Livingstone supongo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Livingstone supongo
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaLivingstone Supongo, Livingstone Supongo eta Livingstone I Presume
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaOpera Soft eta Alligata Software Ltd. (en) Itzuli
Banatze bideaKasete eta diskete
Honen izena daramaDavid Livingstone
Ezaugarriak
Genero artistikoaplataforma-bideo jokoa eta adventure game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaAmstrad CPC, MSX, ZX Spectrum, DOS, Commodore 64, Atari ST eta Amstrad PCW (en) Itzuli
Sarrera gailuajoystick eta teklatua
Ekoizpena
GaratzaileaGonzalo Suárez Girard (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaZanzibar

Livingstone supongo 1986ean Opera Soft espainiar bideo-joko konpainiak Sinclair ZX Spectrum, MSX, Amstrad CPC, Amstrad PCW, Commodore 64, Atari ST eta PC ordenagailutzat atera zuen bideo-joko bat da. Bertsio bakoitzean ordenagailuen ahalmenak ezinobeto aprobetxatzen ziren.

Erresuma Batuan Alligata Software konpainiak Livingstone, I Presume izenez banatu zuen.

Bideo-jokoa XIX. mendeko Erdialdeko Afrika kolonialean girotua zegon, protagonista Henry Stanley galestar esploratzailea zen eta bere helburua David Livingstone eskoziar esploratzaile eta misiolaria topatzea zen. Horretarako jokalari bakoitzak 3 arma (boomeranga, aiztoa eta granada) eta oztopo handiak jauzi egiteko haga zituen, bai eta bere berezko jauzia ere. Ibilbidean zehar animalia nahiz afrikarrekin topo egiten du, ibai, oihan, herrixka, mehatze, templu madarikatu eta leize ilunetan barna ibiliko delarik.

Jokoa bitan banatua zegoen. Lehenbizikoan, mapan barna tenplura iritsi eta bost harribitxiak topatu arte ibili beharko gara, azken hauek gabe ezin baigaitzke tenpluan sartu, ezta jokoa amaitu ere. Behin tenplua topatu eta gero, afrikar neskatila batek dantza bat dantzatuko digu. Jokoaren bigarren zatiak izaera linealagoa eta zailtasun handiagoa du.

1989an Livingstone supongo II izenko bideo-jokoaren jarraipena argitaratu zen.

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Programa: José Antonio Morales Ortega
  • Grafikoak: Carlos A. Díaz de Castro

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]