Long Island

Koordenatuak: 40°48′21″N 73°15′13″W / 40.805805°N 73.253616°W / 40.805805; -73.253616
Wikipedia, Entziklopedia askea
Long Island
Bertako izenaLong Island
Geografia
KokapenaOzeano Atlantikoa
Azalera3.629 km2
Politika
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaNew York
Gizartea
Biztanleria7.804.968 (2014)

Long Island AEBetako New York estatuko uharte bat da. Uhartearen azalera 3.567 kilometro karratukoa da, eta Estatu Batu kontinentaleko handiena da. Long Islanden New York hiriko bi auzo daude: Brooklyn eta Queens mendebaldereneko zatian. Kontrako aldean Nassau eta Suffolk daude.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea Connecticut eta Rhode Island estatuetatik Long Island Sound kanalaren bidez banatua dago. Hegoaldean Great South Bay, South Oyster Bay eta Jamaica Bay badiekin muga egiten du, benetan zingirak direnak, eta Ozeano Atlantikotik katean dauden uharte estu batzuek osatutako hesi baten bidez babestua dago, uharte horietatik aipagarriena Fire Island izan daitekeelarik.

Mendebaldean, Brooklyn eta Queens Manhattan eta Bronxetik East River ibaiaren bidez bananduak daude, eta Staten Island eta New Jerseytik Upper New York Bayko uren bidez, New York Harborreko zati bat dena.

Long Island Ozeano Atlantikoaren eta Ingalaterra Berriaren muga geografikotzat har daiteke.

Long Islandek uda bero eta hezeak eta negu hotzak izaten ditu. Negu guztietan erortzen da elurra, eta negu askotan Nor'easaters izeneko ekaitz bizi batek edo gehiagok 30-60 zentimetroko altuerako elur geruzak eratzen dituen elurteak eta haize hurakanatuak eragiten dituzte.

Izan ere, uhartea hurakanei nahiko zaurgarria da. Uharteak 3. mailako bi ekaitz jasan zituen 1938an (1938ko Ingalaterra Berria hurakana) eta 1944an, Donna hurakana 1960an, Belle hurakana 1976an, Gloria hurakana 1985ean, Bob hurakana 1991n (ekialdeko muturra suntsitu zuena) eta Floyd hurakana 1999an.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako 2000ko Erroldaren arabera, Long Islandeko lau konderrien artean, 7.448.618 biztanle batzen zituzten. New York hiriari dagokion zatian, 4.694.705 biztanle zeuden, Brooklyngo zatian 2.465.326 biztanle eta Queenseko zatia 2.229.379 biztanle zeudelarik. Nassau eta Suffolk konderrien biztanleria bateratua 2.753.913 biztanlekoa zen.

Long Islandek italiar-estatubatuar biztanleria nabarmena du, %28,8koa Suffolken eta %23,9koa Nassaun 2000ko erroldari dagokionez. Brooklyngo 939.316 afroamerikarrek azaltzen dute Kings konderriko biztanleen %38,1a. Queensen, afroamerikar biztanleria 486.197 biztanlekoa da, biztanleriaren %21,8a. Nassau eta Suffolkeko biztanleen %10a baino gutxiago eremu osoko toki zehatzetan biltzen den bitartean, nagusiki Hempsteaden, Roosevelten, Freeporten eta Uniondalen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ketgoria:New Yorkeko uharteak