Litogenesi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arroken zikloa:
1. Magma
2. Kristalizazioa
3. Arroka igneoa
4. Erosioa
5. Sedimentazioa
6. Sedimentuak eta arroka sedimentarioak
7. Metamorfismoa (presioa eta tenperatura igoera)
8. Arroka metamorfikoak
9. Arroken urtzea

Litogenesia[1] «lithos» (arroka) eta «genesis» (sorrera/jaiotza) termino grekoetatik eratorritako hitza da. Honen ondorioz, litogenesia arroken sorrera prozesutzat jo genezake.[2] Litogenesiari esker, unibertsoa tamaina, konposaketa kimiko, kolore eta forma desberdinetako arrokaz beteta dago. Prozesu segida honen ikerketari esker, ezaugarri desberdinetako arroka guzti hauek sailkatzeko gai gara. Litogenesia prozesu kate bat da eta kate horren momentu desberdinetan hiru arroka mota desberdin aurki daitezke: Arroka sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak. Arroken lehen sailkapen hau jasan dituzten presio eta tenperaturen arabera egiten da gehien bat. Mota bateko arroka batek edozein momentutan sufri dezake aldaketaren bat eta beste mota bateko bihurtu. Aldaketa hauen eragile nagusiak plaka tektonikoak eta uraren zikloa dira. Izan ere, hauen aldaketa eta mugimenduek baldintzatzen dituzte arroken aldaketak.

Arroka motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioa

Arroka sedimentarioak lurrazalean dauden tamaina ezberdinetako partikulak garraiatuak(ur, haize edo izotzaren ondorioz) izan ondoren eta prozesu fisiko-kimiko batzuetatik pasa ondoren, xaflaka metatu eta sendotuz sortzen diren arrokak dira. Sedimentuak, arrokek edo elementu biologikoek(fosilak) kanpo faktoreen eraginez jasandako meteorizazioaren edo higaduraren ondorioz sortzen dira. Kanpo faktoreak, adibidez; errekak, ur basak, haizea, izotza(izebergak)edo itsasoko olatuak izan daitezke. Sortutako sedimentuak, garraiatuak izaten dira garaiera txikiagoko eremuetara, hala nola; itsasoetara, lakuetara, haranetara… Bertan sedimentuak bata bestearen gainean pilatzen dira. Beheko geruzetan geratzen diren partikula multzoei, sedimentu berriak gainjartzen zaizkien heinean, presio altuagoak sufritzen dituzte. Azkenean, sedimentuek diagenesia deritzogun prozesu fisiko-kimiko baten eraginez trinkotu eta arroka sedimentario bilakatzen dira.

Sorreraren arabera sailkatzen dira:

  • Detritikoak: Higadurak sorturiko sedimentuen pilaketaren bidez eratzen dira. Pikorrak izaten dituzte, eta pikor hauen tamainaren arabera talde desberdinetan sartzen dira.
    • Legarra: 2mm-ko pikorrak izaten dituzte. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak konglomeratua eta bretxa sedimentarioa dira.
    • Harea: 2-1/16mm-ko pikorrak izaten dituzte. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak hareharria eta kuartzita dira.
    • Lohia: 1/16-1/256mm-ko pikorrak izaten dituzte. Arroka mota honen adibide esanguratsuena lohiarria da.
    • Buztina: <1/256mm-ko pikorrak izaten dituzte. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak lutita eta lutita buztintsua dira.
  • Ez detritikoak: Uretan disolbaturiko sustantzien prezipitazio kimikoaren bidez osaturiko arrokak dira. Hiru talde nagusietan banatu daitezke:
    • Karbonatodunak: Kaltzio karbonatoz osatuak daude. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak kareharria eta dolomia dira.
    • Ebaporitak: Uretan disolbatutako substantziei ura lurruntzean sortzen diren arroka mota dira. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak halita eta silbina dira.
    • Organogenoak: Izaki bizidunen hondakinen metaketaz sortzen dira. Arroka mota honen adibide esanguratsuena ikatza da.
  • Mistoak: Arroka sedimentario detritiko eta ez detritiko zatiak dituen arroka da. Arroka mota honen adibide esanguratsuena tupa da.


