Lizarra

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lizarra

NafarroaNafarroa
Lizarrako bandera Lizarrako armarria
Izen ofiziala Estella / Lizarra
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrerria
Posta-kodea 31200
Koordenatuak 42°40′19″N 02°01′52″W / 42.67194, -2.03111 Koordenatuak: 42°40′19″N 02°01′52″W / 42.67194, -2.03111
Garaiera
Eremua
Biztanleria

Dentsitatea
Euskaldunak

421 m
15,39 km²
13.931 (2007)

905,2 bizt/km²
%10,43 (2001)

Sorrera 914 aurretiko herri batean
Herritarra lizarratar
Alkatea María Begoña Ganuza
www.estella-lizarra.com

Lizarra, Nafarroaren erdialdean dagoen Lizarrerria merindadeko burua da. Probintziaren seigarren udalerririk populatuena da eta 2007. urteko zenbaketaren arabera 14.000 biztanle inguru ditu. Iruñea eta Logroño hirien erdibidean, Nafarroako Erribera eta Mendialdearen arteko elkarketa puntu da.

Itsaso gainetik 426 metrora aurkitzen da, Jurramendiren azpian eta Ega ibaiak zeharkatzen du. 914. urtean sortu zen Lizarra.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Erdi Aroa

Antso I.a Gartzes erregeak Lizarra herrixka birkonkistatu zuen 914. urtean eta 1090an Antso V.ak herrixka horren inguruan hiri berria sortuko zuen Jakako forua emanez. Donejakue Bidetik zetozen hainbat frantziar geratu ziren bizitzera, zeren, foru horren arabera, nobleen zein erlijiosoen basailutzatik aske zeuden franko horiek.

1187an, Antso VI.ak aldameneko lurretan beste burgo bat eraiki zuen, San Joan izenekoa. Jatorri nafarra bazuten ere, foru berbera eman zien biztanleei. 1188an Arenal auzokoei eman zitzaien forua. Hortaz, hiru burgo ezberdin zeuden 1266an batu ziren arte.

[aldatu] Aro modernoa

XX. mendera jauzia eginez, 1909an "La Estellesa" autobus konpainia sortu zuten, herria Iruñeagaz lotzeko asmoarekin.

1979an Garcia Orcoyen Ospitalea sortu zuten, lehendabiziko eskualde-erietxea izan zena estatu espainiar osoan.

1998ko irailaren 12an Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu zuten herrian hainbat alderdik eta eragilek, orduan ETAren su-etena ahalbidetu zuena.

[aldatu] Monumentuak

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Lizarratar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak