Lorenzo Prestamero

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:50, 16 apirila 2015
Lorenzo Prestamero humanistaren omenezko plaka

Diego Lorenzo Prestamero Sudupe (Urizaharra, Araba, 1733ko abuztuaren 11aGasteiz, Araba, 1817ko otsailaren 2a) idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista izan zen.[1]

Gasteizko San Prudencio ikastetxean latina, filosofia eta teologia ikasi ondoren Salamancako Unibertsitatean izan zen.[2]

1757an jaioterriko kapilau, 1771n Gasteiza joan eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen. Erromatar artea ikertu zuen eta Elkartearen idazkari izendatu zuten. 1792an La Guía de Forasteros en Vitoria argitaratu zuen, hiriaren arte ondarea deskribatzen zuena. Hauxe da argitaratu zuen liburu bakarra baina Wilhelm von Humboldtek eskuizkribu asko zituela esan zuen.

1969an Gasteizen kale bati bere izena eman zioten.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Martinez Salazar, A; Sáenz de Buruaga, A.; Tabar Anitua, F.. (2003). Lorenzo del Prestamero (1733-1817) una figura de la ilustración alavesa. Arabako Foru Aldundia.
  2. (Gaztelaniaz) González de Echávarri Castañeda, Vicente. (1900). Alaveses ilustres. I, 271-272 or..
  3. (Gaztelaniaz) Luis F. LARRAÑAGA. «Diego Lorenzo Prestamero Sodupe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .