Literatura homosexual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oscar Wilde, literatura homosexualaren aitzindaria.

Literatura homosexual hitzak homosexualitatearen mundua azaltzen duten liburuen multzoa definitzen du. Pertsona gayen ikuspuntua, bizimodua, problematika... lan horien edukia izan daiteke. Horrek ez du esan nahi liburu horien egileak berez homosexualak direnik. Ikuspuntu akademikotik literatura mota hau ez dago genero moduan onartuta; hori baino gehiago konbentzio bezala dago ikusita, hau da, modu irekiz, horrelako gaiak azaltzen dituzten saiakerak, poemak, eleberriak, antzezlanak biltzeko kategoria malgua moduan. Literatura mota honetan gehiago landu da gizonezkoen ikuspuntua emakumezkoena baino.[1]

Euskal literaturan ez daude kategoria horren adibide asko. Aitor Aranaren Lagun mina eta Iñigo Lamarkaren Gay nauzu aipatu daitezke adibide moduan. Gaztelaniaz idatzitako literaturan Iñaki Echarte nafarra dugu literatura homosexualean idazle ezaguna.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gregory Woods (1999), A History of Gay Literature: The Male Tradition, Yale University Press.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lesbian and Gay Writing: An Anthology of Critical Essays. Mark Lilly editorea, Macmillan, 1990.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]