Livio Androniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Livio Androniko

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucius Livius Andronicus
JaiotzaTaras (en) Itzuli, K.a. 280
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 200 (79/80 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, idazlea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak

Discogs: 6196946 Edit the value on Wikidata

Luzio Livio Androniko, latinez Lucius Livius Andronicus (iturri zaharretan Livius izen hutsez ezaguna), (c. K.a. 284 - c. K.a. 204) latinezko antzerkigile eta olerkari epikoa izan zen. Latinezko lehenengo antzerki lana sortu izana egozten zaio eta horrela latinezko literaturaren fundatzailetzat jo izan da, greziar tradizio literarioaren eskutik betiere [1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zelarik, K.a. 272. urtean, preso hartu zuten Tarento hirian. Erroman Livio [2] izeneko baten esklabo bihurtu zen. Bere semeen maisu jarri zuen eta geroago manumisioa eman zion nagusiak. Horrela, ohi bezala, bere lehengo nagusiaren izena hartu zuen Livio Andronikok, Andronicus goitizen grekoaz lagunduta. Livio Andronikok eskola bat zabaldu zuen, non grekerazko literatura lanak ikasten ziren. K.a. 240. urtean bere lehenengo antzezlana (ez da jakina komedia edo tragedia zen) plazaratu zuen. Bere antzerki lanetan aktore gisa ere aritu zen. K.a. 207. urtean abesbatza bat prestatu zuen ereserki bat kantatzeko. K.a. 200. urtea baino lehen hil zen.[3]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren zehazten diren lanak idatzi zituela ziurra bada ere, lan horien zati zenbait bakarrik heldu dira gaurdaino:

  • Odusia, Odisea poema epikoaren latinezko egokitzapena, saturnio izeneko bertsoetan;
  • Tragediak: Achilles, Aegisthus, Aiax Mastigophorus, Andromeda, Antiopa, Danae, Equos Troianus, Hermonia, Tereus;
  • Komediak: Gladiolus, Ludius.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala ere, Erromako kultura bereganatu zuela esan daiteke, greziar jainko guztiak latinez ezarri baitzituen. Ikus: Jean Bayet: Literatura latina, 49. orrialdea.
  2. Agian, Livio Salinatorren aita zen Livio izeneko hau.
  3. Jean Bayet: Literatura latina, 47-48 orrialdeak.