Logika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Logika (grezieratik λόγος logos = hitz, arrazoi, funts) argudioen aztertzea gauzatzen duen zientzia da. Bere betebehar nagusiena egia eta gezurra desberdintzeko sistemak eta arrazoitze logikoak ezartzean datza.

Logika oso garrantzitsua da epistemologiari dagokionez, honek arrazoitzea ahalbidetzen du, eta horrela, bai gizakiek - zein inteligentziadun beste zenbait izakik, gailuk edo sistemak- arrazoia aurkitzen dute, euren jakituria biderkatu dakielarik. Aipaturiko gailu eta sistemek, ez diote logikari jarraitzen, berez logikaz egindako programa baten aginduetara daude.

Gizakiek arrazoitzeko duten modua, beste alor batzuetan ikasi ohi da, psikologia kognitiboan adibidez. Normalean logika, filosofiaren adar bat bailitzan ikasi izan da. 1800. urtearen erditik aurrera, logika matematikaren munduarekin erlazionatu, eta honetan ikasten hasi ziren. Azken aldian ordea, informatikara zabaldu izan da.

Horrela, logikaren helburua oso zabala izan daiteke, bere barnean probabilitatearen eta kausen gaineko arrazoitzea biltzen duelarik. Logikan ere aztertu ohi dira, argudioak eta paradoxak. Greziarrek dialektika logika eta erretorikan banandu izan zuen; erretorikan agertutako konbentzitzeko argudioak, logikarekin alderatu daitezke, dialektika delako bien ezaugarri.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Logika Aldatu lotura Wikidatan