Lorrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorena» orritik birbideratua)
Lorrena

flag of Lorraine (en) Itzuli

Q680157 Itzuli
Geografia
HiriburuaMetz
49°7′11″N 6°10′37″E
Azalera23.547
Punturik altuenaHohneck (en) Itzuli
MugakideakFranche-Comté, Champagne-Ardenne, Alsazia eta Sarre
Administrazioa
Demografia
Biztanleria2.345.197 (2013)
Dentsitatea99,6 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa

Lorrena (frantsesez Lorraine, alemanez Lothringen) Frantziako ipar-ekialdeko eskualdea zen. 2016tik Ekialde Handia eskualdearen zati da.

Meurthe eta Mosela (54), Meuse (55), Mosela (57) eta Vosgeak (88) departamenduek osatzen dute. Prefektura Metz hirian dago, nahiz eta hiriburu historikoa Nancy den.

Hiri nagusiak Bar-le-Duc, Nancy (hiriburua), Épinal, Verdun, Thionville eta Forbach dira. Frantsesaz gain, alemana ere hitz egiten da Moselle eta Meurthe-et-Moselle departamenduen alde gehienean.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdean eta hego-ekialdean Vosges mendiak dira nagusi (Schlucht, 1.360 m), eta gainerakoan garaiera apaleko lautadak daude, oro har, Meuse ibaiak eta haren adarrek ildokaturiko lurretan.

Neguak hotzak eta elurtsuak izan ohi dira, eta udak askoz epelagoak (O °C eta 18 °C Nancyn, batez beste). Neguan elurra egiten du, eta euri asko izaten da urte osoan zehar (737 mm Nancyn eta 950 mm Épinal-en).

Lurraldearen % 35 basoak hartzen du.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moselako Uckangeko labe garaiak, gaur egun museo bihurtuak.

Bertako zuretan eta lurpeko aberastasunetan oinarriturik, aspaldian garatu zen Lorrenan industria tradizionala (altzariak, jostailuak, optikako gaiak, portzelana, kristalgintza, ur termalak). XVIII. mendean oso indartu zen ehungintza Vosges aldean.

1878an hasi ziren Lorrenako burdin hobi itzelak ustiatzen (6 mila milioi tonako erreserba. Frantziako burdin ustiapenaren % 96 eta Europakoaren % 46), Sidney Gilchrist Thomas ikertzaile ingelesak fosforo-burdina tratatzeko asmatu zuen metodoari esker. Burdingintzan oinarrituriko industria ezarri ondoren (Moselako ikatz-hobiak ere hartu behar dira kontuan) guztiz aldatu zen Lorrenako ekonomiaren itxura.

1872an 1.533.000 biztanle zituen Lorrenak, eta 1911n 1.911.000. Industria astuna izan da ordutik hona nagusi Lorrenan, hiru gunetan banatua: Nancy aldea (altzairu bereziak), Chiers aldea (burdinurtua) eta erdialdeko meatzeak.

1962tik aurrera, ordea, gehiegizko produkzioak krisi larria ekarri zuen, eta gaur egun ere, desoreka handiak daude ekonomia-alor nagusien artean. Nekazaritza utzi samar egon da Lorrenan XIX. mendearen bukaeratik aurrera, eta oso biztanle gutxi duten nekazari-eremuen ondoan, hirialde guztiz jendetsuak (400.000 biztanle Metz aldean, 350.000 Nancy aldean), eta burdingintzan eta meatzaritzan oinarrituriko hiri-egiturak eratu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Lorrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi herri zelta bizi ziren Lorrenako lurraldean: leukoak eta mediomatrikoak. Frankoen eta alemanen inbasioaren ondoren, Austrasiako erresumako gune nagusi bihurtu zen Lorrena, eta ondoren Karolingiar Inperioarena.

Lotaringia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lotaringia»

855ean Lotaringiako erresuma eratu zen, eta 923an Germaniako inperioaren barnean geratu zen. 959an bitan banatu zen Lotaringia: Goi Lotaringia, geroko Lorrenako Dukerria (geroko Lorrena), eta Behe Lotaringia, geroko Brabante.

Lorrenako Dukerria 1000. urtean.

Jaurerri feudalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1048an Metz-eko dukerria sortu zen, 1737ra arte iraun zuena.

Laster hasi ziren Metz-eko, Luxenburgoko eta Bar-eko jaunen arteko liskarrak, eta, gainera, lehengo aginpidea gorde zuten betiere Metz, Toul eta Verdungo apezpikuek. Egoera nahasi horretaz baliatu ziren Frantziako erregeak Lorrenako auzietan parte hartzeko Filipe IV.aren garaian bereziki (1285-1314).

XV. eta XVI. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendean nolabaiteko batasuna egin zuten Lorrenako etxeek Burgundiako dukeen aurka, eta XVI. mendearen hasieran burujabe jardun zuen Lorrenak. 1552an Frantziako erregea hiru apezpiku-hiriez jabetu zen, eta, handik aurrera, bete-betean hartu zuen parte Lorrenak Frantziako erlijio-gatazketan.

XVII eta XVIII. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, Luis XIII.a eta Luis XIV.a Frantziako erregeen aurka matxinatu zen Karlos IV.a Metzeko dukea, baina galdu egin zuen. Leopoldo dukearen garaian iraun zuen gerrak, eta bakea Vienako bakea sinatu arte ez zen iritsi (1735). Estanislao Leszczynski Poloniako errege koroagabeari eman zioten Lorrena eta Frantziako koroak (Italiako Toscana jaso zuen ordainean).

1766an berriro jabetu zen Lorrenaz Frantziako erregea.

XIX eta XX. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean industria modernoa garatu zen Lorrenan. 1871-1918 urteetan, Alemaniaren barnean geratu ziren Lorrenako eskualde hizkuntzaz alemaniarrak, Alsazia-Lorrena lurraldean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]