Los trabajos de Persiles y Sigismunda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los trabajos de Persiles y Sigismundaren edizio printzearen azala, 1617.

Los trabajos de Persiles y Sigismunda, historia setentrional (euskaraz Persiles eta Sigismundaren lanak) Miguel de Cervantesek idatzitako azken lana da. Eleberri bizantziarraren azpigenerokoa da. Cervantesentzat bere lanik hoberena izan zen, alabaina, kritikak aho batez onartzen du Kixotea Cervantesen lan gailen bezala. Bertan idatzi zuen Lemoseko kondearentzako eskaintza 1616ko apirilak 19an, hil baino lau egun lehenago, non bizitzari agur esaten dion honako bertso hauek aipatuz:

Jada oina ointokian jarria,
hiltzeko gogoz,
jaun handi, hau idazten dizut.

Los trabajos de Persiles y Sigismundan, 1617an ia aldi berean Madrilen, Bartzelonan, Lisboan, Valentzian, Iruñean eta Parisen argitaratua, maitasun eta abenturazko istorio bat kontatzen da. Bertan, Persilesek eta Sigismundak, printze eskandinaviarrak, Erromara erromesaldia egiten dute ezkondu aurretik izpiritu purifikazio bat lortzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]