Los Nikis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Nikis
Datuak
JatorriaEspainia Algete, Espainia
Musika motaRock
Pop punk
Urteak1981-1998
Produkzioa
Diskoetxea(k)DRO
Taldekideak
Emilio Sancho
Arturo Pérez
Joaquín Rodríguez
Rafa Cabello
Informazio gehigarria
www.losnikis.com
Musicbrainz: 6994f98a-a41e-4d74-af5b-9e3fab3c19b4 Songkick: 801 Discogs: 921837 Edit the value on Wikidata

Los Nikis 1980ko hamarkadan jaio zen musika talde espainiarra da, pop-punk estiloan kokatu ohi dutena .

Letra zorrotz eta dibertigarriek eta musika maila ona baino hobeak ospea eman zien garai hartako Espainian. El imperio contraataca, La naranja ya no es mecánica edo Por el interés te quiero Andrés abesten errazak ziren gaiak ziren eta jarraitzaile ugari zuten. Hala ere, 90. hamarkadan musika mundua utzi eta kide bakoitza bere lanbidera joan zen. Hamarkadaren bukaeran Más de lo mismo diska argitaratu zuten edizio mugatuan.

Joaquín Rodríguez izan zen berriro musikara itzuli zen kide bakarra eta Los Acusicas taldea osatu zuen Mauro Canutekin batera (Los Vegetales). Lehen diska Ha sido éste izan zen eta Emilio Niki eta Nacho Canuten (Fangoria) elkarlana izan zuen.

Taldea desegin zen arren, jarraitzaile asko du oraindik eta urtero antolatu ohi dute kontzertu "tributo" horietako bat, Los Nikis taldearen bertsioak entzun ahal izateko.

Partaideak:

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La amenaza amarilla (EP)
  • Sangre en el museo de cera (EP)
  • Olaf, el vikingo (EP)
  • El imperio contraataca (Single)
  • Marines a pleno sol
  • Brutus (Single)
  • Submarines a pleno sol
  • Los Nikis
  • La hormigonera asesina
  • Mi chica se ha ido a Benidorm
  • Más de lo mismo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]