Lost telesaileko atalen zerrenda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jarraian Lost telesailaren atalen zerrenda dago, bere 121 atalak sei denboraldietan zehar. Atal bakoitzarekin batera zuzendaria, gidoilaria, pertsonaia nagusia eta laburpena adierazita.

Denboraldien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Emisio data
1 25 20042005
2 24 20052006
3 23 20062007
4 14 2008
5 17 2009
6 18 2010

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoigilea(k) Pertsonaia
nagusia(k)
Emisio data Kodea
1 «Pilot, Part 1» 
"Pilotua 1"
J. J. Abrams Jeffrey Lieber, J. J. Abrams eta Damon Lindelof (istorioa)
J. J. Abrams eta Damon Lindelof (gidoia)
Jack Shephard 2004ko irailaren 22 101

Oceanic Airlines-en 815 hegaldiak, Sidneytik Los Angelesera doan hegazkin komertzialak, bere bidaian turbulentziak izan eta Ozeano Bareko irla tropikal batean jotzen du lur. Istripua larria izanagatik ere, 48 lagunek biziraungo dute. Jack, Kate eta Charlie oihanean zehar barneratuko dira hegazkinaren kabinaren bila, bertan aurkituko duten transzeptorearen bidez laguntza eskatzeko. Hau topatutakoan, oraindik bizirik dagoen pilotua ikusiko dute, baina laister munstro ikaragarri batek hilko du. Hil aurretik ordea hegazkinak okerreko bidean egin duela bidea eta beraz, okerreko lekura joango direla haien bila esaten die. Flashbackek Jack erakutsiko dute hegazkinean, honek istripua izan aurretik. 

2 «Pilot, Part 2» 
"Pilotua 2"
J. J. Abrams Jeffrey Lieber, J. J. Abrams eta Damon Lindelof (istorioa)
J. J. Abrams ets Damon Lindelof (gidoia)
Charlie Pace
Kate Austen
2004ko irailaren 29 102

Kate, Sayid, Sawyer, Charlie, Shannon eta Boone transzeptorearekin seinalea bidaltzeko leku garaiago baten bila doaz. Bidean hartz zuri baten erasoa jasango dute, Sawyerrek pistola batekin hilko duena. Azkenean, ezin izango dute seinalerik bidali beste seinale batek oztopo egiten dielako, duela 16 urte emakume frantses batek utzitako laguntza eskaerak. Hondartzan zaurituta dagoen FBI-ko agente batek Jacki Kateri buruz galdetuko dio. Flashbacketan Kate hegazkinean agentearen zaintzapean zegoela eta Charlie heroinazalea dela ikusten da. 

3 «Tabula Rasa» 
"Tabula rasa"
Jack Bender Damon Lindelof Kate Austen 2004ko urriaren 6 103

Jackek Katen iragana ezagutzen du, hau da, iheslaria dela. Agentea oso larri dago eta Sawyerrek tiro egiten dio sufrimentuari amaiera eman nahian. Hil beharrean ordea, larritasuna areagotzea besterik ez du lortzen eta Jackek bere bizitza salbatzea ezinezkoa dela ikusita Sawyerrek hasitakoa bukatu beharko du. Flashbacketan Katen bizitza ikusten da Australiako baserri batean FBI-ko agenteak harrapatu aurretik. 

4 «Walkabout» 
"Expedizioa"
Jack Bender David Fury John Locke 2004ko urriaren 13 104

Hegazkinaren fuselajeari su ematen diote barruan zeuden hildakoen gorpuak usteltzen hasita zeudelako. Locke basurde ehizara joaten da oihanera janaria izan dezaten eta munstroarekin topatzen da. Flashbacketan Lock hegazkin istripuaren aurretik gurpildun ahulki batean zegoela ikusten da, baina berau gertatu ondoren osasuntsu dago. 

5 «White Rabbit» 
"Untxi zuria"
Kevin Hooks Christian Taylor Jack Shephard 2004ko urriaren 20 105

Boonek jadanik gutxitzen hasitako taldearen ur-horniketa lapurtzen du lagundu asmoz, baina honek arazoak ekarriko ditu denen artean. Jackek lo egiteko arazoak ditu eta oihanean barrena sartuko da hildako aitaren espektroaren atzetik. Horretan dabilela, edateko egokia den ura dagoen kobazulo bat aurkituko du. Flashbacketan Jack Australian ikusten da bertan hil zen bere aitaren gorpuaren bila joanda. 

6 «House of the Rising Sun» 
"Sortaldeko ekiaren etxea"
Michael Zinberg Javier Grillo-Marxuach Sun Hwa-Kwon 2004ko urriaren 27 106

Taldea bitan banantzen da, batzuk kobazulora bizitzera doazen bitartean beste batzuk hondartzan jarraituko dute. Jin eta Michaelen artean liskarra izango da Sunen aitaren ordularia dela eta. Jin eta Sunek koreeraz bakarrik hitz egiten dutenez, ez dute elkar ulertzen. Liskarrari amaiera Sunek Michaeli bere sekretua kontatzean emango zaio, hau da, ingelesez dakiela. Lockek Charlieren drogazaletasuna ezagutuko du eta heroina uzteko konbentzituko du. Flashbacketan Sun eta Jinen bikote arazoak ikusten dira eta hori dela eta, Sunek Jin uzteko zuen asmoa. 

7 «The Moth» 
"Sitsa"
Jack Bender Jennifer Johnson
Paul Dini
Charlie Pace 2004ko azaroaren 3 107

Charlie heroina utzi ostean abstinentzia sindromearekin dago. Jack kobazuloan harrapatuta geratuko da hau eraitsi eta gero, eta Charliek bere bizia arriskatuko du honi laguntzeko. Saydek laguntza seinalea bidaltzeko lanean jarraituko du. Flashbacketan Charlie eta bere anaia ikusten dira beren rock taldearekin. Hasieran, Liam Charlieren anaia zen drogatan sartuta zegoena baina denborarekin Charlie bera ere sartzen da. Charlie Australiara joaten da bere anaiari taldea berriro elkartzeko proposatzera, baina honek jadanik drogaren mundutik aterata dagoenez, bizkarra ematen dio. 

8 «Confidence Man» 
"Iruzurgilea"
Tucker Gates Damon Lindelof James "Sawyer" Ford 2004ko azaroaren 10 108

Shannonen inhalagailua desagertu egin da. Sayidek Sawyer izan dela uste du eta torturatu egiten du aitor dezan, baina honek Kateri ez dela bera izan esaten dio. Katek Sawyerrek duen eskutitz bat aurkitzen du, hau haur batek idatzitako da eta Sawyerri zuzenduta dago. Sawyer ordea ez da bere benetako izena eta eskutitza berak idatzitakoa da egunen batean benetako Sawyerry eman nahi diona. Flashbacketan Saywer bikote bati iruzur egin nahian ikusten da, baina haur bat dutela jakitean atzera egiten du.. 

9 «Solitary» 
"Bakarti"
Greg Yaitanes David Fury Sayid Jarrah 2004ko azaroaren 17 109

Sayid Sawyer torturatu eta gero taldetik urruntzen da oihanean sartuz, zer dagoen behatzeko. Hondarretan lurperatutako kable bati jarraituz tranpa batean erortzen da. Tranpa honen egilea laguntza eskaria egin zuen emakume frantsesa da. Honek zientzialarien talde batekin iritsi zela irlara kontatzen dio eta berarekin joandako guztiak gaixotasun batekin hil zirela. Bitartean Hurleyk golf zelai bat eraikiko du bertan denbora pasa eta estresa murrizteko. Flashbacketan Sayid bere haurtzaroko laguna izan zen Nadia izeneko neska bat torturatzen ikusten da. Bukaeran ordea, ihes egiten lagunduko dio. 

10 «Raised by Another» 
"Beste baten esku hazia"
Marita Grabiak Lynne E. Litt Claire Littleton 2004ko abenduaren 1 110

Sayid zaurituta itzuli eta taldearekin elkartzen da emakume frantsesaren berri emanez. Claire amesgaiztoak izaten hasiko da bere haurra arriskuan dagoela sinistera helduz. Hurleyk hegazkinean zihoazten eta bizirik iraun duten bidaiarien zentsua egiten du eta Ethan ez zihoala bertan konturatzen da. Flashbacketan Claire haurdun dagoela konturatzen den momentua ikusten da. Une horretan bere mutil-lagunak bakarrik utziko du eta Clairek igarle batengana joko du. Honek hasieran haurra berak hazi behar duela esaten badio ere, gero haurra adopzioan emateko esaten dio Estatu Batuetako bikote bati. 

11 «All The Best Cowboys Have Daddy Issues» 
"Cowboy onenek guraso auziak dituzte"
Stephen Williams Javier Grillo-Marxuach Jack Shephard 2004ko abenduaren 8 111

Ethanek Claire eta Charlie bahitu eta gero, alde batetik Jack eta Kate eta bestetik Locke eta Boone irteten dira haien bila. Jack Ethanekin topatuko da eta honek bere atzetik jarraituz gero banan-banan denak hilko dituela mehatxu egiten dio. Kate eta Jackek Charlie zuhaitz batetik zintzilik aurkituko dute eta Jackek bizia salbatuko dio. Locke eta Boonek lurrean ate bat aurkituko dute. Flashbacketan Jackek bere aita ospitaleko kontseiluaren aurrean salatzen du edanda operatu eta gaixoa hiltzeagatik. 

12 «Whatever the Case May Be» 
"Dena dela eta"
Jack Bender Damon Lindelof
Jennifer Johnson
Kate Austen 2005eko urtarrilaren 5 112

Igerian ari direla Sawyer eta Katek FBI-ko agentearen maleta aurkitzen dute. Maleta itxita dago eta ezin dute ireki, gainera Sawyerrek ez dio Kateri utzi nahi. Jackek Kate lagunduko diola esaten dio barruan zer dagoen erakusten badio. Bertan jostailuzko hegazkintxo bat dago eta Katek berak maite zuen eta hil zuen gizonarena dela esaten dio. Shannonek Sayid emakume frantsesaren mapak itzultzen lagunduko dio. Flashbacketan Kate jostailuzko hegazkintxoa berreskuratzeko banku bat lapurtzen ikusten da. 

