Lorscheko abadia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorscheko abadia eta monasterioa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Torhalle Kloster Lorsch.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia (ID) 515
Kokalekua Flag of Germany.svg Alemania
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lorscheko abadia eta monasterioa (alemanez Reichsabtei Lorsch, latinez Laureshamense Monasterium) Alemaniako Hessen estatuko Darmstadt hiritik gertu dagoen Lorsch herriko abadia famatua da, UNESCOk 1991ean Gizateriaren Ondare izendaturikoa. Karolingiar Inperioko monasteriorik ezagunena izan zen. Gaur egun hondarrak baino ez daude, horien artean ondoen gorde dena sarrerako eraikina da, karolingiar arkitekturaren erakusgarri nagusietakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cancor noble frankoak eta bere ama Williswindak jaso zuten 764ean eliza partikular izateko eta Laurissa izena eman zioten. Hasieran San Petriren omenez sagaratu bazuten ere, Cancorren iloba Chrodegangek Paulo I.a Aita Santuari San Nazarioren erlikiak eskatu zizkion eta 765ean lurperatu zuten Lorschen, eta elizaren ondoko abadiak San Nazarioren izena hartu zuen. Chrodegang Metzeko apezpikua zenez bere anaia Gundeland jarri zuen abadiaren agintari, berarekin 14 monje beneditar zituelarik.

774ean Maguntziako apezpikuak Karlomagno beraren aurrean sagaratu zituen eliza, abadia eta monasterioa "San Petri, San Paulo eta San Nazarioren omenez". San Nazariok mirariak egin zituela zabaldu zen eta erromes ugari hasi zen Europa osotik etortzen, eta bederatzi mendetan zehar Lorscheko liburutegia Alemaniako kultura zentru nagusietakoa bihurtuz joan zen. Aita Santuek gainera eskubide ugari eta lurjabetza handiak eman zizkioten abadiari Alpeetatik Ipar Itsasoraino. Abadia Reichsabtei izendatzera iritsi zen (enperadoreak bakarrik agintzen zuen bertan eta bi enperadore karolingiar bertan lurperaturik daude.

Lorscheko abadia, 1655 urtean

Bi eskuizkribu izan ziren sona handia eman ziotenak; alde batetik Codex Laureshamensis ("Lorchesko eskuizkribua", 1170), zeinak Alemaniaren Erdi Aroko historia azaltzen duen, eta bestetik Codex Aureus ("urrezko eskuizkribua", 778-820), lau ebangelioak eta San Jeronimoren bi eskutitz dituena.

Halako boterea izanik, erlijioaren barneko eta inguruko nobleen arteko liskarretan parte hartzen hasi zen eta XIII mendean Gregorio IX.a Aita Santuak azken abadea kargutik kendu eta Maguntziako elizbarrutian sartu zuen abadia. 1556an Lorscheko liburutegiko liburuak Heidelbergera eraman zituen Otto Heinrich Printze-Hautesleak eta Lorscheko abadiaren ordena disolbatua izan zen. 1563an azkenengo abadeak kanporatuak izan ziren.

1621ean, Hogeita Hamar Urteko Gerran, Lorscheko abadia erasotua izan zen eta eraikin gehienak suntsitu ziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorscheko abadia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 49°39′13″N 8°34′11″E / 49.65361°N 8.56972°E / 49.65361; 8.56972