Lock, Stock and Two Smoking Barrels
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Lock, Stock and Two Smoking Barrels | |
| Urtea | 1998 | |
| Estreinaldia | 1998ko abuztuaren 28a | |
| Generoa | ||
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 129 minutu | |
| Aurrekontua | 1,35 milioi $ | |
| Banatzailea | PolyGram Filmed Entertainment (Erresuma Batua) Gramercy Pictures (Ameriketako Estatu Batu) |
|
| Zuzendaria | ||
| Guy Ritchie | ||
| Ekoizleak | ||
| Matthew Vaughn Roger Birnbaum Joe Roth Steve Tisch |
||
| Gidoilariak | ||
| Guy Ritchie Peter Cattaneo |
||
| Aktoreak | ||
| Jason Flemyng Dexter Fletcher Nick Moran Jason Statham Steven Mackintosh Vinnie Jones |
||
| Musikagileak | ||
| David A. Hughes John Murphy |
||
| Argazkilariak | ||
| Tim Maurice-Jones | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irkusgai | ||
Lock, Stock and Two Smoking Barrels 1998. urtean Guy Ritchie britainiar zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da.
Filma honen argumentoa gerora 2000. urtean dirukontu handiagoa zuen Snatch filma filmatzeko oinarri gisa erabili zen, bertan filma honetan agertzen diren aktore batzuk errepikatu zirelarik: Jason Statham edota Vinnie Jones.
[aldatu] Argumentoa
Bacon, Soap, Tom eta Eddy, umetatik lagunak diren Londres hiriko gazte batzuk dira. Egun batez denen artean 100.000 libera elkartu eta Harry "Aizkora" Lonsdale izeneko auzoko jauntxoarekin "brag hiru kartetara" izeneko karta jokoan jokatzeko hitzordua egiten dute. Halere Harryk bere bizkarzaina den Barry "Baptista" delakoaren bidez Eddy karta jokoan oso trebea dela jakitzen du, ondorioz Harryk karta jokoa aldez aurretik azpijoko bidez moldatu egiten du. Honela Eddyk jokoa galtzean, Harryk adiskide taldea 500.000 libera aste bateko epean emateko behartzen du. Harryk lagun taldeak aste baten buruan milioi erdi libera bereganatzeko aukera gutxi dituela badakienez, Eddyren aurkako mendeku pertsonal bati ekingo dio. Barry "Baptistak" Eddyri zorra kitatu gabe iragaten den egun bakoitzeko bere lagunetako bati hatz bat ebakiko diola ohartarazten dio.
[aldatu] Aktoreak
- Jason Flemyng, Tom
- Dexter Fletcher, Soap
- Nick Moran, Eddy
- Jason Statham, Bacon
- Steven Mackintosh, Winston
- Sting, JD
- Nick Marcq, Charles
- Vinnie Jones, Chris
- Lenny McLean, Barry "Baptista"
- Steve Sweeney, Plank
- Peter McNicholl, Chris semea
- Suzy Ratner, Gloria
- P. H. Moriarty, Harry "Aizkora" Lonsdale
- Stephen Marcus, Nick "Greziarra"
- Vas Blackwood, Rory Breaker
- Frank Harper, Diamond Dog
- Alan Ford, Alan
- Victor McGuire, Gary
- Jake Abraham, Dean
- Rob Brydon, trafiko zaindaria
- Danny John-Jules, tabernaria