Lon Chaney

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lon Chaney
Lon Chaney
Lon Chaney aktorea 1919ko The Miracle Man filman zehar.
Datu pertsonalak
Izen osoa Leonidas Frank Chaney
Ezizena The Man of a Thousand Faces
("Mila Aurpegidun Gizona")
Jaio 1883ko apirilaren 1a
Ameriketako Estatu Batuak Colorado Spring, Colorado (Estatu Batuak)
Hil 1930eko abuztuaren 6a
(47 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Cleva Creighton (1906-1915)
Hazel Hastings (1915-1930)
Webgunea lonchaney.com
IMDB IMDBko fitxa

Lon Chaney, jaiotza izenez Leonidas Frank Chaney, ezizenez Mila Aurpegidun Gizona (1883ko apirilaren 1a, Colorado Spring, Colorado - 1930eko abuztuaren 6a, Los Angeles, Kalifornia) zinema mutuko estatubatuar aktore bat izan zen. Zinemaren hastapen garaiko aktore aldakorrenetako bat bezala jo ohi da, mentalki edo psikikoki tortutatuak antzezteagatik, sarritan pertsonaia hauek desitxuratuak eta atsekabetuak direlarik, nahiz makillajearen erabilpenean trebea izateagatik oroitua da.

Beldurrezko zinema klasikoko aktore nabarmenen artean sailkatu ohi da, Boris Karloff, Béla Lugosi, Vincent Price, Peter Cushing eta Christopher Lee aktoreekin batera. Bere semea zen Lon Chaney Jr. aktoreak ere bere ibilbidea jarraitu eta beldurrezko filmak antzezteari ekin zion.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lon Chaney Aldatu lotura Wikidatan