13 «Hearts and Minds» 
"Bihotzak eta gogoak"
Rod Holcomb Carlton Cuse
Javier Grillo-Marxuach
Boone Carlyle 2005eko urtarrilaren 12 113

Shannon eta Sayiden arteko harremana gero eta estuagoa da. Boonek oihanean aurkitutako atearen berri eman nahi dio bere arrebari, baina Locke ez dago ados. Honek aluzinazioak sortuko dizkion zerbait ematen dio gazteari eta horren ondorioz, Shannon eta bera arriskuan daudela uste izango du. Flashbacketan Boone eta Shannonen arteko harreman zaila ikusten da. Boonek Shannon jipoitzen duen gizonari dirua emango dio neska bakean utz dezan, baina gero dena Shannonek dirua ateratzeko prestatutako iruzur bat dela konturatzen da. Boone maiteminduta dago eta Shannoekin oheratzen da. 

14 «Special» 
"Berezia"
Greg Yaitanes David Fury Michael Dawson
Walt Lloyd
2005eko urtarrilaren 19 114

Michaelek Walt Lockekin aiztoak botatzen ibiltzeagatik zigortu egiten du. Waltek haserre alde egiten du eta Locken laguntzarekin bere bila irtetean da Michael. Walt arriskuan jartzen bada ere, Locki esker dena ondo ateratzen da. Locke eta Boonek Claire topatzen dute oihanean. Flashbacketan Michaelek Walten amarekin zuen harremana ikusten da. Banandu ondoren Walten ama atzerrira joan eta beste batekin ezkondu zen Michael eta semearen harremana oztopatuz. Urte batzuk beranduago hil egin zen eta haren senarrak Walt aitarekin bidali zuen “berezia” zela eta. 

15 «Homecoming» 
"Ongietorria"
Kevin Hooks Damon Lindelof Charlie Pace 2005eko otsailaren 9 115

Claire taldearekin da berriz baina amnesia du eta eta ez da hegazkin istripuaren ondorengo ezertaz gogoratzen. Charlie Ethanekin topatzen da eta honek Claire itzuli ezean Jacki egindako mehatxua beteko duela dio. Segurtasun neurriak hartu arren taldeko lagun bat hilda agertuko da. Claire amu gisa erabiliz tranpa bat prestatuko dute Ethan harrapatzeko, baina honekin hitz egin aurretik Charliek mendekua hartuko du bera erahilez. Flashbacketan Charlie dirudun familiako neska bati iruzur egin nahian ikusten da drogatarako dirua behar duelako. 

16 «Outlaws» 
"Baztertuak"
Jack Bender Drew Goddard James "Sawyer" Ford 2005eko otsailaren 16 116

Sawyer Kateren laguntzarekin basurde baten atzetik dabil akabatzeko, baina azkenean bizirik uzten du. Australian egon zen garaian Jacken aita ezagutu zuela konturatzen da hau hil aurretik. Flashbacketan Sawyerrek haurra zela bere aitak ama nola hil zuen eta ondoren bere buruaz beste nola egin zuen ikusi zuela ikusten da. Zoritxar hau Saywer delako batek amari egindako iruzurraren jarraipena izan zen. Horregatik Sawyer Australiara gizon hura aurkitu eta hiltzeko asmoarekin joan zen, nahiz eta gezurra esan zioten eta okerreko gizona hiltzen amaitu zuen. 

17 «...In Translation» 
"Itzulpenean…"
Tucker Gates Javier Grillo-Marxuach
Leonard Dick
Jin-Soo Kwon 2005eko otsailaren 23 117

Irlatik irteteko Michael eraikitzen ari den baltsari norbaitek su ematen dio. Denek Jin izan dela uste dute eta Michaelek jo egin du. Sunek bere senarra defendatzen du eta denak ingelesez dakiela konturatuko dira. Waltek Locki bera izan dela erruduna aitortzen dio. Flashbacketan Jinek Sunen aitarekin lan egiten zuela ikusten da. Aitaginarreba pozik edukitzeko atseginak ez zitzaizkoion gauzak egin behar izaten zituen, besteren artean zorrak zituen gizon bat jipoitu. 

18 «Numbers» 
"Zenbakiak"
Dan Attias Brent Fletcher
David Fury
Hugo "Hurley" Reyes 2005eko martxoaren 2 118

Hurleyk Rousseauren paper batzuetan 4, 8, 15, 16, 23, 42 zenbakiak ikusten ditu, urte batzuk lehenago berak loteria irabazteko erabili zituen berdinak. Horrela, emakume frantsesaren bila irtengo da, Jack, Sayid eta Charlie atzetik dituela eta honek zenbaki horiek irrati emisio batean entzun zituela esaten dio irlara heldu aurretik. Flashbacketan Hurleyk loteria nola irabazten duen ikusten. Hala ere, diru guzti horrek zoriontasuna baino gehiago zoritxarra ekarriko dio mutilari. Orduz geroztik, gauza txarrak baino ez baizaizkie gertatuko bere ingurukoei. 

19 «Deus Ex Machina» 
"Deus ex machina"
Robert Mandel Damon Lindelof
Carlton Cuse
John Locke 2005eko martxoaren 30 119

Locke eta Boonek amildegi baten ertzean hegazkin txiki bat aurkitzen duten momentuan, Lockek hanketako sentikortasuna galtzen du. Boone bertara igo eta irrati bidez laguntza eskatzen du, baina hegazkina erori eta larri zauriturik geratzen da. Lockek Boone kobazulora eramaten du baina Jackek zer gertatu den galdetzean gezurra esaten dio. Flashbaketan Lockek bere aita ezagutzen du eta honek semeak berari giltzurrun bat ematea lortzen du gero bizkarra emateko. 

20 «Do No Harm» 
"Minik ez eragin"
Stephen Williams Janet Tamaro Jack Shephard 2005eko apirilaren 6 120

Lockek Jacki oihanean aurkitutako atearen berri ematen dio. Jackek ahalegin handiak egin arren Boone hil egiten da. Shannon eta Sayidek afari erromantiko bat egiten dute eta Shannon bere anaiaren heriotzaz ohartzean lur jota geratzen da. Clairek umea izango du oihanean Kateren laguntzarekin. Flashbacketan Jack Sarahrekin ezkontzen ikusten da, mediku guztiek ezinezkoa zela esan eta gero berak sendatutako neskarekin. 

21 «The Greater Good» 
"Ahalik eta onena"
David Grossman Leonard Dick Sayid Jarrah 2005eko maiatzaren 4 121

Locke Boonen hiletara agertzean Jackek eraso egiten dio gezurra esan ziiolako. Lockek Shannoni barkamena eskatzen dio, baina hau mendekua hartzen saiatzen da pistola bat lapurtu eta bera hiltzera joanez. Sayideek hilketa hau eragozten du eta ondoren, Lockeri oihaneko atea non dagoen erakusteko agintzen dio. Flashbacketan Sayid CIA eta Australiako zerbitzu sekretuentzat lanean ikustean da. Bere lagun bati traizioa egingo dio Nadia, torturatu zuen neska, non dagoen jakitearen truke. 

22 «Born to Run» 
"Ihes egiteko jaioa"
Tucker Gates Javier Grillo-Marxuach (istorioa)
Edward Kitsis y Adam Horowitz (gidoia)
Kate Austen 2005eko maiatzaren 11 122

Jacki oihaneko atea erakusten diote eta ireki egin behar dela dio. Michael norbaitek pozointzen du eta hasieran Sawyer izan dela uste badute ere, honek hegazkinean atxilotuta zihoan pertsona Kate zela kontatzen die denei eta susmoak berarengana zuzentzen dira. Azkenean Jackek pozoia Sunek jarri zuela jakiten du Jin irla gelditzea nahi zuelako. Waltek iritziz aldatu eta jadanik ez du irlan gelditu nahi, aitari lehen baltsa berak erre zuela aitortzen dio. Flashbacketan Kate gaixorik dagoen bere ama bisitatzera joaten da, baina polizia atzetik duenez ezin du ikusi. Bere txikitako lagun bati esker ospitalean bisita egingo dio baina polizia ohartu egingo da eta ihesari emango diote. Istripua izango dute, bertan bere laguna hil egingo da eta Katek ihesean jarraituko du. 

23 «Exodus - Part 1» 
"Exodoa 1"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Pertsonaia desberdinak 2005eko maiatzaren 18 123

Rousseau taldearengana iristen da eta “Besteak” etorriko direla esaten die. Bera irlara heldu zenean haurdun zegoela eta ke beltz bat ikusi ondoren, “Besteak” etorri eta haurra kendu ziotela kontatzen die. Oihaneko atearen berri jakitean, hura irekitzeko dinamita dagoen lekura eramaten du taldetxo bat. Dinamita Black Rock izeneko esklabuen itsasontzian dago, baina harrigarriena itsasontzi hau irlaren barren-barrenean dagoela da. Michael, Walt, Jin eta Sawyer baltsan laguntza bila abiatzen dira. Flashbacketan pertsonaia desberdinen momentuak ikusten dira istripua izan zuen hegazkinera igo aurreko momentuetan. 

24/25 «Exodus - Part 2» 
"Exodoa 2"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Pertsonaia desberdinak 2005eko maiatzaren 25 124/125

Rousseauk Black Rock utzi eta Claireren semea bahitzen du. Sayid eta Charlie atzetik doaz umea berreskuratzeko baina bidean amildutako hegazkinarekin topatzen dira. Sayid droga trafikatzaileen hegazkina zela ohartzen da eta heroina dagoela bertan. Charliek bertatik heroina hartu eta gorde egiten du. Haurra aurkitu eta Claire itzultzen diote. Baltsakoak ezezagun batzuekin topatzen dira, hauek Walt bahitu, Sawyerri tiro egin eta baltsari su ematen diote. Bitartean Jack, Kate, Locke eta Hurleyk dinamita erabiliz oihaneko atea irekitzea lortzen dute. Flasbacketan pertsonaia desberdinen istripu aurreko momentuak ikusten dira. 


Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio data Kodea
26 «Man of Science, Man of Faith» 
" Zientzia gizona, fede gizona "
Jack Bender Damon Lindelof Jack 2005eko irailaren 21 201

Jack, Kate eta Locke oihaneko atean bera jaitsi eta bertan Desmond izeneko gizon bat bizi dela ikusten dute. Shannoni txakurrak ihes egiten dio eta bere atzetik dihoala Walt ikusten du oihanean. Flashbacketan Jack bere emaztea izango dena sendatzen dabilen garaia ikusten da. Korrika egitera irtendako gau batean Desmondekin egiten du topo. 

