Lokrida Opuntia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lokrida Opuntia, lokridar opuntiarrak (Ἐπικνημίδιοι) bizi ziren Lokridako zatia zen, ekialdeko Lokrida barrutiaren barnean (Dafnoseko portua eta Zefiso ibaiaren artean). Hegoaldereneko hiria Larimna zen, Beoziarekin mugan (eta aurretik hiri beoziarra izan zena). Dafnoseko portua fozidarren enklabe bat zen, eta opuntiarrak Dafnosetik hegoaldera bizi ziren. Euren izena, bertako hiri nagusia zen Opuntegatik jasotzen zuten. Mendilerro batek aurrera egiten zuen Eta menditik, eta, kostaldearekiko eta hegoaldeko zatiarekiko paraleloan, opuntiarrak Beozia iparrekialdetik banatzen zituen.

Bertako hiriak, iparraldetik hegoaldera, kostaldean, honako hauek ziren: Alope, Zinos, Opunte, Hales eta Larimna, eta, barnealdean, Kaliaros, Narix eta Korseia.