Lorentzen uzkurdura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorentzen uzkurduraren eskema bat. (X′,cT′) barra bati pausaguneko behatzaile baten koordenatuak dira, aldiz (X,cT) beste behatzaile baten koordenatuak delako barrarekiko, espazio-denboraren izaera sasieuklidearraz lehenengo behatzaileak l barraren luzera neurtzen duen bitartean, bigarrenak ostera luzera txikiagoa neurtzen du l/γ < l.

Lorentzen uzkurdura efektu erlatibista bat da, gorputz baten tamainaren uzkurduran dagoena bere abiadura argiaren abiadurara hurbiltzen den heinean. Jatorriz, Lorentzek ezarritako kontzeptua izan zen Michelson-Morley-ren esperimentuko emaitza positiboen eza azaltzeko. Gero Albert Einsteinek aplikatu zuen erlatibitate bereziaren inguruan.

Lorentzen uzkurdura adierazpen honek azalduta dago



L_1=L_0 \sqrt{1-\left(\frac{v}{c}\right)^2},

non L0 pausaguneko behatzaile batek neurtutako distantzia den eta L1 higitzen ari den behatzaile batek neurtutako distantzia, v abiaduran, c argiaren abiadura izanik.

Lorentzen uzkurdura denboraren zabalkuntzaren efektua bezala ere uler daiteke eta gorputz edo partikula baten inertzia-masa gehitzea bezala.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorentzen uzkurdura Aldatu lotura Wikidatan