27 «Adrift» 
"Noraezean"
Stephen Williams Steven Maeda
Leonard Dick
Michael 2005eko irailaren 28 202

Michael eta Sawyer, azken hau zaurituta, itsasoan noraezean daude, Jin eta Walten arrastorik gabe. Lehorrera iristean Jin korrika ikusten dute bere atzetik gizon bat duela. Oihaneko atearen azpian bunker bat dago eta bertan 108 minuturo Hurleyk loteria irabazteko erabili zituen zenbakiak sartu behar den ordenagailu bat dago. Flashbacketan Michaelek Walten amari haurraren zaintza nola ematen dion ikusten da honek bi urte dituenean. 

28 «Orientation» 
"Orientazioa"
Jack Bender Javier Grillo-Marxuach
Craig Wright
Locke 2005eko urriaren 5 203

Jack eta Lockek bunkerra 70. hamarkadan Dharma ekimena izeneko talde bateko zientzialari batzuk irlako anormaltasun magnetikoak aztertzeko eraiki zutela jakiten dute. Pertsona talde batek Michael, Sawyer eta Jin harrapatzen dituzte. Hasieran “Besteak” direla uste duten arren, beren hegazkin berean baina atzeko aldean zetozen bidaiariak direla esaten diete. Flashbacketan Lockek bere aitarekin duen harreman ikusten da honek giltzurruna kentzeko iruzur egin eta gero. Helen bere bikotekideak egoera hau gainditzen lagundu nahi dio baina Locke ez da aurrera jarraitzeko gai. 

29 «Everybody Hates Hugo» 
"Denek gorroto dute Hugo"
Alan Taylor Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hurley 2005eko urriaren 12 204

Hezgazkinaren atzeko aldean zihoazen pertsonek Michael, Sawyer eta Jin Dharma ekimenaren utzitako beste estazio batera eramaten dituzte. Hurleyk bunkerrean aurkitutako janaria denen artean banatzeko lana du eta honek buruhauste asko emango dizkio. Claire eta Shannonek barruan mezuak zituen baltsan eraman zuten botila aurkitzen dute. Flashbacketan Hurleyren loteria irabazi aurreko bizitza eta irabaztean bere lagun onenarekin zuen harremanaren okertzea ikusten dira. 

30 «...And Found» 
"...eta aurkituak"
Stephen Williams Carlton Cuse
Damon Lindelof
Jin eta Sun 2005eko urriaren 19 205

Michael Walten bila abiatzen da eta Jin eta Eko Jauna bere atzetik doazela “Besteak” entzun eta pasatzen somatzen dituzte. Sunek bere ezkon eraztuna galtzen du baina azkenean aurkitzen du. Flashbacketan Jin eta Sunen bizitza ikusten da elkar ezagutu aurretik. 

31 «Abandoned» 
"Bertan behera utzia"
Adam Davidson Elizabeth Sarnoff Shannon 2005eko azaroaren 9 206

Shannonek Walt irlan dagoela uste du eta bere bila dabil. Sawyerren zauriak okerrera egin du eta hilzorian dago. Hegazkinaren atzeko aldekoak Sawyer eta besteekin batera hondartzako taldearekin elkartzeko bidean jartzen dira. Ana Luciak nahi gabe tiro egiten dio Shannoni eta hau hil egiten da Sayiden besoetan. Flashbacketan Shannonen aitaren heriotza ikusten da eta bere amaordearekin diruagatik izango dituen arazoak. 

32 «The Other 48 Days» 
"Beste 48 egunak"
Eric Laneuville Damon Lindelof
Carlton Cuse
Hegazkinaren atzeko aldeko bidaiariak 2005eko azaroaren 16 207

Istripuaren ondorengo 48 egunak kontatzen dira baina hegazkinaren atzeko aldekoan zihoazten pertsonen ikuspunututik. Hainbat gauetan “Besteak” beraien kanpamentuan sartu eta zenbait pertsona bahitu zituzten. Azkenean utzita zegoen Dharma estazio batera mugitu ziren arte. 

33 «Collision» 
"Talka"
Stephen Williams Javier Grillo-Marxuach
Leonard Dick
Ana Lucía 2005eko azaroaren 23 208

Eko Jaunak Sawyer bunkerrera eramango du sendatu dezaten. Shannonen heriotzak Sayid eta Ana Luciaren artean hasieratik bereizketa bat sortzen du. Flashbacketan Ana Lucia polizia dela ikusten da. Haurdun zegoela gaizkile batek tiro egin zion eta haurra galdu zuen, ondorioz mendekua hartu zuen gizon hura odol hotzean hilez. 

34 «What Kate Did» 
"Katek egin zuena"
Paul Edwards Steven Maeda
Craig Wright
Kate 2005eko azaroaren 30 209

Shannonen hileta ospatzen dute eta Ana Lucia ez da bertara agertzen. Kate zauritutako Sawyer zaintzeaz arduratzen da eta erotzen ari dela pentsatzen hasten da. Michaelek ordenagailuaren bidez Waltekin kontaktatzen du. Flashbacketan Kateren krimena zein izan zen ikusten da. Bere aita bortitza hil zuen eta ondoren, bere amak salatu egin zuen. 

35 «The 23rd Psalm» 
"23. salmoa"
Matt Earl Beesley Carlton Cuse
Damon Lindelof
Eko 2006ko urtarrilaren 11 210

Charliek Eko Jauna drogak dituen hegazkineraino eramaten du eta bertan Eko Jaunak bere anaiaren gorpua aurkitzen du. Charliek barnean droga duen Ama Birjin bat hartzen du eta Clairek hau aurkitzean beragan zuen konfidantza galtzen du. Flashbacketan Eko Nigerian droga trafikatzailea zela ikusten da. Han izandako liskar batean apaiza zen bere anai hil zuten eta gero irlan aurkitu duten hegazkinera igo zuten bere gorpua, 

36 «The Hunting Party» 
"Ehiza taldea"
Stephen Williams Elizabeth Sarnoff
Christina M. Kim
Jack 2006ko urtarrilaren 18 211

Michael Walten bila abiatzen da taldea utzita. Jack, Sawyer eta Locke bere atzetik ateratzen dira baina “Besteak” topatzen dituzte. Hauek Kate harrapatu dute eta bera askatzearen truke armak nahi dituzte. Azkenean hondartzara itzultzen dira denak Michael gabe. Flashbacketan Jackek bere emaztearekin izandako arazoak ikusten dira eta nola hark azkenean Jack uzten duen. 

37 «Fire + Water» 
"Sua + Ura"
Jack Bender Edward Kitsis
Adam Horowitz
Charlie 2006ko urtarrilaren 25 212

Charliek Claireren semea arriskuan dagoela egiten du amets. Hortik aurrera Aaron bataiatzeko beharra izango du. Clairek Charliek drogak hartzen jarraitzen duela pentsatzen du. Sawyerrek Hurleyri Libbyrekin duen harremanean laguntzen dio. Flashbacketan Charlie bere musika taldearekin galdutako arrakasta berreskuratu nahian ikusten da.. 

38 «The Long Con» 
"Iruzur handia"
Roxann Dawson Steven Maeda
Leonard Dick
Sawyer 2006ko otsailaren 8 213

Sunek ezusteko eraso bat jasatean tentsio handia sortuko da taldean armen kontrolari dagokionez. Horren guztiaren atzean Sawyer eta Charlie egongo dira. Bata armen kontrolaren jabe izateko asmoarekin eta bestea Locken gainean mendekua hartzeko. Flashbacketan Sawyer emakume bati iruzur egiten ikusten da, nahiz eta berarekiko sentimenduak eduki. 

39 «One of Them» 
"Besteen artekoa"
Stephen Williams Damon Lindelof
Carlton Cuse
Sayid 2006ko otsailaren 15 214

Sayidek bunkerrera Rousseauk harrapatutako gizon bat eramaten du. “Besteak” taldekoa dela uste duenez torturatu egiten du Henry Gale izeneko gizona, baina ez du ezer garbirik ateratzea lortzen. Horrek, orde ez du bere ustea aldatuko. Flashbacketan Sayid Iraken lehen aldiz pertsona bat torturatzen ikusten da. 

40 «Maternity Leave» 
"Amatasun galdua"
Jack Bender Dawn Lambertsen Kelly
Matt Ragghianti
Claire 2006ko martxoaren 1 215

Aaron gaixotzean Claire, Kate eta Rousseau Claire bahituta eduki zuten utzitako Dharma estaziora doaz botika bila. Jack eta Lockek bunkerrean duten gizonagatik eztabaidatzen dute. Flashbacketan Claire bahituta egon zen aldia ikusten da. Bahiketa hartatik Rousseau eta “Besteekin” bizi den bere alabaren laguntzarekin lortzen du alde egitea. 

41 «The Whole Truth» 
"Egia osoa"
Karen Gaviola Elizabeth Sarnoff
Christina M. Kim
Sun 2006ko martxoaren 22 216

Ana Lucia, Sayid eta Charlie Henry Galeren globoaren bila irteten dira bere bertsioa egiaztatzeko. Sun haurdun dagoela konturatzen da. Flashbacketan Sun eta Jinek haur bat izan nahi dute baina frogak egin ostean Jin antzua dela jakiten du Sunek, nahiz eta berari gezurra esaten dion. 

42 «Lockdown» 
"Itxialdia"
Stephen Williams Carlton Cuse
Damon Lindelof
Locke 2006ko martxoaren 29 217

Bunkerra alarma egoeran sartu eta ate bat ixten da Locke bere azpian harrapatuta geratuz. Henry Galeri laguntza eskatzen dio Lockek ordenagailuan zenbakiak sartzeko. Ana Lucia, Sayid eta Charlie itzultzean Henry Gale gezurretan ari dela eta “Besteen” taldekoa dela diote. Flashbacketan Lockek Heleni berarekin ezkontzeko eskatzen dio baina honek uko egiten dio proposamenari Lockek bere aitarekin duen obsesioagatik. 

43 «Dave» 
"Dave"
Jack Bender Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hurley 2006ko apirilaren 5 218

Hurley eta Libbyren arteko harreman sendotzen ari da. Hurleyri Dave, bere irudimenezko laguna, agertzen zaio oihanean eta bere atzetik doa. Bere buruaz beste egitekotan dagoela Libbyk lagunduko dio. Lockeki ordenagailuan zenbakiak sartzeko zalantzak sortzen zaizkio. Flashbacketan Hurleyk psikiatrikoan izandako egonaldia ikusten da bere irudimenezko lagunarekin. 

