Lorisidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorisidae
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
(mailakatu gabea): Euprimates
Azpiordena: Strepsirrhini
Infraordena: Lorisiformes
Familia: Lorisidae
Gray, 1821
Generoak

Lorisidae Lorisiformesen barruan dagoen bi familietako bat da. Ohiko izenez Loris moduan ezagutzen dira, nahiz eta potto eta agnwantiboak ere barnean dauden. Afrika zentralean eta Indotxinan bizi dira.

Larru artiletsu sendo bat dute, normalean marroia edo grisa eta ilunagoa goikaldean. Begiak oso handiak dira eta aurpegiaren aurrealdean daude. Belarriak txikiak dira. Erpuruak aurrez-aurre jarri ahal dira eskuarekiko eta erakuslea laburra da. Estrepsirrino guztiek bezala oinetako biharren behatzean luzea den atzapar bat dute. Isats motza dute edo batzuek ez dute. 17 eta 40 zentimetro arteko tamaina dute eta 300 gramotik 2 kg.rainoko pisua dute, espezieen arabera.

Egunean zehar bizi dira zuhaitzetan. Gertu dituzten Galagidae familiak ez bezala mugimendu geldoak izan ohi dituzte eta ezin dute salto egin. Oso gogor heltzen dira eskuekin adarretara eta horrela egiten dute lo, nagiek bezala. Gehienak bakarrik bizi dira edo oso familia talde txikietan.

Intsektuak, hegazti arrautzak eta ornodun txikiak jaten dituzte. Batzuek fruta ere jaten dute.

Haurdunaldiak lautik sei hilabetera irauten du eta bi kume izaten dituzte kumaldiko. Hortik hiru edo bederatzi hilabetera (espezieen arabera) titia uzten dute eta 18 hilabeteren ostean nagusiak dira. Guztira 20 bat urteko bizi-iraupena dute.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorisidae
Perodicticinae
Arctocebus

Arctocebus calabarensis



Arctocebus aureus



Perodictius

Perodictius potto



Pseudopotto

Pseudopotto martini




Lorinae
Loris

Loris tardigradus



Loris lydekkerianus



Nycticebus

Nycticebus coucang



Nycticebus bengalensis



Nycticebus pygmeaus






Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorisidae Aldatu lotura Wikidatan