Lohitzune Txarola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lohitzune Txarola

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1977ko abenduaren 15a (46 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna
Euskal Herria Bildu

Lohitzune Txarola Gurrutxaga (Donibane Lohizune, 1977ko abenduaren 15a - ) abokatua eta politikaria da, Eusko Alkartasunako kidea eta Bilduko ordezkaria. 2011ko ekainaren 13tik 2015eko ekainaren 12ra Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidentea izan zen.[1][2]

Lan honen aurretik Europako Parlamentuan Mikel Irujoren aholkulari juridikoa izan da eta Bruselako Euskadiren Ordezkaritzan lan egin du. Irunen ere zinegotzia izan da. Eusko Jaurlaritzan Ingurumen Saileko nazioarteko harremanetarako aholkulari izan zen eta Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartzeko zuzendaria, 2009ko urtarriletik apirilera.

Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko kudeatzaile da 2020tik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]