44 «S. O. S.» 
"S. O. S."
Eric Laneuville Steven Maeda
Leonard Dick
Rose eta Bernard 2006ko apirilaren 12 219

Bernardek hondarretan zerutik ikusiko den laguntza seinale bat jarri nahi du baina Rosek ez dio bere babesik ematen. Rosek irlan geratu nahi du hara iritsi aurretik zuen minbizia irlan sendatu egin zaiola ziur baitago. Michael taldearengan itzultzen da. Flashbacketan Rose eta Bernard ezagutzen diren unea eta euren harremanaren hasiera ikusten da. Rosek minbizia zuen une horretan eta bikotea Australiara joan zen sendatzaile bat bisitatzera. 

45 «Two for the Road» 
"Ibilbiderako bi"
Paul Edwards Elizabeth Sarnoff
Christina M. Kim
Ana Lucía 2006ko maiatzaren 3 220

Michaelek “Besteak” oso babesgabe daudela dio. Henry Galek Ana Luciari eraso egiten dio. Michaelek pistolaz Ana Lucia hil eta Libby larriki zauritzen du eta ondoren, Henry Gale askatzen du. Flashbaketan Ana Lucia Jacken aitaren bizkartzaina izan zela ikusten da. 

46 «?» 
"?"
Deran Sarafian Damon Lindelof
Carlton Cuse
Eko 2006ko maiatzaren 10 221

Eko Jaunak eta Lockek Dharma ekimenaren beste estazio bat aurkitzen dute. Bertatik beste estazioak kontrolatzen dira kamara bidez. Jack Libbyren bizitza salbatu nahian dabil, baina azkenean hil egiten da. Flashbacketan Ekok apaiz moduan mirakulu bat aztertzen du Australian. 

47 «Three Minutes» 
"Hiru minutu"
Stephen Williams Edward Kitsis
Adam Horowitz
Michael 2006ko maiatzaren 17 222

Michaelek Jack, Kate, Sawyer eta Sayid Walt askatzera joateko konbentzitzen ditu. Ana Lucia eta Libbyren hiletan, Sayidek Michael “Besteekin” bat hartuta dagoela uste duela esaten dio Jacki. Sunek itsasontzi txiki bat ikusten du irlara hurbiltzen. Flashbacketan Michael “Besteekin” tratu bat egiten ikusten da. Berak Henry Gale askatu eta Jack, Kate, Sawyer eta Hurley haiengana eramanez gero, bere semea itzuliko zioten eta irlatik irteten utzi ere bai. 

48/49 «Live Together, Die Alone» 
"Elkarrekin bizi, bakarrik hil"
Jack Bender Carlton Cuse
Damon Lindelof
Desmond 2006ko maiatzaren 24 223/224

Michaelek Jack, Kate, Sawyer eta Hurley “Besteegana” eramaten ditu eta Hurley izan ezik denak preso hartzen dituzte. Michael eta Waltek irlatik itsasontzi batean ihes egiten dute. Desmond irlara itzultzen da eta hegazkin istripuaren erantzulea izan zela esaten die, egun hartan ordenagailuan zenbakiak berandu sartu zituelako. Lockek Eko Jaunari aurka eginez zenbakiak sartzeari uztea erabakitzen du eta ondorioz, bunkerra behera erortzen da. Flashbacketan Desmond irlara nola heldu zen eta bunkerrean nola bukatu zuen ikusten da. 

Hirugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio data Kodea
50 «A Tale of Two Cities» 
"Bi hiriren ipuina"
Jack Bender Damon Lindelof (istorioa)
J. J. Abrams eta Damon Lindelof (gidoia)
Jack 2006ko urriaren 4 301

Jack Dharma ekimenaren urazpiko estazio batean dago preso Juliet izeneko emakume batek itauntzen duen bitartean. Kate eta Sawyer kaiola batzuetan daude. Bunkerrean preso izan zuten gizonaren benetako izena Ben da eta “Besteen” liderra da. Flashbacketan Jacken dibortzioa ikusten da. Bere emaztea izandakoa bere aitarekin harremanetan dagoen susmoa du. 

51 «The Glass Ballerina» 
"Beirazko dantzaria"
Paul Edwards Jeff Pinkner
Drew Goddard
Jin eta Sun 2006ko urriaren 11 302

Benek Jacki irlatik irteteko aukera ematen dio. Kate eta Sawyer lan fisikoak egiten jartzen dituzte. Jin, Sun eta Sayid “Besteen” segadan erortzen dira eta itsasontzia lapurtzen diete. Flashbacketan Sunek aitak bere alabak maitale bat duela jakiten du eta Jini zergatik esan gabe hura akabatzeko agintzen dio. Azkenean maitaleak bere buruaz beste egingo du. 

52 «Further Instructions» 
"Argibide gehiago"
Paul Edwards Carlton Cuse
Elizabeth Sarnoff
Locke 2006ko urriaren 18 303

Locke, Desmond eta Charliek bunkerraren inplosioaren ondoren bizirik jarraitzen dute. Lockek Booneen irudipen bat izan eta gero Eko Jauna hartz zuri baten hatzaparretatik salbatuko du. Hurley kanpamentura itzultzen da eta Desmondek etorkizuna ikus dezakeela konturatzen da. Flashbacketan Locke komuna batean bizitzen ikusten da. 

53 «Every Man for Himself» 
"Norbera bere kabuz"
Stephen Williams Edward Kitsis
Adam Horowitz
Sawyer 2006ko urriaren 25 304

Sawyerri taupada-markagailu bat jarri diotela sinestarazten diote. Benek ihes egitea alferrikakoa dutela esaten dio Sawyerri irla nagusitik bananduta dagoen beste irla batean daudelako. Jack bere gordelekutik ateratzen dute “Besteetako” bati bizitza salbatzera eramateko. Flashbacketan Sawyerren espetxeko egonaldia ikusten. Han dagoela alaba bat duela jakingo du eta hasieran ez duela hartaz ezer jakin nahi esaten badu ere, gero dirua emango du berarentzat. 

54 «The Cost of Living» 
"Bizitzaren balioa"
Jack Bender Alison Schapker
Monica Owusu-Breen
Eko 2006ko azaroaren 1 305

Eko Jaunak bere anaia ikusten du irlan eta bere atzetik doa. Azkenean, ke beltzaren munstroa izango da ordea. Locke, Nikki eta Paulok Dharma ekimenaren beste estazio bat aurkitzen dute. Jackek Benen tumore bat operatzea nahi dute “Besteek”. Julietek operazio gelan Ben hiltzen uzteko eskatzen dio Jacki. Flashbacketan Ekoren anaiaren erahilketaren ondoren Eko apaiz gisa ibiltzen hasten da.. 

55 «I Do» 
"Nahi dut"
Tucker Gates Damon Lindelof
Carlton Cuse
Kate 2006ko azaroaren 8 306

Kate eta Sawyerrek sexu harremanak dituzte kaioletan eta Jackek bideo bidez ikusten du. Jack Ben operatzen ari dela Kate eta Sawyerren askapena eskatzen du, bestela Ben hiltzen utziko duelako. Flashbacketan Kate bizitza normal bat eraman nahian ikusten da. Ezkondu egiten da, baina azkenean ihes egiten du senarrari bere lehenaldiaren berri emanez. 

56 «Not in Portland» 
"Portlanden ez"
Stephen Williams Carlton Cuse
Jeff Pinkner
Juliet 2007ko otsailaren 7 307

Alexek Kate eta Sawyerri ihes egiteko kanoa bat ematen die hauek bere mutil-laguna askatzen lagundu ostean. Julietek Kate eta Sawyerren atzetik dabilen gizona hiltzen du. Jackek Ben operazioa amaitzen du. Flashbacketan Juliet irlara heldu aurretik ikusten da. Garai hartan ernalketan aditua zen medikua zen eta bere ahizpari haurdun geratzen laguntzen zion. 

57 «Flashes Before Your Eyes» 
"Begien aurrean flashak"
Jack Bender Damon Lindelof
Drew Goddard
Desmond 2007ko otsailaren 14 308

Charlie eta Hurleyk Desmond mozkortu egiten dute honek etorkizuna nola ikus dezakeen konta diezaieten. Flashback luze batean bunkerraren inplosioaren ondoren Desmondi zer gertatu zitzaion ikusten da. Desmondek bere bizitzako egun Pennyren ondoan bizitzen du berriro. Geroztik etorkizuna ikus dezake eta Charlieren bizitza salbatu nahian dabil. 

58 «Stranger in a Strange Land» 
"Atzerritar atzerriko lurretan"
Paris Barclay Elizabeth Sarnoff
Christina M. Kim
Jack 2007ko otsailaren 21 309

Julieti epaiketa bat egiten diote beraietako bat hiltzeagatik. Jack eta Beni esker ez diote heriotza zigorra ezarriko. Jack “Besteen” etxera joaten da haiekin. Kate, Sawyer eta Carlek kanpamentura bidean jarraitzen dute. Flashbacketan Jackek tailandian egin zuen tatuaiari buruzko istorioa ikusten da. 

59 «Tricia Tanaka Is Dead» 
"Tricia Tanaka hil da "
Eric Laneuville Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hurley 2007ko otsailaren 28 310

Kate eta Sawyer hondartzara heltzen dira. Hurleyk furgoneta zahar bat aurkitzen du eta Charlie, Sawyer eta Jinekin hau gidatzen ibiltzen da. Kate, Sayid eta Locke Jacken bila irteten dira. Flashbacketan Hurleyren aitaren itzulera ikusten da honek loteria irabazi eta gero. 

60 «Enter 77» 
"Sakatu 77"
Stephen Williams Carlton Cuse
Damon Lindelof
Sayid 2007ko martxoaren 7 311

Locke, Sayid eta Katek Dharma ekimenaren eraikin bat aurkitzen dute barruan pertsona batekin. Bertatik irtetean Lockek lehertarazi egiten du besteen haserrea sortuz. Hurley eta Sawyerrek ping pongean jolasten dute azken honek bere gauzak berreskuratu nahi dituelako. Flashbacketan Sayid Parisen berak torturatutako biktima batekin topatzen da. 

