Lisp

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lisp historia luzeko eta gakoz beteko sintaxi bereizgarria duen programazio lengoaia familia bat da. Jatorriz 1958. urtean zehaztuta, maila altuko programazio lengoaien artean Fortran da Lisp baino zaharragoa soilik. Fortran moduan, Lisp asko aldatu egin da bere sorreratik, eta hainbat dialekto ezberdin izan dira bere historian zehar. Gaur egun, bere dialektorik ezagunenak Common Lisp eta Scheme dira.

Lisp jatorriz ordenagailu programentzako notazio matematiko praktiko modura sortu zen, Alonzo Church-en lambda kalkuluan oinarrituz. Laister bihurtu zen programazioa lengoaia gogokoena adimen artifizialaren ikerketan. Lehenetariko programazio lengoaia izanik informatikaren ideia askoren aitzindari izan zen.

Dialekto nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo xede orokorreko programazioan bi dialekto nagusienak Common Lisp eta Scheme dira. Lengoaia hauek diseinu aukera ezberdinak erakusten dituzte.

Common Lisp batez ere MacLisp, Interlisp, eta Lisp Machine Lispen ondorengoa da. Scheme diseinu minimalistagoa du baina baditu Common Lispen aurkitzen ez diren ezaugarri batzuk.

Hauez gain, Lisp dialektoak aplikazio batzuetan Script lengoaia moduan erabiltzen dira, ezagunak Emacs Lisp Emacs editorean eta Autolisp AutoCADen izanik

Sintaxi adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

(format t "Kaixo, mundua!")

Zenbaki baten faktoriala:


(defun faktoriala (n)
   (if (<= n 1)
     1
     (* n (faktoriala (- n 1)))))

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]