Lola rennt
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Urtea | ||
| Estreinaldia | 1998ko abuztuaren 20a | |
| Generoa | ||
| Herrialdea | Alemania | |
| Iraupena | 76 minutu | |
| Aurrekontua | 1.7 milioi $ | |
| Banatzailea | Sony Pictures Classics | |
| Zuzendaria | ||
| Tom Tykwer | ||
| Ekoizleak | ||
| Stefan Arndt | ||
| Gidoilariak | ||
| Tom Tykwer | ||
| Aktoreak | ||
| Franka Potente Moritz Bleibtreu |
||
| Musikagileak | ||
| Reinhold Heil | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| alemaniera | ||
Lola rennt (Lola lasterrean euskaraz) Tom Tykwerek zuzendutako 1998ko film alemaniarra da, Franka Potente Lola izeneko protaginista duela. Filmak nazioarteko mailan arrakasta lortu zuen (eta sari franko jaso), besteak beste, orijinaltasunarengatik eta film osoan mantentzen den erritmo bizkorrarengatik.
Istorioa [aldatu]
Lolak Manni mutilagunaren dei etsitua jasotzean hasten da pelikula. Arazo larritan sartuta dago Manni, Ronnie bere nagusiari eman behar zizkion 100.000 marko alemaniarrak metroan galdu baititu. Honek bere heriotza ekar liezaiokeelakoan, Manni edozein gauza egiteko prest agertu da. Lolak itxoiteko eskatzen dio, dirua beste modu batean lortzeko zerbait bururatuko zaiola ziur baitago. Hala ere, 20 minutu baino ez dauka. Bestela, Mannik aldameneko supermerkatu bat lapurtuko du. Une honetan, hiru sekuentzia alternatiboak hasten dira Lolaren erabakien arabera.