61 «Par Avion» 
"Par avion"
Paul Edwards Christina M. Kim
Jordan Rosenberg
Claire 2007ko martxoaren 14 312

Clairek Desmonden iragarpena ezagutzen du. Jacken bila doazela Kate, Sayid, Locke eta Rousseau “Besten” babes hesi soniko batekin topatzen dira. Lockek Mikhaili bultzatzen dio eremuan sartuz eta hilez. Flashbacketan Claireren aita Jacken aita dela ikusten da. Clairek amarekin istripua izan eta ospitalean dagoela ezagutuko du bere aita. 

62 «The Man from Tallahassee» 
"Tallahasseeko gizona"
Jack Bender Drew Goddard
Jeff Pinkner
Locke 2007ko martxoaren 21 313

Kate, Sayid eta Locke “Besteak” bizi diren lekura heltzen dira eta Jack bertan zoriontsu ikusten dute. Jack eta Juliet Benekin irlatik irtetako akordio batetara heltzen dira, baina Lockek urpekontzia lehertarazten du. Benek Locken aita gordeta duela esaten du. Flashbacketan Locken aitak semea leihotik behera bultzen duela ikusten da, hortik aurrera Locke gurpildun ahulkian geratuz. 

63 «Exposé» 
"Exposé"
Stephen Williams Edward Kitsis
Adam Horowitz
Nikki eta Paulo 2007ko martxoaren 21 314

Nikki eta Paulo hilda agertzen dira eta Hurley, Sawyer, Charlie eta Sunek misterioa argitu nahi dute. Charliek Suni bere erasoaren atzean Sawyer eta bera zeudela kontatzen dio. Flashbacketan Nikki eta Paulok aberats bati egindako iruzurra ikusten da. Diamanteengatik eztabaidatzen bukatzen dute, armiarma batek pozoina sartzen dien arte. Pozoinak ordu batzuetako paralisia eragiten du, ez heriotza, baina taldeak hau jakin gabe bizirik lurperatzen dituzte. 

64 «Left Behind» 
"Atzean utzia"
Karen Gaviola Damon Lindelof
Elizabeth Sarnoff
Kate 2007ko apirilaren 4 315

Lockek “Besteekin” batera haien etxetik alde egiten du. Kate Juliet lotuta oihanean agertzen da. Hurleyk Sawyerri besteekin bakeak egiten lagundu nahi dio. Flashbacketan Kate bere amarekin elkartzeko ahaleginak egiten ikusten da Sawyerren alabaren amaren laguntzarekin, baina bere amak ez du ezer jakin nahi berataz. 

65 «One of us» 
"Gutako bat"
Jack Bender Carlton Cuse
Drew Goddard
Juliet 2007ko apirilaren 11 316

Kate, Jack, Juliet eta Sayid kanpamentura itzultzen dira. Mesfidantza handia dago Julietekin eta Jack da babesa ematen dion bakarra. Claire gaixotu egiten da “Besteek” bere barnean jarri zuten inplante bati esker eta Julietek lagundu egingo dio bere konfidantza irabazteko. Flashbacketan Juliet irlara heldu zeneko garaia ikusten da. Berak etxera itzuli nahi du baina ez diote uzten. Benekin kanpamentuan infiltratzeko egindako tratua ere ikusten da. 

66 «Catch-22» 
"Heldu -22"
Stephen Williams Jeff Pinkner
Brian K. Vaughan
Desmond 2007ko apirilaren 18 317

Flashei jarraituz Desmondek Hurley, Charlie eta Jin oihanean zehar murgiltzeko konbentzitzen ditu. Bertan Naomi paraxutista aurkituko dute zaurituta. Kate Sawyerrekin itzuliko da Jack Julietekin ondo ematen deal ikusitakoan. Flashbacketan Desmond fraile zen garaia ikusten da monastegi batean eta bertan dagoela Penny ezagutuko du. 

67 «D. O. C.» 
"Kontzeptzio eguna"
Fred Toye Edward Kitsis
Adam Horowitz
Sun 2007ko apirilaren 25 318

Sunek irlan emakumeak haurdun geratutakoan hil egiten direla jakindakoan Julieti proba batzuk egiten uzten dizkio. Julietek proben berri ematen dio Beni grabazio baten bidez. Desmondek Mikhail ezagutzen du oihanean eta honek Naomirekin laguntzen dio. Naomik Hurleyri Oceanic 316 hegaldia urpean aurkitu zutela esaten dio eta bidaiari guztiak hiltzat jo zituztela. Flashbacketan Sun hiltzat jotzen zuen Jinen amaren txantaia jasaten ikusten da. 

68 «The Brig» 
"Generala"
Eric Laneuville Damon Lindelof
Carlton Cuse
Locke 2007ko maiatzaren 2 319

Locke kanpamentura itzuli eta Sawyer berarekin Black Rockera eramatea lortzen du. Bertan Locken aita dago eta Sawyerrek hil egiten du, hau benetako Sawyer baita. Flashbacketan Locke “Besteekin” bizitzen ikusten da. Benek haiekin geratu nahi badu bere aita hil behar duela esaten dio. 

69 «The Man Behind the Curtain» 
"Kortina atzeko gizona"
Bobby Roth Elizabeth Sarnoff
Drew Goddard
Ben 2007ko maiatzaren 9 320

Locke “Besteekin” itzultzen da eta Benek Jacob misteriotsua ezagutzeko txabola batetara eramaten du. Lockek ezin du Jacob ikusi baina entzun egiten du. Benek tiro egin eta hil delakoan bertan behera uzten du. Kanpamentuan Julieten joko bikoitza ezagututa ez dira berataz fido. Flashbacketan Ben umetan irlara heltzen ikusten da. “Besteekin” kontaktuan jartzen da eta urte batzuk beranduago haien aginduz Dharma ekimeneko partaide guztiak hiltzen ditu bere aita barne. 

70 «Greatest Hits» 
"Arrakasta onenak"
Stephen Williams Edward Kitsis
Adam Horowitz
Charlie 2007ko maiatzaren 16 321

Jack “Besteek” haurdun dauden emakumeak bahitu nahi dituztela jakiten du eta haiekin akabatzeko plan bat prestatzen du. Sayidek “Besteen” sisteman seinale bat bidaltzeko aukera bat aurkitzen du baina oso arriskutsua da. Charliek bere burua eskaintzen du Desmonden iragarpenak beteko direla jakinda. Flashbacketan Charlieren bost momentu oneneak ikusten dira, paper batean idazten dituenak Claireri emateko. 

71/72 «Through the Looking Glass» 
"Ispiluan barrena"
Jack Bender Carlton Cuse
Damon Lindelof
Jack 2007ko maiatzaren 23 322/323

Jackek “Besteen” aurka prestatutako erasoa gaizki ateratzen da eta Sayid, Jin eta Bernard bahitzen dituzte. Gainerakoak irrati dorrera doaz Rousseauren mezua kentzeko bertatik. Lockek Naomiri labankada bat ematen dio. Charliek Pennyrekin kontaktatzen du, beraien berri ematen die eta irlatik gertu dagoen itsasontzia ez dela berea jakiten du. Itota hil aurretik Desmondi abisua ematen dio. Sawyer, Juliet eta Hurleyk bahituak askatzen dituzte. Flashfordwardean irlatik atera ondoko Jacken zoritxarreko bizitza ikusten da. Amaieran Katerekin elkartzen da itzuli egin behar dutela esanez. 

Laugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio data Kodea
73 «The Beginning of the End» 
"Bukaeraren hasiera"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Hugo "Hurley" Reyes 2008ko urtarrilaren 31 401

Desmondek itsasontzia ez dela Pennyrena esatean taldea bitan banatzen da, bata Locke lidertzat duena eta bestea Jackekin. Hurley eta Claire Charlieren heriotzagatik triste daude. Flashforwardetan Hurley “Oceaniceko seiak” taldeko bat dela ikusten da, irlatik bizirik irtetea lortu zuten seietako bat Kate eta Jackekin batera. Haluzinazioak direla eta psikiatrikoan sartuko da bere borondatez. 

74 «Confirmed Dead» 
"Heriotza berretsia"
Stephen Williams Drew Goddard
Brian K. Vaughan
Daniel Faraday, Miles Straume, Charlotte Lewis, Frank Lapidus eta Naomi Dorrit 2008ko otsailaren 7 402

Zientzialari talde bat (Faraday, Miles, Charlotte eta Lapidus) helikopteroan heltzen da irlara. Flashbacketan heldu berrien bizitzak ikusten dira irlara heldu aurretik. Faraday fisikaria da, Milesek hildakoekin hitz egin dezake, Charlotte antropologoa da eta Lapidus hegazkin pilotua. 

75 «The Economist» 
"Ekonomista"
Jack Bender Edward Kitsis
Adam Horowitz
Sayid Jarrah 2008ko otsailaren 14 403

Locken taldea “Besteak” bizi ziren lekuan ezartzen da. Sayidek Lapidusekin irlatik irteteko tratua egiten du Charlotte itzultzearen truke. Sayd, Desmond eta Lapidus helikopteroan itsasontzira abiatzen dira. Flashforwardetan Sayid “Oceaniceko seietako” bat dela ikusten da eta Benentzat egiten du lan hiltzaile moduan. 

76 «Eggtown» 
"Eggtown"
Stephen Williams Elizabeth Sarnoff
Greggory Nations
Kate Austen 2008ko otsailaren 21 404

Katek Milesengandik kanpoko informazioa lortzen du, baina Sawyer berarekin haserretzen da eta Lockek bere taldetik botatzen du. Flashforwardetan Kate Aaron hezitzeaz arduratzen dela ikusten da eta baita bere delituen ondoriozko epaiketari aurre egiten ere. 

77 «The Constant» 
"Konstantea"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Desmond Hume 2008ko otsailaren 28 405

Itsasontzira heltzean Desmond 1996ko kontzientziara joaten da. Hurrengo orduetan 2004 eta 1996ko koentzientzien artean saltoka ibiliko da. 1996an Faradayrekin hitz egingo du eta honek hil nahi ez badu bi errealitatetan konstantea den zerbaitekin kontaktatu behar duela esaten dio. Konstatnte hori Penny izango da. 

