Loretta Young

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Loretta Young
Loretta Young
Datu pertsonalak
Izen osoa Gretchen Young
Jaio 1913ko urtarrilaren 6a
Salt Lake City (Utah, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2000ko abuztuaren 12a
Los Angeles (Kalifornia, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Stranger (1946), The Bishop's Wife (1947)
Sariak The Farmer's Daughter (1947) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria, Emmy saria hirutan eta bitan Urrezko Globe saria.
IMDB IMDBko fitxa


Loretta Young (1913ko urtarrilaren 6a; 2000ko abuztuaren 12a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1947an Oscar saria irabazi zuen, Emakumezko aktore onenarena hain zuzen.

Gretchen Young, benetako izenez, Salt Lake Cityn, Utahn, jaio zen. Hiru urte besterik ez zuenean familia Hollywoodera joan zen bizitzera. Txikitatik ekin zion zineman lan egiteari, ahizpek egin zuten legez (Polly Ann Young eta Elizabet Jane Young). Hiruretan Loretta nabarmendu zen eta hainbat film egin zituen umetan eta nerabetan.

Cause for Alarm! filmean (1951)

Heldutakoan, ekoizpen askotan hartu zuen parte; urtean zazpi-zortzi lanetan aritzen zen neke handirik gabe. 1947an Emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen The Farmer's Daughter ekoizpenean egindako lanagatik. Urte berean Cary Grant eta David Niven izan zituen lagun The Bishop's Wife delakoan. 1949an ostera ere Oscar sarietarako izendapena jaso zuen Come to the Stable filmagatik; orduan Olivia de Havillandek lortu zuen Oscarra. 1953an zineman lan egiteari laga zion eta telebistari ekin zion, eta The Loretta Young Show arrakasta handiko saila bilakatu zen urte luzetan, hiru Emmy sari jasotakoa. Txutxumutxuetarako aukera ere eskaini zuen Lorettak 1935ean Clark Gablerekin elkartu zenean, The Call of the Wild filma egiten ari zirenean. Gable gizon ezkondua zen eta Loretta, ezustean, haurdun gelditu zen. Orduko giroak behartuta-edo, Lorettak haurdunaldiak iraun zuen bitartean "bidaiatzeari" ekin zion. Etxera bueltan "adoptatutako umea" zekarrela azaldu zuen.

Loretta Young 2000ko abuztuaren 12an hil egin zen, obarioetako minbiziak jota.




Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1917 The Primrose Ring Maitagarria Ez da kredituetan ageri
Sirens of the Sea Umea Gretchen Young izenarekin agertu zen kredituetan
1919 The Only Way Umea
1921 White and Unmarried Umea Ez da kredituetan ageri
The Sheik Umea Ez da kredituetan ageri
1927 Naughty But Nice Neskatila Ez da kredituetan ageri
Her Wild Oat Neskatila Ez da kredituetan ageri
1928 The Whip Woman Neskatila
Laugh, Clown, Laugh Simonetta
The Magnificent Flirt Denise Laverne
The Head Man Carol Watts
Scarlet Seas Margaret Barbour
1929 Seven Footprints to Satan Patxi Txerrenen biktimetako bat Ez da kredituetan ageri
The Squall Irma
The Girl in the Glass Cage Gladys Cosgrove
Fast Life Patricia Mason Stratton
The Careless Age Muriel
The Forward Pass Patricia Carlyle
The Show of Shows Meet My Sister musika-saioa
1930 Loose Ankles Ann Harper Berry
The Man from Blankley's Margery Seaton
Show Girl in Hollywood Loretta bera, kameoa Ez da kredituetan ageri
The Second Floor Mystery Marion Ferguson
Road to Paradise Mary Brennan/Margaret Waring
Warner Bros. Jubilee Dinner Loreta Young
Kismet Marsinah
War Nurse Erizaina Ez da kredituetan ageri
The Truth About Youth Phyllis Ericson
The Devil to Pay! Dorothy Hope
1931 How I Play Golf, by Bobby Jones No. 8: 'The Brassie' Loretta Young
Beau Ideal Isobel Brandon
The Right of Way Rosalie Evantural
The Stolen Jools Loreta Young (cameo)
Three Girls Lost Norene McMann
Too Young to Marry Elaine Bumpstead
Big Business Girl Claire 'Mac' McIntyre
I Like Your Nerve Diane Forsythe
The Ruling Voice Gloria Bannister
Platinum Blonde Gallagher
1932 Taxi! Sue Riley Nolan
The Hatchet Man Sun Toya San
Play-Girl Buster 'Bus' Green Dennis
Week-end Marriage Lola Davis Hayes
Life Begins Grace Sutton
They Call It Sin Marion Cullen
1933 Employees' Entrance Madeleine Walters West
Grand Slam Marcia Stanislavsky
Zoo in Budapest Eve
The Life of Jimmy Dolan Peggy
Heroes for Sale Ruth Loring Holmes
Midnight Mary Mary Martin
She Had to Say Yes Florence 'Flo' Denny
The Devil's in Love Margot Lesesne
Man's Castle Trina
1934 The House of Rothschild Julie Rothschild
Born to Be Bad Letty Strong
Bulldog Drummond Strikes Back Lola Field
Caravan Countess Wilma
The White Parade June Arden
1935 Clive of India Margaret Maskelyne Clive
Shanghai Barbara Howard
The Call of the Wild Claire Blake
The Crusades Berengaria, Nafarroako printzesa
Hollywood Extra Girl Crusades cast member
1936 The Unguarded Hour Lady Helen Dudley Dearden
Private Number Ellen Neal
Ramona Ramona
Ladies in Love Susie Schmidt
1937 Love Is News Toni Gateson
Café Metropole Laura Ridgeway
Love Under Fire Myra Cooper
Wife, Doctor and Nurse Ina Heath Lewis
Second Honeymoon Vickie Benton
1938 Four Men and a Prayer Lynn Cherrington andereñoa
Three Blind Mice Pamela Charters
Suez Eugenia Montijoko
Kentucky Sally Goodwin
1939 Wife, Husband and Friend Doris Borland
The Story of Alexander Graham Bell Mrs. Mabel Bell
Eternally Yours Anita
1940 The Doctor Takes a Wife June Cameron
He Stayed for Breakfast Marianna Duval
1941 The Lady from Cheyenne Annie Morgan
The Men in Her Life Lina Varsavina
Bedtime Story Jane Drake
1943 A Night to Remember Nancy Troy
China Carolyn Grant
Show Business at War Loretta Young
1944 Ladies Courageous Roberta Harper
And Now Tomorrow Emily Blair
1945 Along Came Jones Cherry de Longpre
1946 The Stranger Mary Longstreet
1947 The Perfect Marriage Maggie Williams
The Farmer's Daughter Katrin Holstrom Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
The Bishop's Wife Julia Brougham
1948 Rachel and the Stranger Rachel Harvey
1949 The Accused Wilma Tuttle doktorea
Mother Is a Freshman Abigail Fortitude Abbott
Come to the Stable Sister Margaret Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria: izendapena
1950 Key to the City Clarissa Standish
1951 You Can Change the World Loretta Young
Cause for Alarm! Ellen Jones(Brown) / Narratzailea
Half Angel Nora Gilpin
Screen Snapshots: Hollywood Awards Loretta Young
1952 Paula Paula Rogers
Because of You Christine Carroll Kimberly
1953 It Happens Every Thursday Jane MacAvoy


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Loretta Young