Lope de Rueda
Wikipedia(e)tik
Lope de Rueda (Sevilla, Espainia, 1510 inguruan - Kordoba, Espainia, 1565) espainiar antzerkigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Pasoak, antzerki-lan labur irrigarriak, herri-hizkera eta gaietan oinarrituak idatzi zituen gehienbat, eta horiek egin zuten ospetsu. Lope de Ruedaren lanaren bitartez finkatu zen Italiako eragina Espainiako antzerkigintzan. Las aceitunas ("Olibak") da haren paso famatuenetako bat.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.