78 «The Other Woman» 
"Beste emakumea"
Eric Laneuville Drew Goddard
Christina M. Kim
Juliet Burke 2008ko martxoaren 6 406

Juliet eta Jack Faraday eta Charlotten atzetik doaz, Dharma ekimenaren estazio elektrikora abiatzen baitira inorri ezer esan gabe. Lockek Ben giltzapean du eta azken honek Widmoreri buruz hitz egiten dio. Flashbacketan Julietek Benekin eta bere maitale Godwin eta honen emaztearekin dituen harremanak ikusten dira. 

79 «Ji Yeon» 
"Ji Yeon"
Stephen Semel Edward Kitsis
Adam Horowitz
Jin-Soo Kwon eta Sun-Hwa Kwon 2008ko martxoaren 13 407

Jin eta Sun Locken taldearekin elkartzekotan direnean Julietek Jini Sunek maitale bat izan zuela esaten dio. Desmond eta Sayidek itsasontziko kapitaina ezagutzen dute. Jinen flashbackean ospitalean amatasun sailean ikusten da. Sunen flashforwardean “Oceaniceko seietako” bat dela ikusten da Jin hilda dagoen bitartean. Bere haurra erditzen ere ikusten da. 

80 «Meet Kevin Johnson» 
"Ezagutu Kevin Johnson"
Stephen Williams Elizabeth Sarnoff
Brian K. Vaughan
Michael Dawson 2008ko martxoaren 20 408

Desmond eta Sayid itsasontzian Benen espiarekin aurkitzen dira aurrez aurre: Michael. Benek Alex, Carl eta Rousseau irlako tenplura bidaltzen ditu han seguru egongo direlakoan, baina bidean eraso bat jasaten dute eta Carl eta Rousseau hiltzen dituzte. Flashbacketan Michael irlatik irten eta New Yorkera iritsitakoan gertatu zena ikusten da. Walt berarekin haserretu eta gero Michael bere buruaz beste egiten saiatu zen hainbat aldiz irlara itzuli aurretik. 

81 «The Shape of Things to Come» 
"Etorriko denaren itxura"
Jack Bender Brian K. Vaughan
Drew Goddard
Benjamin Linus 2008ko apirilaren 24 409

Itsasontzitik etorritako mertzenario talde batek Locken taldea erasotzen du. Keamyk, mertzenarioen liderrak, Alex bahituta du eta Benek berak agindutakoa egiten ez duenean hil egiten du. Benek ke beltzezko munstroari deitzen dio. Flashforwardetan Ben Sayid hiltzaile moduan hartzen eta Widmoreri bere alaba hilko duela esaten ikusten da. 

82 «Something Nice Back Home» 
"Zerbait ona etxerako itzuleran"
Stephen Williams Edward Kitsis
Adam Horowitz
Jack Shephard 2008ko maiatzaren 1 410

Sawyer, Miles eta Claire kanpamentura doazela Claire desagertu egiten da hildako bere aitaren atzetik joanda besteak lo dauden bitartean. Jack apendizitisaz gaixotzen da. Flashforwardetan Jack eta Kateren arteko harremana okertzen ikusten da. 

83 «Cabin Fever» 
"Klaustrofobia"
Paul Edwards Elizabeth Sarnoff
Kyle Pennington
John Locke 2008ko maiatzaren 8 411

Locke, Ben eta Hurley Jacoben txabolara doaz. Bertan Lockeri irla mugitu behar duela esaten zaio. Flashbacketan Locke umetatik irlako liderra izatera zuzenduta zegoela ikusten da. 

84 «There's No Place Like Home - Part 1» 
" Etxean bezala inon ez 1"
Stephen Williams Damon Lindelof
Carlton Cuse
Oceaniceko seiak 2008ko maiatzaren 15 412

Kanpamentuko sei pertsona itsasontzira heltzen dira eta bertan lehergailuak daudela konturatzen dira. Kate eta Sayid “Besteekin” topatzen dira. Benek amore ematen du mertzenarioen aurrean. Flashforwardetan “Oceaniceko seiak” etxera itzulitako lehen momentuetan ikusten dira. 

85/86 «There's No Place Like Home - Part 2» 
" Etxean bezala inon ez 2"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Oceaniceko seiak 2008ko maiatzaren 29 413/414

Kate, Sayid eta “Besteek” Ben askatu eta mertzenarioak hiltzen dituzte. Sawyerrek helikopterotik salto egiten du igerian irlara itzuliz gainkarga dagoelako. Itsasontzia lehertu egiten da Jin eta Michael bertan daudela. Ben eta Lockek irla mugitzen dute eta hau desagertu egiten da. Kate, Jack, Sun, Hurley, Sayid, Aaron eta Desmond Pennyk erreskatatzen ditu. Flashforwardetan “Oceaniceko seiek” eta Waltek Locken bisita jasotzen dute irlara itzuli behar dutela esanez. Beilatokian, Jack ikustera joan den hilkutxan Jeremy Bentham izenarekin, Locke dago. 

Bosgarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio data Kodea
87 «Because You Left» 
"Joan zinetelako"
Stephen Williams Damon Lindelof
Carlton Cuse
Pertsonaia desberdinak 2009ko urtarrilaren 21 501

Irla mugitu eta gero, bertan geratutakoak denboran saltoak ematen hasten dira. Jack eta Benek “Oceaniceko seiak” elkartu eta irlara eraman nahi dituzte bueltan. Sayid eta Hurley segada batean erortzen dira. Kate eta Aaronek etxetik ihes egiten dute honi amatasun froga bat egiteko agindua heltzen zaionean. 

88 «The Lie» 
"Gezurra"
Jack Bender Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hurley 2009ko urtarrilaren 21 502

Irlan daudenek gizon armatuen erasoa jasaten dute. Hurley eta Sayid poliziarengandik ihesi doaz. Hurleyk amari “Oceaniceko seiek” gezurra esan zutela kontatzen dio. Benek irlara itzultzeko denbora mugatua dutela jakiten du. Katek Suni bisita egiten dio ihesi dabilela kontatuz hari. 

89 «Jughead» 
"Jughead"
Rod Holcomb Elizabeth Sarnoff
Paul Zbyszewski
Desmond 2009ko urtarrilaren 28 503

Desmond Faradayren amaren bila dabil eta azkenezn Los Angelesen aurkitzen du. Irlakoak 1954ra salto egiten dute. Locke Richard Alpertekin elkartzen da baina honek ez dio sinesten etorkizunetik etorri dela esatean. Faradayk «Jughead» izeneko hidrogenozko bonba bat desaktibatzen du. 

90 «The Little Prince» 
"Printze txikia"
Stephen Williams Brian K. Vaughan
Melinda Hsu Taylor
Kate 2009ko otsailaren 4 504

Irlak denboran saltoka jarraitzen du. Sawyerrek Clairerek Kateren laguntzarekin haurra izan zuen unea ikusten du. Jin 1988an Rousseau eta bere taldearekin topatzen da hauek irlara heldu zirenean. 2007an Jack, Ben, Sayid eta Kate elkartu egiten dira eta Katek abokatua bidali zuena Ben izan zena jakiten du. 

91 «This Place is Death» 
"Leku hau heriotza da"
Paul A. Edwards Edward Kitsis
Adam Horowitz
Sun
Jin
2009ko otsailaren 11 505

Jin eta Rousseauren taldeak ke beltzaren erasoa jasaten dute. Charlottek irlan hazi zela aitortzen du hil aurretik. Locke irlatik irteten da. Benek Jack eta Sun Faradayren amarengana eramaten ditu eta bertan Desmondekin aurkitzen dira. 

92 «316» 
"316"
Stephen Williams Damon Lindelof
Carlton Cuse
Jack 2009ko otsailaren 18 506

Faradayren amak irlara itzultzeko zer egin behar duten azaltzen die. Kate, Jack, Sayid, Hurley, Sun eta Ben Locken gorpuarekin eta Lapidus pilotu bezala dagoela Ajira Airwaysen 316 hegaldia hartzen dute. Jinek Kate, Jack eta Hurley aurkitzen ditu irlan. 

93 «The Life and Death of Jeremy Bentham» 
"Jeremy Benthamen bizitza eta heriotza"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Locke 2009ko otsailaren 25 507

Hegazkin istripuaren ondoren Locke bizirik dago irlan eta Ben zaurituen artean aurkitzen du. Flashbacketan Lock irlatik kanpo ikusten da Widmoreren laguntzarekin irlatik irten zirenak elkartu eta berriro hara itzultzeko ahaleginetan. Benek Locke hiltzen du. 

94 «LaFleur» 
"LaFleur"
Mark Goldman Elizabeth Sarnoff
Kyle Pennington
Sawyer 2009ko martxoaren 4 508

1974an zeudenak (Sawyer, Juliet, Jin, Miles eta Faraday) bertan gertazen dira irlan denbora saltoak amaitzean. Dharma ekimenera batzen dira haietako bati lagundu ondoren. Hiru urte beranduago, Sawyer eta Juliet bikotea dira Jack, Kate eta Hurley irlara itzultzen direnean.. 

95 «Namaste» 
"Namaste"
Jack Bender Paul Zbyszewski
Brian K. Vaughan
Pertsonaia desberdinak 2009ko martxoaren 18 509

1977an Sawyerrek Jack, Kate eta Hurley Dharma ekimenera batzen ditu. Jin Sayidekin aurkitzen da baina Dharmakoek “Besteetako” bat dela uste dute eta atxilotu egiten dute. 2007an Sun eta Lapidusek Jacken aitarekin hitz egiten dute eta honek gainerakoak lehenaldian harrapatuta daudela esaten die. 

96 «He´s Our You» 
"Geure zu"
Greg Yaitanes Edward Kitsis
Adam Horowitz
Sayid 2009ko martxoaren 25 510

1977an Sayidek ez du Sawyerrek agindutakoa egin nahi eta Dharma ekimenekoek heriotza zigorra ezarri nahi diote. 12 urteko Benek Sayid askatu egiten du “Besteekin” batu nahi duelako, baina behin libre daudela Sayidek tiro egiten dio umeari. Flashbacketan Sayid Ilana izeneko emakume batek harrapatu eta 316 hegaldian igotzen du. 

97 «Whatever Happened, Happened» 
"Gertatu zena, gertatu zen"
Bobby Roth Damon Lindelof
Carlton Cuse
Kate 2009ko apirilaren 1 511

Julietek ezin du Benen tiro zauria sendatu eta Jackek ez du lagundu nahi. Katek Ben “Besteengana” eramaten du sendatu dezaten. Richard Alpertek sendatuz gero, betirako aldatuko dela abisatzen dio. Flashbacketan Katek Aaron Claireren amarekin uzten duela ikusten da hegazkina hartu aurretik. 

98 «Dead is Dead» 
"Hilda hilda da"
Stephen Williams Brian K. Vaughan
Elizabeth Sarnoff
Ben 2009ko apirilaren 8 512

2007an Ben eta Locke irla nagusira joaten dira ke beltzak Ben epaitu dezan Alex hiltzen uzteagatik. Lapidus Hidra irlara itzultzen da eta han bahitu egiten dute hegaldiko zenbait pertsonek. Flashbacketan Benek Alex bahitu zuen momentua ikusten da 80. hamarkadaren amaieran eta baita Widmorekin izan zituen lehen arazoak ere. 

99 «Some Like It Hoth» 
"Batzuek gustoko dute Hoth"
Jack Bender Melinda Hsu Taylor
Greggory Nations
Miles 2009ko apirilaren 15 513

1977an Benen aitak Katek bere semearen desagerpenean zerikusia izan duela susmatzen du. Miles bere aitarekin aurrez aurre egokitzen da, Chang dokotorearekin. Flashbacketan Milesek umetan hildakoekin hitz egiteko zuen gaitasuna ezagutzen du. 

100 «The Variable» 
"Aldagaia"
Paul Edwards Edwards Kitsis
Adam Horowitz
Faraday 2009ko apirilaren 29 514

1977an Faraday irlara itzultzen da hondamendi bat iragarriz. Jack, Kate eta Faradayk tiroketa bat dute Dharma ekimenekoekin eta hauek Juliet eta Sawyerren aurka jartzen dira. Faradayk etorkizuna aldatu nahi du hidrogeno bonba lehertaraziz, baina “Besteengana” honen bila joatean bere amak bizkarretik tiro egin eta hil egiten du. Flashbacketan Faradayk umetatik bere gurasoekin zuen harremana ikusten da. 

101 «Follow the Leader» 
"Jarraitu liderra"
Stephen Williams Paul Zbyszewski
Elizabeth Sarnoff
Pertsonaia desberdinak 2009ko maiatzaren 6 515

1977an Jackek Faradayren aholkua jarraitu eta hidrogeno bonba lehertarazi nahi du, baina Kate ez dago ados. Dharma ekimenekoak irlatik irteten hasten dira. Sawyer, Juliet eta Kate urpekontzian sartzen dira alde egiteko. 2007an Locke “Besteekin” elkartzen da eta bere helburua Jacob hiltzea dela dio. 

102/103 «The Incident» 
"Gertaera"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Jacob 2009ko maiatzaren 13 516/517

1977an Kate, Juliet eta Sawyer irlara itzultzen dira eta hidrogeno bonba lehertarazten dute. 2007an Jacob bizi den lekura iristen dira eta Lockek Ben manipulatzen du Jacob hil dezan. Locke ez dela benetako Locke konturatzen dira. Flashbacketan Jacobek irlatik kanpo pertsonaia desberdinei beraien bizitzako momentu desberdinetan egindako bisitak ikusten dira. 

Seigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio Data Kodea
104/105 «LA X» 
"LA X"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Pertsonaia desberdinak 2010eko otsailaren 2 601/602

Hidrogeno bonbaren leherketaren ondoren bi errealitate sortzen dira. Batean Oceanicen 316 hegaldiak Los Angelesen lur hartzen du. Kate FBIko agentearengandik ihesean dabil eta Jacki bere aitaren gorpua bidean galdu dela esaten diote. Bestean 1977an zeudenak 2007ra heltzen dira Jacoben hilketa osteko momentura. Juliet hil egiten da eta Sayid “Besteen” tenplura eramaten dute non berpiztua den. Gezurrezko Locke edo beltzezko gizona ke beltza bihurtzen da eta hainbat pertsona hiltzen ditu. 

106 «What Kate Does» 
"Katek egiten duena"
Paul Edwards Edward Kitsis
Adam Horowitz
Kate Austen 2010eko otsailaren 9 603

Irlako errealitatean, Sawyerrek tenplutik alde egiten du eta Kate eta Jin bere atzetik irteten dira. “Besteek” Sayid infektatutako dagoela diote eta pozointzen saiatzen dira. Jin, desagertuta zegoen Clairerekin topatzen da. Bigarren errealitatean Katek haurdun dagoen Claireren taxia bahitu eta gero, neska ospitalera eramaten du. 

107 «The Substitute» 
"Ordezkoa"
Tucker Gates Elizabeth Sarnoff
Melinda Hsu Taylor
John Locke 2010eko otsailaren 16 604

Irlako errealitatean, beltzezko gizonak Sawyer berarekin irlatik irteteko konbentzitu nahi du. Horretarako kobazulo batetara eramaten du, bertako hormetan Locke, Hurley, Sawyer, Sayid, Jack eta Kwon izenak zenbaki batekin idatzirik daudela ikusiko du. Beste errealitatean, Locke lanetik botatzen dute eta ordezko irakasle bezala lanean hasten da, han Benekin topo eginez. 

108 «Lighthouse» 
"Faroa"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Jack Shephard 2010eko otsailaren 23 605

Irlako errealitatean, Jacoben aginduz Hurleyk Jack faro batera eramaten du. Bertan kobazuloko izen berdinak idatzita dituen gurpil bat dago. Jackek haserre dena puskatuko du. Clairek “Besteetako” bat harrapatu eta itauntzen du bere semea dutelakoan, Jin zaurituaren aurrean. Beste errealitatean, Jack aita ezkongabea da eta arazoak ditu bere semearekin. 

109 «Sundown» 
"Ilunsentia"
Bobby Roth Paul Zbyszewski
Graham Roland
Sayid Jarrah 2010eko martxoaren 2 606

Irlako errealitatean, beltzezko gizonak Sawyer konbentzitu ondoren, “Besteei” berarekin elkartu edo hiltzeko ultimatuma ematen die. Kate Clairekin elkartzen da. Beste errealitatean Sayidek zorrak dituen bere anaiari laguntzen dio. 

110 «Dr. Linus» 
"Linus doktorea"
Mario Van Peebles Edward Kitsis
Adam Horowitz
Benjamin Linus 2010eko martxoaren 9 607

Irlako errealitatean, Ilanak Jacoben hiltzailea Ben izan zela jakiten du eta mendekatu egin nahi du bere laguna. Jack, Hurley eta bere buruaz beste egin nahi duen Richard Alpert Black Rockera joaten dira. Beste errealitatean, Ben irakasle moduan ikusten da, eskolako zuzendari izatera iristeko hari txantaia eginez. 

111 «Recon» 
"Iruzur berria"
Jack Bender Elizabeth Sarnoff
Jim Galasso
James "Sawyer" Ford 2010eko martxoaren 16 608

Irlako errealitatean, Sawyer beltzezko gizonak bidalita Hidra irlara doa. Bertan, Widmore itzuli dela jakiten du eta honek tratu bat eskaintzen dio. Sawyer beltzezko gizonarengana itzuli eta denaren berri ematen dio. Beste errealitatean, Saywer polizia da eta benetako Sawyerren bila dabil. 

112 «Ab Aeterno» 
"Ab Aeterno"
Tucker Gates Melinda Hsu Taylor
Greggory Nations
Richard Alpert 2010eko martxoaren 23 609

Flashback batean irlara heldu aurreko Richard Alperten bizitza ikusten da. 1867an gizon bat hiltzeagatik Black Rockean esklabu bezala zihoala heldu zen irlara. Han Jacobekin akordio batera heldu zen, bera Jacoben laguntzailea izango zen betiko bizitzaren truke. Orainaldian Hurleyk Richard Jacoben ordezkoa aurkitzen laguntzeko konbentzitzen du. 

113 «The Package» 
"Paketea"
Paul Edwards Paul Zbyszewski
Graham Roland
Sun-Hwa Kwon
Jin-Soo Kwon
2010eko martxoaren 30 610

Irlako errealitatean, Widmoreren taldeak Jin bahitu eta Hidra irlara eramaten dute. Widmore eta beltzezko gizona aurrez aurre aurkitzen dira. Irla nagusian Sunek ingelesez hitz egiteko gaitasuna galtzen du. Beste errealitatean, Jin eta Sun bahitu egiten dituzte, Sunen aitak bidalitako enkargu baten ondorioz. 

114 «Happily Ever After» 
"Zoriontsu betirako"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Desmond Hume 2010eko apirilaren 6 611

Irlako errealitatean, Widmorek Desmond elektromagnetismoarekin erlazionatutako esperimentu batean sartzen du. Beste errealitatean, Desmond Charlieren laguntzarekin benetako errealitatearen irudiak ikusten hasten da. 

115 «Everybody Loves Hugo» 
"Denek maite dute Hugo"
Dan Attias Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hugo "Hurley" Reyes 2010eko apirilaren 13 612

Irlako errealitatean, Hurleyk heriotza gehiago gerta ez daitezen beltzezko gizonarengana eramaten du bere taldea. Beste errealitatean, Hurleyk Libby ezagutzen du eta harreman bat hasten dute. Desmond Oceanicen 316 hegaldian zihoazten bidaiariei errealitatea ezagutarazteko laguntzen hasten da. 

116 «The Last Recruit» 
"Azken errekluta"
Steve Semel Paul Zbyszewski
Graham Roland
Pertsonaia desberdinak 2010eko apirilaren 20 613

Irlako errealitatean, taldea bitan banatzen da, bataren liderra Sawyer eta bestearena beltzezko gizona direlarik. Sawyerren taldea Hidra irlara doa eta bertan Widmoren gizonek bahitzen dituzte. Jin eta Sun elkartu egiten dira hiru urte eta gero. Beste errealitatean, pertsonaiak elkarren artean gurutzatzen jarraitzen dute. 

117 «The Candidate» 
"Hautagaia"
Jack Bender Elizabeth Sarnoff
Jim Galasso
Jack Shephard
John Locke
2010eko maiatzaren 4 614

Sawyer eta Jackek beltzezko gizonari iruzur egin eta Widmoreren urpekontzian irlatik irteteko plan bat prestatzen dute. Plana gaizki atera eta Sayid, Jin eta Sun hil egingo dira. Beste errealitatean, Jack Locken kasua aztertzen ari da eta ibiltzeko gaitasuna itzuli nahi dio. 

