irabazi zuen, 99 puntu eskuratuz,beste marka berri bat haustuz, Real Madrid izan zen eta momentu horretarte puntu gehien lortu izan zituen ekipoa, 92punturekin. Messi denboraldia 34 golekin amaitu zuen Ronaldoren gol berak sartuz 1996/1997,Pichici eta Bota de oro trofeoak lortuz.

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioko kategoria guztietatik pasatu ostean, Mundial sub-20en egindako txapelketagatik, txapeldunak geratu ziren argentinarrak, Messik Jose Pekerman Argentinako entrenatzailearen deia jaso zuen.Hungriaren aurka, 2005eko abuztuaren 17an Messsik debuta egin zuen 63. minutuan eta 47 segundo geroago expulsatu egin zuten Vimos Vanczak jokalari hungriarrarekin iskanbila bat eduki eta gero.Irailaren 3an aukera berria izan zuen selekzioarekin Paraguay aurka.

Messik bi Mundial jokatu ditu eta bietan finala baino lehenago eliminatua geratu zen.

2007ko Copa Amerikan finalera iristea lortu zuen baina finalean Brasilen aurka 3-0 galdu zuten argentinarrek.

2008an ospatu ziren Joko olimpikoetan zorte ezberdina izan zuen.Finalera iritsi ziren eta Nigeriaren aurka Angel Di Mariaren gol bati esker Argentinak urrea etxera eramate lortu zuen.

Messi olympics-soccer-7.jpg

Hat-tricks[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lionel Messi Aldatu lotura Wikidatan