Lome

Wikipedia(e)tik
(Lométik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lomé

Estatua TogoTogo
Probintzia Itsas Eskualdea
Koordenatuak 6°8′16″N 1°12′45″E / 6.13778°N 1.2125°E / 6.13778; 1.2125Koordenatuak: 6°8′16″N 1°12′45″E / 6.13778°N 1.2125°E / 6.13778; 1.2125
Lome is located in Togo
Lome
Biztanleria 737.751 bizt. (1998)


Lomé Togoko hiriburua da. 700.000 biztanle ditu (1998ko datuak). Gineako Golkoan kokatuta dago, eta Togoko industria, merkataritza eta administrazio gune garrantzitsuena da.

"Togolandia" Alemaniako kolonia zen garaian izendatu zuten bertako hiriburu (1898), eta garatzen hasi zen. Lehenengo Mundu Gerran Frantziak eta Britainia Handiak konkistatu zuten. 1922an Frantziaren kontrolpean gelditu zen erabat, 1960ra arte (Togoren independentzia urtea). Ordutik aurrera ere, Togoko hiriburu izan da. 1975ean bertan egin zen Europako Batasuna eta 46 herrialde afrikarren arteko goi batzarra, gai ekonomiko eta finantzieroen gainean.

Hiriko ikuspegia.

[aldatu] Ekonomia

Kafea, kokoak eta bestelako materialak esportatzeko Togoko gune garrantzitsuena da. Petrolio errefindegi bat dauka, eta bera da Togo osoan Interneteko konexioak dituen leku bakarra.

Togoko unibertsitatea eta aireportua ere hiriburuan daude.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak