Lituaniako bandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FIAV normal.svgFIAV 111100.svg Banderaren neurriak: 3:5
FIAV normal.svgFIAV 000001.svg Itsas Armadaren bandera. Neurriak: 1:2

Lituaniako bandera hiru zerrenda horizontalek osatzen dute, hirurak tamaina berekoak. Goikoa hori kolorekoa da, eta gari zelaiak sinbolizatzen ditu, erdikoa berdea da, eta basoak sinbolizatzen ditu, behekoa gorri kolorekoa da, eta aberriagatik erori zirenen odola sinbolizatzen du. Banderaren zabalera eta luzeraren arteko erlazioa 3:5 da (proportzioa 1:2 izan zen 2004ko irailak 1 arte).

Lituaniako Dukerri Handiak armarrian 1410eko Grünwaldeko guduan agertzen den "zaldun zuria"ren irudia duen kolore gorriko bandera bat erabili zuela dokumentatua dago.

Lituaniako jantzi tradizionaletan kolore hori, berde eta zurien konbinaketak nagusi izan dira, batzuetan biren konbinaketak eta beste batzuetan guztienak. Lituaniako banderaren osaketaren eztabaida XIX. mendearen amaieran sortu zen eta bertsio ezberdinak aurkezten hasi ziren. Egungo diseinua Jonas Basanaviciusek, Tadas Daugirdasek eta Antanas Zmuidzinaviciusek osatutako batzorde batek elaboratu zuen, Lituaniako Kontseiluak (Behin-behineko Gobernua)k izendatu zuen batzordea. 1918ko apirilak 19an, Lituaniako Kontseiluak batzordeak proposatutako diseinua onartu zuen. Bandera 1940rarte erabili zen, Lituania SESBek bere mende hartu zuen arte.

1989ko martxoak 20an, independentzia berreskuratu eta ia bi urtera, berriz Lituaniako Errepublikako bandera ofizial izendatua izan zen, osatzen duten koloreak jatorrizkoak baino argiagoak diren arren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lituaniako bandera Aldatu lotura Wikidatan