Llorenç Villalonga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau idazle katalanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Villalonga (argipena).

Llorenç Villalonga i Pons (Palma de Mallorca, Balear Uharteak, Katalan Herriak, 1897ko martxoaren 1a - Palma de Mallorca, 1980ko urtarrilaren 28a) idazle katalana zen. Katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

[aldatu] Medikua ogibidez

Familia aristokratiko batean sortua zen. Espainiako zenbait unibertsitatetan ikasketak egin ondoren, Parisen psikiatrian espezializatu zen, Frantziako literaturaren eta kulturaren ezagutza sakontzearekin batera. Palman kokaturik, bertan jardun zuen mediku gisa.

[aldatu] Idazle-ibilbidea

[aldatu] Hastapenak

Mort de dama (1931, Dama baten heriotza) lehen eleberriarekin, bere literaturaren ezaugarriak ezagutarazi zituen: kultura zabala, uharteko goi-mailako klaseen dekadentziaren isla, ironiaren eta nostalgiaren artean, eta garaiko gizartearen ukamena.

Egunkarietarako idazten zuen, eta 1934-1936 artean Brisas aldizkariaren zuzendari izan zen.

Produkzio urriko aldi baten ondoren, 1952an La novel.la de Palmira (Palmiraren eleberria) argitaratu zen. 1958an, El lledoner de la clastra (Patioko almez arbola) ipuin- eta antzerki-bilduma eman zuen argitara. Geroztik, hainbat narrazio-lan eta antzerki-pieza ondu zuen.

[aldatu] Bearn eta ospea

Villalongaren obrarik ezagunena Bearn eleberria da. Bere betiko gaiak ukitzen dituen obra honen bidez ospe handia lortu zuen, eta hari esker 1962an Espainiako Kritika Saria jaso zuen. Zenbaitentzat Villalonga XX. mendeko idazle katalanik behinena izan da.

[aldatu] Azken urteak

Azken garaiko obren artean azpimarragarriak dira, besteak beste: L´hereva de Donya Obdúlia (1964, Obdulia andrearen ondorengoa); Falses memories (1967, Oroitzapen faltsuak); La Lulú (1970); eta Andrea Victrix (1973).

[aldatu] Kanpo-loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak