Los tramposos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Los tramposos
Datuak
Jatorrizko izenburua Los tramposos
Izenburua euskaraz Iruzurgileak
Urtea 1959
Generoa Komedia
Herrialdea EspainiaEspainia
Iraupena 88 minutu
Banatzailea Ágata Films
Zuzendaria
Pedro Lazaga
Ekoizleak
José Luis Dibildos
Gidoilariak
Antón García Abril
Aktoreak
Tony Leblanc
Antonio Ozores
Concha Velasco
Laura Valenzuela
Venancio Muro
José Luis López Vázquez
Carlos Díaz de Mendoza
Argazkilariak
Manuel Merino
Jatorrizko hizkuntza
Gaztelania

Los tramposos (euskaraz Iruzurgileak) Pedro Lazaga espainiar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako antzezle nagusiak honako hauek izan ziren: Tony Leblanc, Antonio Ozores, Concha Velasco, Laura Valenzuela, Venancio Muro, José Luis López Vázquez eta Carlos Díaz de Mendoza.

Filma honetan Tony Leblanc eta Antonio Ozores aktoreek bi iruzurgile lotsagabe bikote bat antzeztu zuten, maitasunaren ondorioz heuren buruak bide onera eramaten saiatuko direlarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.


Virgilio (Tony Leblanc) eta Paco (Antonio Ozores) ganora gutxiko bi iruzurgile dira, 1950eko hamarkadako amaieraldean Madrilen jendeari iruzur txikiak eginez bizian nolabait aurrera egiten saiatzen direlarik, nahiz eta batzutan Carabancheleko espetxera "bisitatxoren" bat egin, heuren bizitza nahiko alaia da. Halere, Virgilio iruzurgilea Julita (Concha Velasco) neska gazteaz maiteminduko da, Pacoren arreba dena, neska honek bere anaiaren bizimodua begi txarrez ikusirik, Paco anaia eta bere adiskidea de Virgiliok bizimodu zintzora bidetzeko konbentzituko dituelarik. Lasterrera heuren odola saltzea sosak ateratzeko lanbide ona ez dela garbi geldituko da (aurretik genealogia salmenta negozio batekin huts egin dutelarik), hortaz heuren negozioa sortzea erabakiko dute. Julita eta bere laguna den Katy (Laura Valenzuela) bidai agerntzia batean mekanografo lanean dabiltzela ikusirik, bi iruzurgileek heuren turismo enpresa irekitzea erabakiko dute, VIRPA (Virgilio eta Paco), Madrilera datozen turistentzako bidai gidaiatuak antolatuz. Horretarako autobus-gidari bati autobus bat alokatuko dute (Katyren diruarekin eta neska koittadua kide kapitalista delarik). Hurrengo egunean, turista talde bat osatzea lortzen dutenean, gidaria aurkeztu eta bere autobusa hileta baterako behar duela esango die. Nola edo hala, Virgilio eta Pacok turista taldea turismo ibilbideko geltoki bat balitz bezala hiletara eramango dituzte. Ondoren, iruzurgile bikoteak turistak taberna batetara espainiar ardoa dastatzera eramango dituzte (kopuru handietan). Nahiz eta aurretik prestatutako ibilbideko inongo lekutatik ez iragan izan, turistak bapateko ibilbide harekin oso gustura gelditu eta negozio hura sekulako arrakasta bilakatuko da, hortaz Julita eta Katyren nagusiak bi iruzurgileen lehia gogorraren beldurrez, bere enpresan zonaldeko zuzendariorde gisa kontratatuko ditu. Filmaren amaieran bi iruzurgileak bi neslakalgunekin Madrileko etorbide batetan bikote bakoitzak auto bana dituztela pozik eta alai agertuko dira.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Aguilar kritikariak Guía del cine español liburuan aipatutakoaren arabera, filma hau "bere erara, klasiko bat" omen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guía del cine español. Aguilar, Carlos. 1023 orrialde. Catedra argitaletea, 2007. isbn=978-84-376-2419-8 (Gaztelaniaz)