Locus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Locus (pluralean: loci) gene batek kromosoman duen kokapen zehatz eta finkoa da. Izaki diploideetan, aleloak kromosoma homologoetako locus edo toki berean kokatzen dira beti. Genoma baten locus guztien zerrendak mapa genetikoa osatzen du.

Locus batean alelo bera duten bizidun diploideak homozigotoak dira, eta alelo desberdinak dituztenak heterozigotoak.