Loreto departamendua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Loreto

Estatua PeruPeru
Hiriburua Iquitos
Herritarra Loretotar
Lurralde mota Departamendua
Peru - Loreto Department (locator map).svg
Azalera
368.851,95 km²
Biztanleria
Dentsitatea
891.732 (2007)
2,41 bizt/km²
Web www.regionloreto.gob.pe
Artikulu hau Peruko departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loreto».

Loreto departamendua Peru ipar-ekialdean dagoen departamendu bat da, herrialdeko handiena, amazonastar lurraldeko ia 369 mila kilometro karratuko azalerarekin, ia erabat laua, non sigi-sagaka uholde estazionalak eragiten dituzten Andeetatik drainatutako ibai handiak igarotzen diren. Departamendu honetan Marañon ibaia eta Ucayali ibaia elkartzen dira Amazonas ibaiaren goi ibilgua abiaraziz.

Loretoko lurraldea hasiera batean talde indigena alderraien jarraikako boladek populatua izan zen. Kolonia garaian, misio gutxik izan zuten arrakasta populazio iraunkor batzuk sortzeko euren saiakeran. XIX. mendearen amaieran, Kautxuaren Sukarraren sorrerak bat-bateko aberastasunak sortu zituen kautxugileen eskuetan, baita ehunka indigenen esklabotza behartua ere. Garai honetan zehar oihaneko ibaiak esploratu ziren eta Iquitos hiria sendotu zen, departamenduko hiriburua izan zena 1897an San Martínen banaketaren ondoren.

Loreto, departamendurik anitzena ere bada etnia eta hizkuntza indigenei dagokionez: gaur egun departamenduan oraindik hitz egiten diren hizkuntzetatik lau hizkuntza isolatuak dira (urarina, taushiro eta tikuna) eta hizkuntza endemikoen bost familia ere baditu (cahuapano hizkuntzak, huitoto hizkuntzak, peba-yagua hizkuntzak, tucano hizkuntzak eta zaparo hizkuntzak). Beste hizkuntza barietate batzuk berriki desagertu dira, muniche hizkuntza kasu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Loreto departamendu handia dena bere populazioaren hasieratik euren inguruetako espezieen ezagutza sakon bat lortu zuten etnia dibertsitate handi batek populatutako eskualde bat izan da.

Espainiarrak Amerikara iristean Amazonaseko oihanetik zein gainontzeko kontinentetik jatorria kontinentetik kanpo zuten zenbait gaixotasun hedatu zirela dioen hipotesia mantentzen da (malaria kasu), biztanleria indigena nabarmenki murriztu zutenak. Garai honetan iritsi zen Francisco de Orellana, Cusco hiritik Francisco Pizarrok antolatutako espedizio batekin irten zena. Quiton geldialdi bat egin ondoren, oihanerantz abiatu zen eta Amazonas ibaia aurkitu zuen 1542ko abuztuak 26an.

Espainiar koroak ez zuen bere domeinua eskualde honetan ezartzerik lortu Andeetan egin zuen bezala. Lurraldea Peruko erregeordetzaren zati zen: De iure Quitoko Errege Audientziaren zati zen 1563tik, eta hala pasa zen Granada Berriko erregeordetzaren zati izatera. Garai guzti honetan zehar, alabaina, lurraldeak ez zuen Quitotik de facto ezartzea lortu, baizik eta baita misiolari frantziskotar eta dominikarrak ere etnia ezberdinak ebanjelizatzera Moyobamba hiritik abiatzen zirela, Limako Errege Audientziaren zati zena. Elizaren presentzia hau, gainera, espainiarrek Amazonako ordokian izan zuten presentzia esanguratsu bakarra izan zen, bai orduan, baita Estatu errepublikarra sortu ondoren ere.

1802an Maynas eta Quixoseko Komandantzia jenerala sortu zen, quitoar audientziatik bananduz eta berriz Peruko erregeordetzara batuz.

Kolonia garaian zehar, lurralde zabal eta handi honen hiriburua Moyobamba hiria izan zen, gaur egungo San Martín departamenduaren hiriburua dena.

1832ko azaroak 21ean, Pataz, Chachapoyas eta Maynas probintziek osatutako lurraldea La Libertad departamendutik bananduak izan ziren Amazonas departamendu bikain bat osatzeko, honen prefekturaren egoitza Chachapoyas hirian ezarri zelarik. 1853ko martxoak 10ean Ramón Castilla presidenteak Maynas probintzia Amazonas prefekturako jurisdikziotik banandu zuen, Gobernu Politiko eta Militar bezala sortuz, beranduago, Loretoko Ibai Probintzia bezala birkategorizatua (apirilak 15ean) eta Itsas Departamentu Militar bezala (1861). 1866ko irailak 7an Loreto departamendua sortu zen, hiriburu bezala Moyobamba zuena.

1885 eta 1907 bitartean Kautxuaren Sukarra deritzona agertu zen, misioen uztearen ondorioz gertatu zen aurreko garaiko ostrazismoarekin amaituz.

1897ko azaroak 9an bere lurraldetik San Martín departamendu berri bat banandu zen, eta, beraz, hiriburua Iquitosera pasa zen data horretan bertan.

Gaur egun, petrolio erreserbek Loretori bere garapenerako ikuspegi mesedegarriak ematen dizkiote, turismo ekologikoaren eta abentura turismoaren garapen intentsiboak bezala.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreto departamendua zazpi probintzian banatua dago:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolioa da departamendu honetako aberastasun gehienaren iturri, herrialde osoko petrolioaren %60a probintzia honetan ekoizten baita. Arroza, juka, zura eta beste hainbat landare eta animaliak ere zerikusi handia dute departamenduko ekonomian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loreto departamendua Aldatu lotura Wikidatan