Lizarrako merindadea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizarrerriko kokapena Nafarroan.
Lizarrerriko kokapena Nafarroan.
Eskualdeko udalerriak motaren arabera.

Lizarrako merindadea Nafarroako mendebaldean dagoen lurraldea da. Estellerria[1] edo Lizarrerria (gaztelaniaz Tierra Estella) izenez ere ezaguna.

Merindadeko herriburua Lizarra da. Lizarreriak guztira 2068,6 km2 ditu, 73 udalerri eta 39 partzuergo. Estellerriko biztanleak 66.082 ziren 2010ean (Espainiako Estatistika Erakundearen datua).

Honako haran edo ibarretan daude banatuta 73 udalerriak: Deierri, Goñibar eta Gesalatz, Mañeruibar, Iguzkitza ibarra, Ega ibarra, Lanaibar, Allin, Berrotza ibarra eta Ameskoa.

Geografia

Mugakideak

Mugakideak hauek ditu: iparralde eta ipar-ekialdean Iruñeko merindadea, hegoaldean Errioxa probintzia, mendebaldean Arabako Mendialdea, eta hego-ekialdean Erriberriko merindadea.

Udalerriak

Estellerriak dituen 73 udalerrietatik, hauek dira nagusiak (parentesi artean, udalerriak 2002an zituen biztanleak):

  1. Aiegi (1.132 biztanle 2002an)
  2. Allo (1.029)
  3. Armañantzas (86)
  4. Arronitz (1.140)
  5. Azagra (3.802)
  6. Azuelo (53)
  7. Carcar (1.247)
  8. Deierri (1.549)
  9. El Busto (99)
  10. Lizarra (13.150)
  11. Genevilla (124)
  12. Gesalatz (453)*
  13. Goñerri (204)*
  14. Jaitz (109)*
  15. Lana (213)
  16. Lapoblacion (196)
  17. Lerin (1.902)
  18. Los Arcos/Urantzia (1.311)
  19. Lukin (134)
  20. Marañon (67)
  21. Mendabia (3.741)
  22. Piedramillera (63)
  23. San Adrian (5.583)
  24. Santsol (120)
  25. Sorlada (51)
  26. Torres del Rio (168)
  27. Viana (3.563)
  28. Villatuerta (864)
  29. Zirauki (452)

* 2004ko datuak.

Orografia

Urbasa eta Andimendi mendilerroetatik Ebro eta Ega ibaien sakanetaraino zabaltzen da Lizarrako merindadea. Ega ibaiak mendebalde-ekialde noranzkoan zeharkatzen du merindadea Lizarraraino, eta iparralde-hegoalde noranzkoa hartzen du gero, San Adrianen ura Ebro ibaian isuri aurretik.

Lizarrako merindadean bi multzo geomorfologiko handi bereiz daitezke: Kantauri aldekoen modukoak diren haranak eta mendiak ipar eta ipar-mendebaldean (Urbasa-Andia natura parkea, Lokiz eta Kodes) eta Ebroko sakana, hegoaldean. Klimari eta landaretzari dagokienez ere bereizketa bera egin behar da. Merindadearen iparraldean klima ozeanikoa da, eta hegoaldean klima mediterraneo-kontinentala. Prezipitazioek 400-1.800 mm ur uzten dute urtean batez beste, eta 6-14 °C da tenperatura batez beste. Iparraldean hosto txikiko hariztiak eta pagadiak dira zuhaizti hedatuenak, eta hegoaldean arteak eta abaritzak.

Kultura

Ondarea

Merindadeak kultura ondare aberatsa dauka:

Euskara

Administrazio antolakuntza

Administrazio aldetik ere bereizgarri nabarmenak dituzte iparraldeko eta hegoaldeko udalerriek. Iparraldekoak, gehienetan, hainbat kontzejuk osaturiko udalerriak dira; hegoaldeko herriek, berriz, herrigune bakarreko udalerriak osatzen dituzte.

Ekonomia

Lizarrako merindadeko biztanleen ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. Industria (kontserbak, ardogintza, zurgintza, eraikuntza) hiri nagusietan besterik ez dago.

Zerbitzuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak