Gerenuk
Wikipedia(e)tik
(«Litocranius walleri» orritik birbideratua)
| Gerenuk | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Artiodactyla |
| Infraordena: | Pecora |
| Familia: | Bovidae |
| Subfamily: | Antilopinae |
| Generoa: | Litocranius |
| Espeziea: | Litocranius walleri Brooke 1878[1] |
Gerenuk (Litocranius walleri) artiodaktiloen ordenako animalia da, 1,75 m inguru luze, isatsaren 23 cm-ak barne, eta 90-100 cm garai dena. Waller gazela ere deitzen zaio. Dituen hanka eta lepo luzeengatik da nabarmena. Arrak bakarrik ditu adarrak. ekialdeko Afrikan bizi da, landareak eskas diren leku lehorretan. Oso talde txikietan edo bakarka ibiltzen da. Oso izuak eta bizkorrak dira, eta harrapatzen zailak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Brooke (1878), 1878, Proc. Zool. Soc. Lond., 929 pl. 56. orr..