Longfordeko konderria
| Longfordeko konderria County Longford (en) Contae an Longfoirt (ga) |
|
|---|---|
![]() |
|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Longford |
| Biztanleria | 39.000 biztanle |
| Azalera | 1.091 km2 |
| Webgunea | |
Longfordeko konderria (gaeleraz Contae an Longfoirt) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.091 km²-ko azalera dauka eta 39.000 biztanle inguru zituen 2011an. Longford/An Longfort da hiriburua.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Natura [aldatu]
Shannon ibaiaren arroan kokaturik dago konderria. Lakuak (handiena Ree aintzira), zohikaztegiak, larreak eta hezeguneak dira Longfordeko konderria osatzen dutenak. Nahiko eremu laua da, izan ere mendirik altuena den Carn Clonhugh mendiak 279 metro baino ez baititu.
Herri nagusiak [aldatu]
- Longford/An Longfort (9.601 biztanle), hiriburua
- Ballymahon/Baile Uí Mhatháin (1.802)
- Edgeworthstown/Meathas Troim (1.544)
Historia [aldatu]
Farrell leinuaren lurrak izan ziren aintzina. XII mendean normandiarrek inbaditu eta Hugh de Lacy jabetu zen eremuaz. Honek gotorlekuak eta monastegiak eraiki zituen Longforden. XIV mendean ingelesen indarra ahulduz zihoan eta O'Farrelldarrek lurraldea berreskuratu zuten.
1586an eta gehiago Bederatzi Urteko Gerraren ondoren ingelesek kontrola berrezarri zuten eta 1608an konderria Connachtetik atera eta Leinsterren sartu zuten. XVII mendean lurraldea kolonizatua izan zen.
Pertsona ezagunak [aldatu]
- Michael Gomez (1977- ), boxeolaria
Iruditegia [aldatu]
-
Ardagheko katedralaren aztarnak
Kanpo loturak [aldatu]
|
||||||||||||||||
