Lothiriel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lothiriel Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Dol Amrotheko printzesa bat zen, Eomer Rohango erregearen emaztea. Dol Amrotheko Imrahil printzearen alaba zen, baina bere ama nor zen ez da ezagutzen. Lothiriel Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2999. urtean jaio zen, eta hiru neba nagusi izan zituen: Elphir, Erchirion eta Amrothos

Eomerrekin ezkondu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3020an, eta, elkarrekin, seme bat izan zuten, Elfwine, Rohango hemeretzigarren errege bihurtu zena bere aita Eguzkiaren Laugarren Aroko 63an hil ondoren. Lothiriel bera hil zen urtea ez da ezagutzen.