Arroka metamorfikoak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka metamorfikoak aurretik sortutako arrokek baldintza fisiko-kimiko batzuen eraginez nolabaiteko aldaketa estruktural edo kristalografikoa jasatean eratzen diren arrokak dira. Normalean, metamorfismoa lur azpian gauzatzen da; bertan, tenperatura eta presioa oso altuak direlako. Tenperatura eta presioaz gain, arroka metamorfikoen jatorria esfortzu tektonikoak izan daitezke. Aldaketa fisiko hauek hasierako arrokaren konposaketa kimikoaren eraldatzen dute, arrokaren egoera fisiko(solidoa) aldatu gabe gabe. Arroka metamorfikoak, arroka igneo, sedimentario edo beste metamorfiko batetik hasita sor daitezke. Metamorfismo mota desberdinak daude; horren ondorioz askotan arroka mota hauek haien metamorfismo motaren arabera sailka daitezke:

Metamorfismo mota esanguratsuenak
  • Ukipenezko metamorfismoa: Ukipenezko metamorfismoa magma beroak inguruan dituen harri solidoak metamorfizatzen dituenean gertatzen da.
  • Eskualdeko metamorfismoa: Eskualdeko metamorfismoa aktibitate tektoniko handiko lurrazalaren zonaldeetan gertatzen den metamorfismoa da (plaka litosferikoen ertzetan adibidez). Beste faktore batzuk metamorfizatuko diren arroketan fluidoen presentzia eta plaka tektonikoen mugimenduen ondorioz sortutako tentsioak dira.
  • Metamorfismo dinamikoa: Metamorfismo dinamikoa gertatzeko faktore garrantzitsuena presioa da; bloke edo plaken mugimenduaren ondorioz gertatzen dena eta failak sortzen dituena.
  • Hobi metamorfismoa: Hobi metamorfismoa lurrazalean, 10.000-12.000 metroko sakoneran, dauden sedimentuek jasandako tenperatura eta presio igoeraren ondorioz gertatzen da.
  • Metamorfismo hidrotermala eta metasomatismoa: Metamorfismo hidrotermala arroken eta kimikoki aktiboa den ur beroaren artean interakzio bat dagoenean gertatzen da. Metamorfismo mota hau disolbatutako ioi asko dituzten fluido beroen presentziarekin erlazionatuta dago. Arroka eta fluidoaren arteko interakzioaren ondorioz konposatu kimikoak gehitu edo galtzen badira metasomatismoa deritzo.
  • Talka metamorfismoa: Talka metamorfismoa meteoritoen inpaktu, leherketa nuklear edo laborategietako saiakeren ondorioz sortutako talka uhinengatik gertatzen da.

Ehunduraren arabera sailkatzerakoan bi talde nagusitan banatzen dira:

  • Foliaziozkoak: Xafla edo horri egitura duten arroka metamorfikoak dira. Arroka hauek muturreko baldintzetan eratzen dira, baldintza hauei esker kristalak ondo garatzeko aukera ematen die. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak arbela eta gnesia dira.
  • Granularrak: Foliaziorik ez duten arroka metamorfikoak dira. Mota hontako arrokek pikor(granulo) desberdinak izan ohi dituzte. Arroka mota honen adibide esanguratsuena granitoa da.

Foliaziozko arroka metamorfiko asko haien ehunduraren arabera izendatzen dira, arrokaren metamorfismo gradua adierazi dezaketen mineral bat edo gehiagoren izenez jarraitua. Ehundurari begiratuta hauek izango lirateke kalifikatzaileak(arbeletik migmatitara, metamorfismo gradua igotzen doa):


Arroka igneoak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoak lur barnetik igotzen den magma hoztean eta solidotzean sortzen diren arrokak dira. Prozesu honetan magma igotzen den heinean, gainean duten lur masa jaisteagatik, bere tenperatura eta presioa ere jaitsi egiten dira, magma likido izateko baldintzak txikituz eta magma solidotuz.

Olibinoa(Arroka igneo mafikoa).

Magma non hozten den arabera bi arroka igneo mota bereizi daitezke:

  • Intrusiboak edo plutonikoak: Magma lurrazalaren barnean hozten denean sortzen diren arrokak dira. Arroka mota hau sortzeko milaka urte behar dira. Pixkanaka hozten denez, arroka hauek kristalizazio perfektua garatzeko denbora izango dute. Arroka mota honen adibiderik esanguratsuaena granitoa da.
  • Estrusiboak edo bolkanikoak: Lurraren barnean dagoen magma, erupzio baten ondorioz, sumendi batetik kanporatzean sortzen diren arrokak dira. Kanporatutako magma oso denbora tarte laburrean hozten da. Honen ondorioz, arroka mota hauek kristalak garatzeko zailtasun handiak dituzte. Arroka estrusibo gehienek ez dute kristalik eta izateko kasutan ezinezkoa da hauek begi-bistaz ikustea. Arroka mota honen adibiderik esanguratsuena pumita da.