118 «Across the Sea» 
"Itsasoan zehar"
Tucker Gates Damon Lindelof
Carlton Cuse
Jacob
Beltzezko gizona
2010eko maiatzaren 11 615

Jacob eta beltzezko gizona anaia bikiak ziren. Irla babesteaz arduratzen zen emakume misteriotsu batek haien ama hil eta gero, haiek hazteaz arduratu zen. Jacob irlaren zaintzaile bihurtutakoan, bere anaia irla barneko argira botatzen du, hau ke beltz bilakatuz eta bien arteko gorrotoa hasiz. 

119 «What They Died For» 
"Zertarako hil ziren"
Paul Edwards Edward Kitsis
Adam Horowitz
Elizabeth Sarnoff
Pertsonaia desberdinak 2010eko maiatzaren 18 616

Irlako errealitatean, Benek Widmoren gainean mendekua hartzea lortzen du azkenean. Jacobek hautagaiei beraien eginkizuna zein den azaltzen die. Jackek Jacoben heriotzaren ostean irlaren zaintzailea izateko eskaintzen du bere burua. Beste errealitatean, pertsonaia guztiak kontzertu batetara bidean daude non denak elkartuko diren. 

120/121 «The End» 
"Amaiera"
Jack Bender Damon Lindelof
Carlton Cuse
Pertsonaia desberdinak 2010eko maiatzaren 23 617/618

Irlako errealitatean, Jack eta beltzezko gizonak Desmond irla barneko argia itzaltzeko erabiltzen dute. Une horretatik aurrera beltzezko gizona hilkorra da eta Jack eta Kateren artean hiltzen dute. Jackek bere bizitza sakrifikatzen du argia pizteko berriro. Hurley irlaren zaintzaile berria bihurtzen da eta Ben bere aholkularia. Beste errealitatea linbo antzeko zerbait dela ikusten da. Beraien heriotza onartu eta elkarrekin aurrera jarraitu aurreko pausoa. 

Missing pieces[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren eta laugarren denboraldien artean grabatutako hamahiru bideo labur dira.

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio Data Kodea
1 «'The Watch'» 
"Erlojua"
Jack Bender Carlton Cuse Jack Shephard 2007ko azaroaren 6 107

Jackek bere ezkontza egunean aitarekin hitz egiten du. Honek barkamena eskatzen dio beti aita ona ez izateagatik eta bere aitarena (Jacken aitonarena) izan zen erloju bat ematen dio. 

2 «'The Adventures of Hurley and Frogurt'» 
"Hurley eta Frogurten abenturak"
Jack Bender Edward Kitsis
Adam Horowitz
Hugo "Hurley" Reyes 2007ko azaroaren 13 103

Hurley ardo botila hartuta Libbyrekin duen hitzordura doala, Neil hegazkinean zihoan bidaiari batek Libbyrengan duen interesa aipatzen dio eta Hurley eta neskaren arteko harremana gaizki joango dela esaten dio. 

3 «'King of the Castle'» 
"Gazteluko erregea"
Jack Bender Brian K. Vaughan Benjamin Linus eta Jack Shephard 2007ko azaroaren 20 101

Jack “Besteekin” bizi zen garaian, Jack eta Ben xakean jolasten ikusten dira. Benek Jackek ezin duela irla utzi esaten dio, noizbait saiatuz gero, damutu egingo dela. 

4 «'The Deal'» 
"Tratua"
Jack Bender Elizabeth Sarnoff Juliet Burke eta Michael Dawson 2007ko azaroaren 27 110

Julietek “Besteek” preso duten Michaeli bisita egiten dio eta Walt irlatik ateratzeko premiaz hitz egiten dio bere semea berezia dela esanez. 

5 «'Operation:Sleeper'» 
"Operazioa:Loa"
Jack Bender Brian K. Vaughan Jack Shephard eta Juliet Burke 2007ko abenduaren 4 106

Julietek Jacki Benek berarentzat lan egiteko bidali duela haien artera aitortzen dio haurdun dauden emakumeak bahitu nahi dituelako, baina Sunen ekografian haren haurra ikusi eta gero iritziz aldatu duela. 

6 «'Room 23'» 
"23 gela"
Jack Bender Elizabeth Sarnoff Benjamin Linus eta Juliet Burke 2007ko abenduaren 10 104

23 gelaren kanpoan Juliet eta Ben daude. Barruan Walt dago eta jendea beldurtuta dago berak egin duen zerbaitengatik. Julietek lurrean hildako txori batzuk erakusten dizkio Beni. 

7 «'Arzt & Crafts'» 
"Arzt & Crafts"
Jack Bender Damon Lindelof Leslie Arzt 2007ko abenduaren 17 112

Arzt zenbait pertsona hondartzatik kobazulora joan ez daitezen ahaleginetan dabil. Ke beltzezko munstroa entzun eta gero, kobazulora joatea erabakitzen du berak ere. 

8 «'Buried Secrets'» 
"Lurperatutako sekretuak"
Jack Bender Christina M. Kim Michael Dawson eta Sun-Hwa Kwon 2007ko abenduaren 24 105

Sun bere senarrak aurkitzea nahi ez duen dokumentu bat lurperatzen ari dela Michael agertzen da. Istripuaren aurretik Jin uzteko asmoa zuela esaten dio eta ia musu ematen dira. 

9 «'Tropical Depression'» 
"Depresio tropikala"
Jack Bender Carlton Cuse Michael Dawson eta Leslie Arzt 2007ko abenduaren 31 111

Arztek Michaeli eguraldiaren berri ematen dio, baina aurrerago gezurra zela aitortzen du Michael eta besteak baltsarekin lehen baitlehen irtetea lortu nahi baitzuen. 

10 «'Jack, Meet Ethan. Ethan? Jack'» 
"Jack, ezagutu Ethan. Ethan? Jack"
Jack Bender Damon Lindelof Jack Shephard eta Ethan Rom 2008ko urtarrilaren 7 102

Jack botiken bila dabilela Ethan ezagutzen du eta honek medikamentuen kaxa bat ematen dio. Claireren haurdunaldiari buruz hitz egiten dute eta Ethanek bere emaztea eta semea erditzean hil zirela kontatzen dio. 

11 «'Jin Has a Temper-Tantrum on the Golf Course'» 
"Jinen haserrea-Golf zelaiko tantua"
Jack Bender Drew Goddard Hugo "Hurley" Reyes, Jin-Soo Kwon eta Michael Dawson 2008ko urtarrilaren 14 108

Hurley eta Michaelekin golfean jolasten ari dela, Jin inpotentziaz garraisika hasten da bere arazoak direla eta. 

12 «'The Envelope'» 
"Kartazala"
Jack Bender J. J. Abrams eta Damon Lindelof (gidoia)
Damon Lindelof (istorioa)
Juliet Burke 2008ko urtarrilaren 21 109

Julietek “Besteetako” emakume bati Benen X izpien erradiografia erakusten dio non Benek tumore bat duela ikusten den. 

13 «'So It Begins'» 
"Beraz hasiko da"
Jack Bender Drew Goddard Jack Shephard 2008ko urtarrilaren 28 113

Lehen hegazkin istripuaren egunean Jacken aitak Vincent txakurra Jackengana bidaltzen du esnatu dezan. 

Bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian dauden atal bereziak Lost telesailaren atalen laburbitzeak dira, hau da, ez dira atal berriak eta ez dute ezer berririk kontatzen.

Izenburua Kontalaria Emisio data
"Lost: The Journey"
Brian Cox
2005eko apirilaren 27
Atal berezi honetan Oceanicen 815 hegaldiaren istripua eta bidaiariak irlara nola iristen diren kontatzen da, bertan gertatzen diren gauza misteriotsuekin batera.
"Destination lost"
Peter Coyote
2005eko irailaren 21
Atal berezi hau pertsonaien flashbacketan oinarrituta dago. Hegazkin istripuaren aurretik bakoitza nor zen eta zer egiten zuen erakusten du.
"Lost: Revelation"
Peter Coyote
2006ko urtarrilaren 11
Hegazkinaren atzeko aldean zihoazten bidaiarien lehen 48 egunak kontatzen dira berriro.
"Lost: Reckoning"
Peter Coyote
2006ko apirilaren 26
Laugarren atal berezian 815 hegaldiko bidaiariek irlan duten fedea aztertzen da.
"Lost: A Tale of Survival"
Michael Emerson
2006ko irailaren 27
Lehenengo bi denboraldien laburpena, batez ere bigarren denboraldia kontuan hartuz.
"Lost Survivol Guide"
Kyle MacLachlan
2007ko otsailaren 7
Jack, Kate, Locke, Sawyer, Sayid, Charlie eta Ben pertsonaien azterketa telesailaren ekoizle eta gidoilarien ikuspuntutik.
"Lost: The answers"
Kyle MacLachlan
2007ko maiatzaren 17
Irlako misterioetan eta bertako biztanleetan sakontzen duen atal berezia.
"Lost: Past, Present & Future"
Michael Emerson
2008ko urtarrilaren 31
Hirugarren denboraldiko atalen laburpena.
"Lost: Destiny Calls"
Damon Lindelof eta Carlton Cuse
2009ko urtarrilaren 21
Laugarren denboraldiko atalen laburpena.
"Lost: The Story of the Oceanic 6"
Nestor Carbonell
2009ko apirilaren 22
Jack, Kate, Sayid, Hurley, Sun eta Aaronengan oinarritutako atal berezia. Irlatik irten eta bertara itzuli bitartean gertatu zitzaiena kontatzen da.
"Lost: A Journey in Time"
Michael Emerson
2009ko maiatzaren 31
"Lost: Final Chapter"
Michael Emerson
2010eko otsailaren 2
"Lost: The Final Journey"
Titus Welliver
2010eko maiatzaren 23

Epilogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz
Zuzendaria(k) Gidoilaria(k) Pertsonaia nagusia(k) Emisio Data
- «'The New Man in Charge'» 
"Nagusi berria karguan"
Paul Edwards Melinda Hsu Taylor, Graham Roland
eta Jim Galasso
Benjamin Linus 2010eko abuztuaren 27

Epilogoa Hurley eta Benen bizitzan oinarritzen da telesailaren azken atalaren ondorengo garaian. Bertan telesailean azaldu gabe geratutako zenbait misteriori argibidea ematen zaio.