Lisaburdina
Wikipedia(e)tik
Lisaburdina arropak lisatzeko eta zimurrak kentzeko erabiltzen den etxetresna txikia da. Beroaren eta hezetasunaren bidez, bai eta lisaburdinak berak daukan pisuaren bidez, zuntzezko materialetako polimeroetan dauden molekula-kate luzeen arteko loturak malgutzen ditu. Zuntzak luzatu egiten dira beroari esker, eta epeltzen denean itxura hori mantentzen dute. Zenbait materialek, esaterako kotoiak, ur-lurruna behar izaten dute molekulen arteko lotura malgutzeko. Hogeigarren mendean sortutako hainbat material sintetikoren fabrikatzaileek lisatzerik behar ez dutela esaten dute iragarkietan.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |