Los Angeles Memorial Sports Arena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Los Angeles Memorial Sports Arena Kaliforniako Los Angeles hiriko University Park auzoan, Exposition Parken dagoen kirol anitzeko eraikin bat da. Los Angeles Memorial Coliseumetik gertu dago, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatearen kanpusetik hegoaldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles Memorial Sports Arena 1959ko uztailak 4an ireki zen. Lehen ikuskizuna José Becerra eta Alphonse Halimiren arteko Oilar Pisuko titulua lortzeko boxeo borroka bat izan zen, 1959ko uztailak 8an ospatu zena. Los Angeles Memorial Sports Arena ondoan duen Los Angeles Memorial Coliseumen instalakuntza senide bat bihurtu zen, NBAko Los Angeles Lakers taldeak 1960 eta 1967 artean etxeko partiduak jokatu zituen tokia ere izan zen, Los Angeles Clippersena 1984 eta 1999 artean, Los Angeles Kingsena euren estreineko denboraldian, 1967an, NCAAko Southern California Trojansen saskibaloi taldearena 1959 eta 2006 artean, AFLko Los Angeles Cobrasena 1988an eta ABAko Los Angeles Stars taldearena 1968 eta 1970 artean.

Clippersek eta Trojansek pabilioi hau utzi zutenetik, hau, inguruan eta munduan instalakuntza ezezagunago bihurtu da. Guzti hau gora-behera, Memorial Sports Arenak oraindik institutuko saskibaloi txapelketak eta noiz behinka kongresuak eta kontzertuak hartzen ditu, ikuskizun hauek askoz maila txikiagokoak direlarik Staples Center eta Galen Center bezalako beste pabilioi batzuen ospea kontutan hartuz.

Ireki zen egunetik, Los Angeles Memorial Sports Arenak 1960ko Kongresu Nazional Demokratikoa, NCAAko 1968ko eta 1972ko saskibaloiko Final Fourrak, NCAAko emakumezkeen saskibaloiko 1992ko Final Fourra, 1963ko NBAko All Star Gamea, 1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetako boxeo lehiaketak, WrestleMania VII 1991n eta WWEko beste gertakari batzuk hartu ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Los Angeles Memorial Sports Arena Aldatu lotura Wikidatan