Liztortzar
Wikipedia(e)tik
Liztortzarra edo kuruminoa (Vespa crabro) himenopteroen ordenako eta bespidoen familiako intsektua da.
Ezaugarriak [aldatu]
Itxuraz eta bizitzeko eraz erlearen antzekoa da, hura baino handiagoa. 3 cm inguru luze izaten da emea, 2-2,5 cm arra eta langilea. Oso begi handiak ditu; toraxa abdomenari eransten zaion atala laburra izaten du. Kolorez, beltza eta gorria izaten du burua; gainerakoa, beltza, horia eta gorria.
Taldean bizi da. Eme batek eta ehunka edo milaka langilek osatzen dute taldea. Arrak udazkenean biltzen zaizkie taldera, eta, emea ernaldu ondoren, hil egiten dira.
Substantzia gozoak eta intsektuak jaten ditu, batez ere. Haserre errazekoa eta pozoi mingarrikoa da.
Habitata [aldatu]
Europa osoan, Afrikako ipar-mendebaldean, eta Asiako erdian eta iparraldean bizi da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.