Arroken ehunduraren arabera sailkatatzen baditugu, bi mota desberdindu ditzakegu:

  • Afanitikoak: Arroka igneo afanitikoak kristalak garatu gabe dituzten arrokak dira. Kasu gehienetan estrusibo edo bolkanikoak izaten dira.
  • Faneritikoak: Arroka igneo faneritikoak kristal ondo garatu eta ikusgarriak dituzten arrokak dira. Kasu gehienetan intrusibo edo plutonikoak izaten dira.

Arroken konposaketa kimikoaren arabera beste sailkapen bat egin daiteke:

  • Azidoak[6] edo feltsikoak: Arroka igneo azidoak tenperatura baxuetan solidifikatutako magmatik sortutako arrokak dira. Silizio, aluminio, potasio eta sodio kopuru handiak izan ohi dituzte eta kolore oso argikoak izaten dira. Azido deritze, silizea urarekin elkartzean azidoak sortzen dituelako eta arroka hauek azido horien gatzak direlako. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak granitoa, pumita, obsidiana, sidenita eta basaltoa dira.
  • Basikoak[7] edo mafikoak: Arroka igneo basikoak tenperatura altuetan solidifikatutako magmatik sortutako arrokak dira. Kaltzio, magnesio eta burdin kopuru handiak izan ohi dituzte eta kolore oso ilunekoak izaten dira. Basiko deritze alde batetik silize kopuru txikiagoak dituztelako eta beste aldetik feldespato kaltzikoak izaten dituztelako sodikoen ordez. Arroka mota honen adibide esanguratsuenak piroxenoa, olibinoa, hornblenda eta biotita dira.


Ziklo litologikoa[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo litologikoaren eskema

Arroka sedimentarioek izan ditzaketen jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneo estrusiboetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneo estrusiboak sumenditik atera eta azkar solidotzen dira lurrazalaren gainean metatuz. Arroka horiek, atmosferan, biosferan eta hidrosferan gertatzen diren prozesu batzuen eraginez, hala nola, haizea, uraren higidura edo bizirik dauden organismoak, meteorizatu edo higatzen dira. Honen ondorioz arrokak zati txikiagoetan hausten dira sedimentuak osatuz. Azkenik, sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dira tenperatura eta presio igoera txikiengatik.

Arroka igneo intrusiboetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneo intrusiboak lurrazalaren azpian sortzen diren arrokak dira. Batzuetan arroka hauek plaken tektonikaren eraginez edo beste prozesuen eraginez azaleratzen dira. Arroka hauek, atmosferan, biosferan eta hidrosferan gertatzen diren prozesu batzuen eraginez, hala nola, haizea, uraren higidura edo bizirik dauden organismoak, meteorizatu edo higatzen dira. Honen ondorioz arrokak zati txikiagoetan hausten dira sedimentuak osatuz. Azkenik, sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dira tenperatura eta presio igoera txikiengatik.

Arroka metamorfikoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka metamorfikoak, batzuetan, plaken tektonikaren eraginez, azaleratzen dira. Behin azaleratuta atmosferan, biosferan eta hidrosferan gertatzen diren prozesu batzuen eraginez, hala nola, haizea, uraren higidura edo bizirik dauden organismoak, meteorizatu edo higatzen dira. Honen ondorioz arrokak zati txikiagoetan hausten dira sedimentuak osatuz. Azkenik, sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dira tenperatura eta presio igoera txikiengatik.

Beste arroka sedimentarioetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioek, arroka metamorfiko bihurtzeko jasan behar dituzten baldintzetara iristen ez badira, plaken tektoniken eraginez azaleratu daitezke. Behin azaleratuta atmosferan, biosferan eta hidrosferan gertatzen diren prozesu batzuen eraginez, hala nola, haizea, uraren higidura edo bizirik dauden organismoak, meteorizatu edo higatzen dira. Honen ondorioz arrokak zati txikiagoetan hausten dira sedimentuak osatuz. Azkenik, sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dira tenperatura eta presio igoera txikiengatik.


Arroka metamorfikoak izan ditzaketen jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioak muga kobergenteetan daudenean, lur azpira garraiatuak izan daitezke plaken mugimenduen eraginez. Arrokak lurrean barneratu ahala jasaten duten tenperatura eta presioa gero eta handiagoa da, eta presio eta tenperatura altu hauengatik prozesu metamorfikoak ugaritzen dira arroka sedimentario horiek arroka metamorfiko bihurtuz.

Arroka igneoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoak arroka sedimentario bihurtu ondoren, presio eta tenperatura altuen eraginpean, arroka metamorfiko bihur daitezke.

Beste arroka metamorfikoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur barnean dagoen arroka metamorfiko baten inguruko faktoreak(tenperatura eta presioa) aldatzean, arroka metamorfiko horrek beste metamorfismo mota bat jasan dezake. Beste motako metamorfismo honen ondorioz, beste arroka metamorfiko desberdin bat bihur daiteke.


Arroka igneoak izan ditzaketen jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentarioei, plaka tektonikoen eraginez, oso azkar lurperatzerakoan, bat-batean aldatuko zaizkie tenperatura eta presioa. Hau gertatzean, arroka sedimentarioak, metamorfismorik jasan gabe, zuzenean urtuko dira magma bihurtuz. Azkenik, magma hau hoztean arroka igneo bihurtuko da.

Arroka metamorfikoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfismo bidez eratutako arroka bat gero eta mantutik hurbilago orduan eta tenperatura altuagoa sufrituko du. Hau gertatzean, arroka metamorfikoa, urtuko da magma bihurtuz. Azkenik, magma hau hoztean arroka igneo bihurtuko da; intrusiboa lur azpian hozten bada, eta estrusiboa lurrazalean hozten bada.

Beste arroka igneoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoak azaleratu beharrean, berriro ere, plaken tektonikaren eraginez, lur barnera garraiatuak izan daitezke. Hau gertatzen bada, tenperatura igoeraren ondorioz berriro ere urtu eta magma bihurtuko da. Arroka igneo urtuak mantuko magmarekin bat egiten dute, eta azkenik magma hozterakoan arroka igneo berria sortuko da; intrusiboa lur azpian hozten bada, eta estrusiboa lurrazalean hozten bada.


Litogenesian eragiten duten eragile geologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren zikloa ezinbestekoa da litogenesian. Uraren zikloak eragin handia du arroka mota konkretu batzuen sorreran:

  • Arroka sedimentarioak:Urari esker(bai solido, bai likido egoeran), lurrazaleko partikulak mugitzen(bai arrastaka, bai disolbatuz) eta metatzen ditu sedimentuak sortzen lagunduz.
    • Ebaporita motako arroka sedimentario ez detritikoak: Mota konkretu hontan uraren garrantzia askoz handiagoa da. Izan ere sedimentuak eratzen lagunduz gain, ebaporitak sortzeko beharrezkoa da. Ebaporitak, solido bihurtu aurretik, katioi eta anioidun ur disoluzioak dira. Ur disoluzio hauei ura ebaporazioz kenduta, ebaporitak lortzen dira.

Plaka tektonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaken tektonika, ur zikloarekin bat, ezinbestekoa da litogenesia gertatu ahal izateko. Plaka tektonikoen dinamikari esker, hainbat arroka eraldatu eta sortu daitezke:

  • Arroka metamorfikoak:Arroka sedimentarioak, plaken tektonikari esker jaisten dira lurrazalean behera, metamorfiko bihurtzeko aukera sortuz. Horrez gain, arroka metamorfikoak plaken tektonikari esker, beste motatako metamorfismoak jasan ditzakete beste arroka metamorfiko bihurtuz.
  • Arroka igneoak:Arroka metamorfikoak, plaken tektonikari esker beherago(manturantz) jaits daitezke. Horri esker, urtu eta magma bihur daitezke, azkenik arroka igneo bihurtuz. Aldi berean, arroka sedimentarioak ere, zuzenean arroka igneo bihur daitezke zuzenean plaken tektonikari esker. Azkenik, arroka igneoak, plaken tektonikari esker lurrazpira jaitsi daitezke berriro ere, magma bihurtuz eta ondoren hoztean beste arroka igneo berriak sor ditzakete.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La litogénesis terrestre» www.astromia.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  2. (Gaztelaniaz) Anders, Valentin. «LITOGÉNESIS, radicación» etimologias.dechile.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  3. (Gaztelaniaz) Roca sedimentaria. 2018-11-29 (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  4. Arroka metamorfiko. 2018-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  5. Arroka igneo. 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Roca ácida. Artículo de la Enciclopedia.» enciclopedia.us.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  7. (Gaztelaniaz) glosarios@servidor-alicante.com. (2015-08-13). «Rocas básicas (Geología)» Glosarios especializados (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  8. (Gaztelaniaz) Ciclo litológico. 2018-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]