Liu Hui
Wikipedia(e)tik
Liu Hui[1] (txinera sinplifikatuz: 刘徽; txinera tradizionalez: 劉徽; Pinyineraz: Liú Huī, III. mendea) Wei erreinaldiko matematikari txinatar bat izan zen. 263an, Liu Huik liburu bat argitaratu zuen beste matematikako liburu txinatar ospetsu batean (Jiuzhang Suanshu edo Matematika-artearen bederatzi kapituluak (mandarinez: 九章算术)) aurkezten ziren problemen ebazpenekin. Liu Huiren lan hori matematika liburu txinatarretan ospetsuenetarikoa izan zen, geroko belaunaldiek lan egin zuten klasiko handia.
Azalpen horietan Liuk hauek aurkezten ditu, besteak beste:
- π zenbakia 3,14159-tan estimatzea, algoritmo bat iteratuz lortutakoa, eta 3,14 iradoki zuen π zenbakiaren ordezkari oso egokia zela (estimatze hori Arkimedesek egindakoaren oso antzekoa izan zen, 192 aldeko poligono bat erabiliz).
- Exhauzio-metodoaren antzeko metodoak garatu zituen zirkuluaren azalera kalkulatzeko.
- Gauss-Jordan algoritmoa.
- Cavalieriren hatsarrea zilindro baten bolumena kalkulatzeko.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Liu Hui izen txinatarra da; abizena Liu da.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Liu Huiren biografia
[aldatu] Bibliografia
- Needham, Joseph & C. Cullen (Eds.) (1959). Science and Civilisation in China: Volume III, section 19. Cambridge University Press. ISBN 0-521-05801-5.
- Liu Hui : nueve capítulos de la matemática china. Josep Pla i Carrera. Madrid : Nivola, 2009
- Les neuf chapitres : le classique mathématique de la Chine ancienne et ses commentaires. édition critique bilingue traduite, présentée et annotée par Karine Chemla et Guo Shuchun ; calligraphies originales de Toshiko Yasumoto ; préface de Geoffrey Lloyd. Paris : Dunod, D.L. 2005.